Sakura - Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.

Sortzailea MikelEiza, 2007ko Ekainaren 07a, 21:00:11

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

orionatk

Orduan erabili zurea (Darko), baina bai aldatuko nukeena "oh, ah" horien "h"-a, behintzat niri begira hobeto ematen dit. Ez dakit ziur zein izango den zuzenena.

darko

Ez, aber, orionatk, aipatutako horiek kenduz gero zure beste zuzenketak ez daude gaizki. Nik egingo nukeena da, zure zuzenketa erabiliz nik aurkitutako akatsak "birzuzendu" edo, nahiz eta horrela BeleBeltzi lan pixka bat gehiago ematen diogun... Baina beno.

Oh, ah, eh, hori ez dakit nola behar lukeen.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

MikelEiza

Ba azkenean orionatk-k zuzendutakoa erabiliko dut darko eginiko birzuzenketak gehituz. Nik daukadan bideori azpidatziak doitzerakoan egitea ez zait ezer kostatzen.

Hori bai bideoa japoniarrez denez, zati batzutan nahikotxo kostatzen zait doitzea, nik ditudan denboretan zuk erabilitako esaldi batzuk batu behar baititut. Gainera batzutan; gehienbat izenak esaterakoan, zure azpidatzietan ez daude eta beraz hauek txertatu egin behar ditut. Ea egunotan denbora apur dudan eta denborak doitzen bukatzen dudan.

Oh, ah, eh, "h"-rekin jarriko ditut.

orionatk

Oh, ah... uste dut euskerazko libururen bat irakurri dudanean horrela zeudela. Hala ere hori gutxieneko gauza da.
Ba orduan belebeltz, ahal baduzu zuk zeuk egin darko-k aipatu dituen zuzenketa horiek. Barkatu lan extra hori ematea  :blush

MikelEiza

Lasai, aldaketa horiek egitea ez da batere zaila; oso arin egin daitezke.

Hori bai, ez dut epe finkorik jarriko filma ateratzeko, ez baitakit zenbat denbora eramango didan denborak doitu eta koloreak jartzea. Gainera, darko-k ibili zuen bertsio jaitsi nahi dut honen kalitatea ikusteko eta baita doiketan ditudan zalantza batzuk argitzeko.

darko

#35
Beno, orain ziur esan dezaket (Euskaltzaindiari galdetu diot XD) bokalak interjekzioak direnean h-rik gabe behar dutela euskaraz. Beraz a, e, o. Gaur jaso dut erantzuna, sentitzen dut BeleBeltz :blush...

Pertsona izenak azpitituluetan idazten al dira? Nik ez nituen idatzi gaztelaniazkoetan ez zeudelako, baina bigarren filmerako galdetzen dut.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

MikelEiza

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2007ko Irailaren 28a, 15:37:24
Beno, orain ziur esan dezaket (Euskaltzaindiari galdetu diot XD) bokalak interjekzioak direnean h-rik gabe behar dutela euskaraz. Beraz a, e, o. Gaur jaso dut erantzuna, sentitzen dut BeleBeltz :blush...
Orduan aldatuko ditut, orain behintzat ziur dakigu nola idazten den eta hemendik aurrera horrela idatziko dut. Heroes komikian ere uste dut o bat zegoela bigarren atalean. Merezi du aldatu eta berriz igotzea? Momentu bateko kontua denez zuek esan.

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2007ko Irailaren 28a, 15:37:24
Pertsona izenak azpitituluetan idazten al dira? Nik ez nituen idatzi gaztelaniazkoetan ez zeudelako, baina bigarren filmerako galdetzen dut.
Nire ustez hobe da izenak ere jartzea, uste dut fansub guztietan egiten dutela. Eta izenekin zerikusia duena; izenekin batera chan, kun san etab. esaten dituzte eta hauek jartzea pentsatu dut. Zer iruditzen zaizue?

Azpidatziak ia bukatuta dauzkat. Suposatzen dut astean zehar bukatuko dudala, baina beste zalantza bat daukat. Nik jaitsi nuen bideoak audioa 5.1 dauka eta ez dakit zer nahiago duzuen horrela edo estereora pasata? Logikoki 5.1arekin gehiago pisatuko du, baina oso ondo etorriko zaio etxean mota honetako bozgorailu dituenari.

Aju

Ala, nik ta jonnyk h-rekin jartzen genituen DBko subtituluetan  :xD :xD

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Ez, komentatu dut eta horrela geratzen dira; hemendik aurrera nahi izan ezkero alda ditzakegu, ba?a niri behintzat ez nau konbentzitzen harridura dagoenean "aaaa" bat jartzeak, "aaaah" hobeto, ba?a bueno, horrela bada...

jonnydbz

Broma zan motel, baina niri parra dusta modu batera edo bestera :xD
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum


Euskaltzaindiak badino hori... datorren astean aaah izengo da ostabere. Beti dabilz aldatuten. Lehen 2. ondo idatzita egon zan. Gero 2garren jarri behar zala ta gero ostabere 2. ondo dauela. Hori urte batetik bestera.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

717

woh, topic hau guztiz ahaztua nuen. Laguntza behar al duzue oraindik?
6.477 millones de personas. ?De verdad piensas que si cada uno de nosotros pondr?amos un poco de nuestra parte nada cambiar?a?


MikelEiza

#43
Proiektu hau ahaztua neukan :embarrassedd, baina berriz ekin diot eta azpidatziak bideoan erretzea besterik ez da falta, baina ez dakit zein letra mota erabili. Ahal bada, '?' daukan bat nahi dut, baina dauzkadan ganorazkoenak hauek dira eta ez naute askorik konbentzitzen eta beraz ea baten batek hobeagoren bat aurkitzen duen. Bestela hiru hauetarikoren bat erabiliko dut (lehenengoa edo azkena).

Aju

Aukeratzekotan lehenengoa, ba?a gaia aipatzen denez, nik Jester fuentea proposatzen dizuet: