Irailak 4-6, 10-14ko audioak hartzeko baten bat behar dut

Sortzailea Aju, 2006ko Irailaren 02a, 16:09:37

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Aipamenaren egilea: "jonnydbz"Ostegunean Vegeta "bujarroi" urdin-argi horren aurka borrokatzen hasi behar zen



Hemen dago arazoa. Astelehenean eman zituzten atalak ondo egon ziren, ostiralekoa izan zen gaizki eman zutena. Zarbon, tipo urdin hori, hiltzen den atala ez zuten eman, edo ostegunean bi eman zituzten eta inor ez zen konturatu? Ez dut uste hau gertatu zenik ze gero sospetxosoa da hurrengo atala errepikatzea



Ya me vale, hartu nituen audioak entzunda konturatu naiz. Ostegunean eta ostiralean, bietan ikusi nituen atalak eta ez nintzen konturatu

jonnydbz

Ostiraleko atala asteleheneko lehenaren berdina bada argi dago hanka sartu dutela. Ya me jode ostegunean bi atal eman izanarena, ziur falta den atala jan egin dutela.



Beno, atalak dvd grabagailuan daude, esan zein formatutan behar dituzun audioak eta ea pasatzen dizkizudan.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

mp3 128kbps.



Baina lehenengo jakin behar da arsenicumek zeintzuk audio dauzkan, aparte ke tdt direla bereak, bestela ere audio dezente dauzka aparte niretzat, eta horrela dena pasatzen dit batera.

Aju

ETBra emaila bidal ezazue mesedez, 57garren atala eskatzen, hori da falta dena; berandu gabiltza baina... Hobe ezer ez baino.



Zelako paketea den Cheeseren bikoizlea, ile zuridun tipo gorria. 'Hator, Butter' ingelesetik dator, itzulpena 'Guri?a' litzake (XDDD lagun baten moduan, oraintxe konturatu naiz), joder, jarri entusiasmo pixkat eta ahozkatu 'Bater' eta ez irakurri tal kual ??

peiote

aupa jente



badakit nire galderak lekutik kanpo daudela baina jakin nahiko nuke nozko jarriko dituzuen dbz-ko 83. atalatik aurrera.



a por zierto, 77. ataleko kodeka alde batera utzi ze emulen beste atal berdina errepikatuta dago eta bestea jaisten ari naiz.



espero dut nire galdera molestia bat ez izatea baina oso gogoko dut dragoi bola eta txikitatik biziatuta egon naiz japoniar marrazki bizidun hauetara.  



beste baterarte :D  :D  :D  :D  :D  :D  :D  :D  :D  :D  :D

Aju

Ba oraingoan bere denbora eramango du atalok jartzea ze atal gehiagorik gabe geratzen naiz bestela, eta atzerago edo aurrerago paroia egin beharko denez, hobe lasai hartu eta 61-80ak ondo-ondo distribuitu eta beranduago jarri hurrengoak.



Por cierto, 81-100 jarriko dira, 81 eta 82ak bideo berria eta hobea daukatelarik.

peiote


Aju

Igande gauean inork ikusi zuen ezer eman bazuten? Niri atzo gauean DBZ ematen zeudela okurritu zitzaidan ^^U Pasatu egin zitzaidan, baina erabat.



Pentsatzen egon nintzen atzo 57a ez zutela eman akatsa zuzentzeko, eta gero okurritu zitzaidan ez deskolokatzeko igandean eman dezaketela, fijo ez didatela kasurik egingo baina...



Inork ikusi zuen, fijo Coolaren ovaren bat emango zutela, zerbait ematekotan, jakina



EDIT: Badakizue zer jarri duten larunbatetako futbolaren tokian, Goenkale XDDDD Behintzat portatu dira, uste nuen Goenkalen hasierarekin 2 ataletik 1era pasako zela DBZ, baina 2 mantendu dituzte  :P  Baina fijo One Piece sartzean atal baten partez sartuko dela.



Oraingo astean emoticonak aldatu behar ditut, ez daukate emoziorik, beti geratzen naiz disgustora ez dutelako espresatzen sentitzen dudana/duguna erdiak baino gehiagotan XD

peiote

oraindik ez dut gauza bat argi



zein diferentzia dute telebistako audioek eta dvd-ko audioek? zeozer gertatuko zen egun batean telebistako audioak ezin izango bazenuten hartu? :)

Aju

Ez dut ulertzen zer esan nahi duzun. DVDko audioena nondik atera duzu? eske galduta nago  :roll:

Arsenicum

Nik ulertu dudanez, peiotek uste du Aju egiten ari den ripeoek DVDko audioa dutela. Ripeo horrek VHSko audioa daukate. Eta telebistakoak ba horrek baino hobeak dira, egunen baten norbaitek hobetu egin nahiko balu ba audio hoiekin egin ditzan. Grabatzen ez bada egunen batekoa... ba asko asko ez da gertatzen erez.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Ba arsenicumek ondo ulertu badu, itxaron audio berriei kalitatea ikusteko, 7.1 audio bat irudituko zaizkizu XDD



Arrazoia dauka arsenicumek, audio bat galdu ezkero ETBtik, ba beno, txarrenean ere audio zaharra daukagu, 57arekin gertatuko den moduan, antza ?? Bide batez, 152 atalaren (c17 xurgatzen duena) lehen 4 minutuak ez dituen grabatu Gerardok :( hori fijo hartu behar da, gainera atal hori nahiko ultra-zentsuratuta dago :(



Nire ustez audio berriek jaistea merezi dute, oso oso ondo geratuko dira atalak audiookin.

Arsenicum

Ahazten ari zara... DVD barriak ezta? Egunen baten osorik egongo direla selectakoak. Eta ahazten ari zara bebai nire gelako batek DBZ ia osorik grabatuta daukala eta agian C17ren atal horren audioa osorik eukiko duela.



Eta bide batez... DBZren lehen atalan ez da falta hasierako zatie bebai? nik uste dot badekotela audio oso hori TDTtik hartuta.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Hombre, nik DVD horiek erabiltzekotan berriro bikoiztu dituzten eszenak hartzeko bakarrik erabiltzeko asmoa neukan, eta lehenengo 8 atalen audioak ere bai ze uste dut guztiak ez dauzkagula hartuta, eta nik hartu nituenak nahiko txarto entzuten dira. DVD horien erritmora ez nuke joan nahi XD



Ta gainera TDTtik hartutako audioa edo DVDkoa... berdinak dira. Imaginatu, Turlesen OVAren audio zati txikitxo bat hartu nuen kalitatea ikusteko, eta Salvaten DVDetako audioarekin alderatu nuen... fondoko zarata txiki hori, berdin-berdina zen (bikoizketatik etorriko zen, ze zarata hori handitu egiten da hitz egiten daudenean, gero musika hutsa dagoenean ez da entzuten), eta gainera Salvaten audioa oso baju entzuten da, bolumena igo ezkero kalitate pixkat gal dezake. Eta guzti hori fibratik hartutako audioarekin alderatzen nabilela izan kontuan. Selecta enpresa hobea izango da, baina audioak pasatzen dituena ETB da, eta suposatzen dut ETBk  horrela pasatuko zizkiela, eta gauza gutxi egin dezakete. Azken finean ez da arraroa TDT edo fibratik berdina izatea, izagun kontuan izatez ETBk ere analogikoan zeukala.



Ba begira ezazu mesedez ea zure lagunak daukan 152. atal hori edo ez ze ya zati horretarako subtituluak egiten eta dena hasi naiz eta bera egin ezean disko duroan eduki beharko ditut atalak. 152 atala, 17 xurgatzen duena.



Lehenengo atala osorik igoko da jartzen denean, bideo eta guzti  :D  Mmmm, orain ez datorkit audioa egon baina Gerardok grabatu ez zuen beste kasurik.

peiote

nik uste nuena arseniumek esan zuena da baina orain jakinda vhs-ko audioak kalitate txarragokoak direla dena ulertzen dut. uste nuena zen dvd-ak erosi zenituela eta audioak aldatzen zeniotela dvd-ei. nire lagun batek dvd pare bat ditu hasierako 8 kapituluekin uste dut eta audioak ez dira txarrak.



horretaz aparte ze kapitulurarte emango zuten etb-koek audientzia handia izango ez balitz? nik uste dut audientziak ondo doazela ze nire kuadrillan 12 mutiletatik 7 gutxienez oso engantxatuta eta klasean gauden 10 mutiletatik denak engantxatuta gaude. hurrengo zera diot ze 152. kapituluaren audioarekin arazo bat daukazue eta etb-koek 118. kapitulutik gutxi gora-behera utziko zutela audientzia txikia izango balitz eta 152. kapituluaren audioa ezin izango zenuketen hartu.



hau azkeneko galdera: 291.atalararte jarriko dituzue dragoi bola z-ko kapituluak ( amaierarte ) dena ondo badoa?