Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: MikelEiza Noiz: 2011ko Irailaren 08a, 12:00:34

Izenburua: Ezagutzen duzue jatorrizkobertsioa.com?
Egilea: MikelEiza Noiz: 2011ko Irailaren 08a, 12:00:34
Sustatu bidez (http://sustatu.com/1315382725) oraintxe bertan ezagutu dut webgunea. Momentuz ez dago mugimendu gehiegirik, baina jendea bilduz gero, gauza interesgarriak lor daitezke. Gainera Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza duenez, etorkizuna izan dezake.

Azpitituluen kalitateari buruz, ezer gutxi esan dezaket, oraindik ez baitut ezer ikusi, zerbait ikustean komentatuko dizuet.

Zuei zer iruditzen zaizue ekimena?

Ez da ezagutzen dudan mota horretako lehen ekimena, beste webguneren bat ere badago hortik, baina sartzeko ohiturarik ez dudanez, ez dakit oraindik martxan dagoen. Hori dela eta, zer iruditzen zaizue foroan atal berriren bat irekitzea, beste webguneetakoek beraien ekarpenen berri hemen ere emateko. Sarean dagoen material pila hori leku bakarrean biltzea izugarria litzateke  :goku:
Izenburua: Er: Ezagutzen duzue jatorrizkobertsioa.com?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Irailaren 08a, 18:05:02
Lehendik http://azpitituluak.com/ badago, eta ematen duenez aurrera doa. Egilea hemendik pasa zen duela asko. Horrelako ekimenak ondo daude, ea aurrera doan.
Izenburua: Er: Ezagutzen duzue jatorrizkobertsioa.com?
Egilea: baronluigi Noiz: 2011ko Irailaren 10a, 22:57:44
Ez, baina zuri esker bai. Denbora gehiago daukadanean nire lanak hara bideratzen saiatuko naiz