Sakura - Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.

Sortzailea MikelEiza, 2007ko Ekainaren 07a, 21:00:11

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

MikelEiza

Sakuraren bi filmeak eta extrak euskeraz ez daudenez, hauek azpititulatzea bururatu zait, baina hau egin ahal izateko, laguntza behar dut. Beharrezkoenak, itzultzailea (ez naiz oso ona honetan) eta zuzentzailea dira eta laguntza handia suposatuko luke baten batek timeoa egingo balu edo jadanik egina dagoen bat erabiltzeko baimena lortuko balu :hail :hail. Inor agertu ezean eta baimenik ez badugu lortzen, prest nago egiteko. Jadanik egin ditut probak bideo batekin eta esan behar dut ez dela oso zaila; neketsua baizik.

Hor gelditzen da eskaria; ea jendea animatzen den eta dena ondo doan :egiptooo.

Oraingoz ditudan extrak hauek dira:
Card Captor Sakura Memorial Video 1
Card Captor Sakura Memorial Video 2
Card Captor Sakura Memorial Video 3

Taichisan

Nik prest nago Memorialak itzultzeko ez bait dira oso luzeak eta ez dakate hain beste textu^^, filmeetarako ya, ez naiz ausartzen
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

darko

Jatorrizko azpitituluak zein hizkuntzatakoak lirateke BeleBeltz?
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

MikelEiza

Azpitituluak hizkuntza ezberdinetan daude, baina irakurri ditudan onenak ingeleraz daude (oraingoz extretako lehena bakarrik ikusi dut). Hoberera ingeleratik euskeraratzea litzateke, baina gazteleraz ere ondo egongo direla suposatzen dut. Esan zein hizkuntza nahi duzun eta bilatuko ditut.

Taichisan

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2007ko Ekainaren 07a, 22:59:47
Jatorrizko azpitituluak zein hizkuntzatakoak lirateke BeleBeltz?

Esan dudanez gero, neuk dvd originalak ditut(jonuk bere garaian editutakoak)ta aspitituluak gazteleraz atera ditzaket hortik. baino ingeleseetatik atera nahi badozuez, niri berdin zaitXD
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

darko

Gaztelerazko azpitituluak lortzen badituzue, nirekin konta dezakezue :egiptooo
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

MikelEiza

Ba begiratuko dut ea zer aurkitzen dudan eta aurkitutakoa hemen jarriko dut. Ez badut ezer aurkitzen suposatzen dut Taichisanek jarri ahalko dituela DVDetakoak.

Itzuli ahal izateko zertaz ari diren hizketan ikusi beharko duzula uste dut eta beraz bideoa beharko duzula. Horretarako youtube erabil dezakezu eta hor ez baldin badago ezer edo nahiago baduzu bideoa avi batetan eduki, bideoa konprima dezaket kalitate nahiko baxuan, azkar igo eta jaisteko.

MikelEiza

Sakura memorial-eko bi bertsio aurkitu ditut eta bietatik hoberena igo dut. Hemen dituzu azpitituluak.
Hori bai, zurekin konta dezakegula esan duzu, baina dena (2 filme eta 3 edo 4 extra 5 minutukoak) itzultzeko prest zaude? Eske ez dizut galdetu ere egin eta denak aurkitzen hasi naiz :whistling.

darko

Ba egin dezakeguna da, beste inor ez bada aurkezten eta Taichisan ados badago (hasieran jarri duen erantzuna ikusita), berak memorialak itzuli eta nik filmak. Ea zer iruditzen zaizuen.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

MikelEiza

Niregatik ados :thumbsup. Gero bilatuko ditut filmeen azpitituluak eta hemen jarriko ditut. Filmeak igotzea nahi duzu itzulpenean laguntzeko?

Taichisan

nigatik ere ados, gero nork aurkeztuko litzake neure itzulpenen errepasoa egiteko??
Bliteke gaur hastea y todo jajajaajaja
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

orionatk

Itzulpenaren errepasorako nirekin kontatu. Oso ona naiz ortografia eta gramatikarekin^^

MikelEiza

OK! Orduan postu guztiak bete dira. Filmeen azpitituluak aurkitu ditut, baina Taichisan ahal baduzu ripeatu DVDetako azpitituluak eta igo, DVDetatik ateratakoak baliteke hobeak izatea.

Filmeetako azpitituluak hemen

Taichisan

Ez dakit aspitituluak ripeatzen, norbaitek badaki nik utsio dizkiot dvdak.

Eta bide batez, memorialen bideoak igo ahal ditzakezu? zeren hasi naiz aspitituluak egiten ta ikusi nahiko nuke nola geratzen den, eta ikusteko akatsik badekotan pertsonaiekin edo^^ eskerrik asko^^
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

MikelEiza

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2007ko Ekainaren 26a, 12:05:42
Ez dakit aspitituluak ripeatzen, norbaitek badaki nik utsio dizkiot dvdak.
Oso erraza da azpitituluak ripeatzea. Bota begirada bat manual honi eta berehala ulertuko duzu.

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2007ko Ekainaren 26a, 12:05:42
Eta bide batez, memorialen bideoak igo ahal ditzakezu? zeren hasi naiz aspitituluak egiten ta ikusi nahiko nuke nola geratzen den, eta ikusteko akatsik badekotan pertsonaiekin edo^^ eskerrik asko^^
Ea arratsalde partean edo igotzen ditudan.
Pertsonaiekin akatsik duzun ikusteko diozunean zertaz ari zara pertsonaien koloreetaz, ze nik lehenengo memorialaren timeoa egin nuen eta koloreak eta jarrita dauzkat eta gainera karaoketxo bat ere egin nuen eta karaoke hori jartzeko asmoa daukadanez egina daukadan timeoa erabili beharko nuke.