NORBAIT BIZIRIK AL DA??

Sortzailea danbo, 2010ko Azaroaren 29a, 17:10:28

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

baronluigi

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2010ko Abenduaren 09a, 23:25:48
Baina Kokodriloren saga ere rellenoa da?

Saga bera ez, baina saga horrek dituen atal mordoa bai. Animean Ace Luffyrekin egoten da 94garren ataletik 101 arte. Mangan bisita labur bat egiten du, ordea

Esaten dizudana. Animea ikusi ordez irakurri ezazu manga. Askoz ere motzagoa eta ziragarriagoa egingo zaizu.

Nik 2005an utzi nuen One Piece eta 2008 berreskuratu nuen. Eta falta zitzaizkidan parteak mangan irakurri nituen, 130garren ataletik animea utzita baineukan. Eta dida batean irakurri nuen, berriro arira itzuliz

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2010ko Abenduaren 09a, 23:25:48
Baina Kokodriloren saga ere rellenoa da?
Keba. Ta egia esan niri saga horrek engantxatu ninduen seriera :meparto:

Zerbait egitekotan onena Death Note da, ez baita luzea eta amaiera dauka. One Piece bukatzea ezinezkoa litzake.

baronluigi

Hombre, One pieceren animea jarraitzea bai luzea da, baina manga...oraingoz ez da oso luzea (dohainik jarraitzen baduzu, noski xD).

Jonny, nik mangari begiradatxo bat ematea gomendatzen jarraitzen dizut.

jonnydbz

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2010ko Abenduaren 10a, 14:46:09
Zerbait egitekotan onena Death Note da, ez baita luzea eta amaiera dauka. One Piece bukatzea ezinezkoa litzake.
Hau indirektaren bat al da?

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2010ko Abenduaren 11a, 00:13:01
Jonny, nik mangari begiradatxo bat ematea gomendatzen jarraitzen dizut.
Momentuz badaude beste gauza batzuk irakurri nahi ditudanak, baina ez daukat hauentzat astirik.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2010ko Abenduaren 11a, 00:41:01
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2010ko Abenduaren 10a, 14:46:09
Zerbait egitekotan onena Death Note da, ez baita luzea eta amaiera dauka. One Piece bukatzea ezinezkoa litzake.
Hau indirektaren bat al da?
Zergatik diozu indirekta bada dela? :unsure Ni foroko esperientzian oinarritzen naiz: proiektu batzuk hasi dira, baina bertan behera utzita daude asko. Horretarako hobe motza, lana bukatzeko aukera gehiago daudelako, ez?

jonnydbz

Galdetzen dut, ze inon ez dut irakurri hauetakoren bat egiteko asmoa dagoela. Danbok Dragon Head delakoa komentatu du, baina gainontzekoa mangen iritziak baino ez dira, ematen du norbaitek Death Note egin dezala eskatzen ari zarela  :biggrin:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

danbo


Amaiera duten mangak alde batetik, esan den bezala, euskararatzeko onak dira, proiektua noiz bukatuko den badakizulako, eta beste aldetik, izugarriak dira, autoreak istoria pentsatuta zeukan bezala idatzi duelako ( tartean ezer ere ez asmatu gabe, rellenoaz ari nahiz, autoreak bukaera zein den argi ez badaki, zeozer bururatu arte edozer asma dezakelako, eta manga asko luza daitekeelako, azkenik nekarazi arte).

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2010ko Abenduaren 11a, 13:14:14
Galdetzen dut, ze inon ez dut irakurri hauetakoren bat egiteko asmoa dagoela. Danbok Dragon Head delakoa komentatu du, baina gainontzekoa mangen iritziak baino ez dira, ematen du norbaitek Death Note egin dezala eskatzen ari zarela  :biggrin:
Joder, erabat ahaztuta neukan Dragon Head esan zuela :meparto:; arsenicum eta baronluigik aipamen jarraia egin zuten One Piece eta Death Noteri buruz eta ez dakit zergatik zalantza bi horien artean zegoela sartu zait buruan. Sin mas, Death Note esan dudan bezala beste labur bat proposa nezakeen. GTO kristona litzake :smiley_1140:

darko

Nik manga ia beti animea baino hobea izaten dela uste dut. Aurrena manga sortzen dute, eta arrakasta duela ikusitakoan diru gehiago ateratzeko animea (ez derrigor mangaren kalitatekoa) egiten dute.

Eta badakit ez duela hori ematen, baina nik hasitako mangak ez daude bertan behera utzita XD
Burugogorregia naiz horretarako.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik