Sakura - Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.

Sortzailea MikelEiza, 2007ko Ekainaren 07a, 21:00:11

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

darko

Nik filmeen bideoak lortu ditut emulen. Baina azpitituluak koloretan egiten al dituzue? Nik hori ez dakit nola egiten den...
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

MikelEiza

Aegisub erabiltzen baduzu oso erraza da koloreak jartzea. herramientas->Gestor de estilos-era joan eta hor kolorea daramaten pertsonaia bakoitzeko, bere "profila" sortu behar duzu eta "profil" bakoitzean koloreak definitu. Behin beharrezko pertsonaia guztiak definitu dituzuen, itzultzen zoazen bitartean "comentar"-en ondoan dagoen konboan aukeratu behar duzu zein pretsonaia den hizketan ari dena.

Ez baduzu ongi ulertu irudi batzuk jarriko ditut hobeto azaltzeko.

darko

Nik Subtitle workshop erabiltzen dut... Eta Aegisub gazteleraz ba al dago inon? Nik ikusi dudan toki guztietan inglesez dago.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

717

Nik zuzenketan lagundu dezaket. Ez dut uste euskerara itzultzeko nahiko ona naizenik, baina Japoniarra dakit eta animeko hizkeran espezializatzen hari nahiz. Ez dut denbora askorik, baina zuzenketa egiten saiatzeko prest nago.
6.477 millones de personas. ?De verdad piensas que si cada uno de nosotros pondr?amos un poco de nuestra parte nada cambiar?a?


darko

Norbaiten laguntza behar dut, nik seriea orain dela urte batzuk ikusi nuen eta ez ditut karten izenak ondo gogoratzen. Nik jarriko nukeena idatziko dut eta dakienak esan ondo dauden edo nola diren ondo, mesedez.

Viento -- Haize?
Ventisca -- Bisuts? Haizete?
Salto -- Jauzi?
Flecha -- Gezi?
Acuatica -- Ur? Urtar?
Tormenta -- Ekaitz?
Espada -- Ezpata?
Burbuja -- Burbuila?
Veloz -- Bizkor?
Flote -- Flotatu?
Hielo -- Izotz?
Cambio -- Aldakor?
Dulce -- Gozo?

Eta izen hauek bi era ezberdinetan agertzen dira bi filmeetan, zein da idazteko egokia?
Toya / Touya
Mei-Ling / Meiling
Clow Leed / Clow Reed
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Aju

Viento = Haizetsu edo Haizetxu, beti eduki dut zalantza horixe, ez dakit ze zentzu eman nahi dioten koletilla horrekin,  Xrekin bizkaieraz izango zen, batuan Haizetxo izango zelakoan nago.

Srekin izango da, 'eguzkitsu', 'indartsu', zentzu horretan izango delakoan nago

barraplaust

Acuatica=urtar
cambio=aldaketa ezta? aldakor ez al da adjetiboa?

Haizearenari buruz nik uste viento=haizea egokia dela, eta haizetsu=ventoso dela. Aldiz x-ekin idatziz gero diminutiboa da ala?
Soilik herriak salba dezake herria.

717

Gauza bat izenei buruz, shaoran ez da shaoran, Xiao Lang baizik. Izena txinatarra da, eta japoniarrak ezin dutenez Xiao Lang idatzi edo esan (L-a ez dutelako eta alfabeto silabikoa dutelako) "Shaoran" idatzi eta esaten dute, baina berez, Xiao lang da. Xiao Lang Lee.
6.477 millones de personas. ?De verdad piensas que si cada uno de nosotros pondr?amos un poco de nuestra parte nada cambiar?a?


darko

Beno, lehenengo filma itzuli dut. Ez dakit ziur orain nori pasa behar dizkiodan azpitituluak (orionatk, 0717, zuzenean Belebeltz?), eta beraz hemen uzten ditut.

Zer moduz memorialak, Taichisan?
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

MikelEiza

Akatsen bat edo beste pasatzea oso erreza denez, ea baten batek errepasotxo bat ematen dion eta berriz igotzen dituen. Boluntarioarik ez badago neronek egingo dut. Momentuz koloreak jartzen hasiko naiz eta zerbait aurkituz gero zuzenduko dut.

orionatk

Bihar emango diot errepaso bat, eta akatsen bat aurkitzekotan zuzenduta igoko dut. Norbaitek bigarren zuzenketaren bat egin nahi badu, ba bere esku ere^^

orionatk

Oso ondo itzulita zegoen! Ia ezer ez dut aldatu, detailetxo txiki batzuk bakarrik. Hor doa: http://www.mediafire.com/?ctmh2zjxajx

MikelEiza

Primeran :thumbsup. Oraintxe jaitsiko dut eta prest daukadanean igoko dut.

Darko, badakizu azpititulu horiek ze bideorekin daude sinkronizaturik? Eske nik daukadan bideoarekin denborak ez datoz bat eta nahiz eta hauek konpontzen nabilen beharbada bideo hori erabili beharko dut.

darko

BeleBeltz, bideoaren elinkik ez daukat, incomingetik kendu nuen... izena ?Card Captor Sakura Pelicula.avi? zuen, gaztelaniazko audioa eta 698.08 MB. Gehiago ez dakit...

Orionatk, "oh" eta "eh" h-rekin jartzea ez dakit egokia den, baina beno.

Hori bai, zuzenketa hauek ez daude ondo...
- "emaidazu" jarri duzunean "emadazu" da (8. eta 183. lerroak), eta "ze" euskara batuan "zer" da (76., 508. eta 699. lerroak).
- 94. lerroan "Etxeko lanak bost aldiz" jartzen zuen, etxeko lanak bost aldiz egiteko baldintzarekin esan nahi zuen. Baina zuk "etxeko lanak bost axola" jarri duzu eta ez du hori esaten.
- 137. lerroan "Zera... itsasontziak..." jarri duzu, eta Itsasontziak handiz joan behar du hor, esaldi baten hasiera da.
- 176. lerroan "Berdin izango dizu, ezta?" jarri duzu, eta lehengoa zen egokia: "Berdin izango zaizu, ezta?"
- 263. lerroan, "Horiek ere eder asko daude" jarri duzu. Mutil batzuk politak direla esan nahi du; lehengoa zen egokia:  "Horiek ere eder askoak daude"
- 300. lerroan, "Arrazoia duzu" jarri duzu baina lehengoa da egokia: "arrazoi duzu"
- 370. lerroan "kainoia" jarri duzu eta lehengoa da egokia: "kanoia"
- 631. lerroan, nik hau jarri nuen: "Utzi bukatzen besteei, aizu!", eta zuk "Aizu, utziezu besteei bukatzen!". "Utziezu" ez dago ondo, "utz iezaiezu" idatzi beharko litzateke eta horretarako lehenengo esaldia egokiagoa iruditzen zait.

Norbaiti txikikeriak irudituko zaizkio, baina ahal den ondoen egin behar dira gauzak.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

MikelEiza

Aurkitu dut bideoa eta jaisten jarri berri dut. Zuzenketei dagokionez, aldatuko ditut denborak editatzen noan heinean.