Baliteke laster bukatzea zerbitzarien arazoa

Sortzailea Aju, 2012ko Irailaren 25a, 00:07:45

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2012ko Urriaren 18a, 16:42:21
Ez daukat euskaraz berriro azaltzeko astirik oraintxe bertan, horregatik hemen jartzen dizuet erderaz beste foro batean jarri dudan megaupload berriaren funtzionamendua nolakoa izango denaren azalpena.

Aipatuhttp://www.wired.com/threatlevel/2012/10/megaupload-mega/

Al final el nuevo megaupload tambien permitira subir archivos.

Peeeero...segun parece se han ideado un plan para lavarse las manos: Encriptar obligatoriamente los archivos al subir y que solo el uploader sepa el codigo de desencriptación, pero dicho codigo no se queda almacenado en la base de MU, por lo que les sera imposible analizar el contenido de los ficheros subidos.

Pero a la vez parece ser bueno tambien para el usuario, ya que en caso de otra redada lo unico que requisarian dentro de los servers serian datos que no valdrian para nada.
Perfekto.

ar_abatarra

Epa aspaldiko lagunok!
Aspaldian hemendik pasatu gabe ibili nahiz eta kontxo, bueltatzean honako berri on batekin topo egiteak asko poztu nau egia esan.
Baina ez dut oso argi ikusten, horrek zer esan nahiko luke? zerbitzariak ez lukeela inolako kontrolik izango fitxategietan? hori gehiegizkoa iruditzen zait, edozeinek edozer edonola ipintzeak ere ez al du izugarrizko kaosa sortuko?

PD: bide batez, baten batek laguntzatxoren bat behar badu zerbaitekin (azpitituluak, komiki zuriketa...) prest nago edozertarako.

burrundaie

Badirudi MEGABOX, horrela izango omen du izena Megauploaden ordezkoak, datorren urteko urtarrilaren 19tik aurrera eskueran edukiko dugula. Ea ba, dagoeneko irrikitan nitxok!

jonnydbz

Zarauztarra edo ingurukoa zara?
Ea benetan zerbitzua martxan jartzen den, berri ona litzateke.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

burrundaie

#19
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2012ko Urriaren 29a, 22:07:53
Zarauztarra edo ingurukoa zara?
Ea benetan zerbitzua martxan jartzen den, berri ona litzateke.
Lana Zarautzen egiten dut, eta neska-laguna ingurukoa da, bai.

baronluigi

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2012ko Urriaren 30a, 06:45:52
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2012ko Urriaren 29a, 22:07:53
Zarauztarra edo ingurukoa zara?
Ea benetan zerbitzua martxan jartzen den, berri ona litzateke.
Lana Zarautzen egiten dut, eta neska-laguna ingurukoa da, bai.

Nire herritik hurbil etortzen zea orduan Burrundaie xD

burrundaie

#21
Berriz ere arazoak dauzkat zerbitzariekin.
2Download-ekin, ordenagailutik ezin dut ireki bere web orria ( www.2download.de ), baina telefeno mugikorretik, ordea, bai. 2Shared-etik, berriz, ezin dut ezertxo ere deskargatu, honako hau ateratzen baitzait:



Denbora amaitzen denean, behin eta berriz hasten da. Deskarga mugaren bat jarri al dute?
Dagoeneko nazkatuta nago! Hemendik aurrera dena MF eta RSra.

zumarra

2downloader.de ez dut probatu....

2shared-ek nolabaiteko muga jarri du, bai. Nik jdownloader-en zerbitzari bakoitzeko mugarik gabeko deskargak jarria nuen eta, guztira, 16 deskarga (lehen, 2shared-etik, 16 artxibo batera hasten zen). Orain hau pasa zait: .dlc artxiboa deskargatu dut eta, gero, 16-tik 5 hasi dira deskargatzen:



Ia 500 mb. deskargatu ditut eta, gero, zuri bezala, "Limite de sesión alcanzado". Ruter-a itzali eta piztu egin dut eta, jdownloader-en zerbitzari bakoitzeko deskarga 1 jarri dut (Ajustes>Control de descarga>Descargas máximas simultaneas). Orduan hasi da berriz eta hiru artxibo gehiago jeitsi ditut.



Saio bakoitzeko 300 mega bakarrik deskargatu badaiteke ez da oso gauza ona. Aztertuko dut gaia.

zumarra

#23
Beno, ez daukat berri haundirik. Gaur ere 300 mb. eskax deskargatu ditut eta berriz "Limite de sesión alcanzado" eta, nahiz eta 10 min.ko itxoiteko epea jarri, behin eta berriz hasten da kontadorea atzeraka eta ez du gehiago deskargatzen.

FAQ eta Terms of Use begiratu ditut eta ez dut aurkitu ezer muga honi buruz.

Momentuz, garrantzitsuena, material guztia eskura dagoela da eta pazientziarekin deskargatu beharko da hemendik.

Nora igo ordea? iderik ez daukat. Ez dut gehiegi igo nahi inora eta momentuz bere horretan utziko dut. Badira 9 hilabete materiala oso modu onean egon dela deskargatzeko eta espero dut jende gehienak aukera eduki izana dagoeneko deskartu izateko.

Beste zerbitzari on bat topatu arte...

Animo!!!!

EDIT: 20 minutu pasa eta gero beste 400 mb. jeitsi dira.

burrundaie

Ni orain animazio filmak MFra hasia nauk igotzen, eta RSn ez badago RSra. Hala ere beldur nauk MFko materiala  egunen batean ez ote didaten ezabatuko (dagoeneko 240 Gb inguru zeuzkat jasota). Agian zentzuzkoena beste kontu bat irekitzea izango duk. Beste alternatiba bat Ziddu izan litekek. 2S baino motelagoa bada ere, nahiko txukun zebilek eta, zergatik ez, RS bera ere bai. Gero gerokoak...

zumarra

RS-n oraindik 30 eguneko epea dute?

Bestalde, nik MF-n pelikula guztiak nituen (RS-n bakarrik zeudelako) eta, halako batean, kontua ixtean, lehenago bezala geratu ginen. Kontu zaharretakoa zen, noski, mugarik gabea eta 400 bat Gb. nituen bertan.

Geroztik, kontu berriek 50 Gb.-ko muga dute eta 3 kontu ditut MF-n ia mugaraino. Beste 5 kontu 2Shared-en (50na Gb.koak ere bai) eta beste 7 kontu 4Shared-en (15 Gb.koak).

Egoerarik onena, uste dut. Ahalik eta sakabanatuena. Ea nik baino zorte haundiagoa duzun zure MF-ko kontu horrekin!!!  :txistu:

zumarra

Berriro hemen:

Arratsalde osoa eduki dut Kaixo Timmy deskargatzen (94 mb.-ko atalak) eta, gutxi gora behera, 350 mb. deskargatu dira orduro. Pena bat da, esan bezala, baino egoera berri honetan, esaten den bezala, "sobreviviré". Artxiboak ezabatzen ez diren bitartean, gaitzerdi!!

Ea ez den oraindik ere okerrago jartzen....

baronluigi

#27
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Azaroaren 02a, 18:47:01
RS-n oraindik 30 eguneko epea dute?

Bestalde, nik MF-n pelikula guztiak nituen (RS-n bakarrik zeudelako) eta, halako batean, kontua ixtean, lehenago bezala geratu ginen. Kontu zaharretakoa zen, noski, mugarik gabea eta 400 bat Gb. nituen bertan.

Geroztik, kontu berriek 50 Gb.-ko muga dute eta 3 kontu ditut MF-n ia mugaraino. Beste 5 kontu 2Shared-en (50na Gb.koak ere bai) eta beste 7 kontu 4Shared-en (15 Gb.koak).

Egoerarik onena, uste dut. Ahalik eta sakabanatuena. Ea nik baino zorte haundiagoa duzun zure MF-ko kontu horrekin!!!  :txistu:

Nik, P2M zerbitzuaren bitartez elkarbanatzeko sortu nituen GMAIL kontu pila bat bildu ditut, oraindik erabilgarri jarraitzen dutenak, eta MFko kontuak sortzeko erabiltzen hari naiz. Dagoeneko 30 batzuk sortuak ditut, guztira 1.5 TB espazioa lortuz. Eta oraingoz gauzak ondo dijoazkit. Hala jarraitzea espero det.

burrundaie

Animazio filmak berrigotzeko, dagoeneko erabakia hartu dut: Ziddu zerbitzaria, -rar erabiliz eta pasahitzik gabe. Ea zortea dudan... :beldur:

burrundaie

Zumarra, nahiko zerbitzari potentea aurkitu diat, MF-ren antz handia hartzen diodana. Eragozpen bakarra: Kaptchak kaka baino bihurriagoak direla idazteko. Bistadizoa bota nahi izatera: http://www.filesmall.com/