[ETB-1]Programazio eraketa berria

Sortzailea Taichisan, 2007ko Irailaren 07a, 22:18:43

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

MikelEiza

Azkenean konfirmatu dute DVDaren irteera data (Urriaren 10a) eta euskarazko bikoizketa dakar. Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen aurki daiteke. Erostekotan edizio berezia erosiko dut baina, diru gehiegitxo denez (64.95?), ez dakit erosterik izango dudan.

Arsenicum

 :vueltasss Datorren hilean!! Aurrezte hasi beharko da. Eguneroko Coca-cola kendu ta hile baten edizio berezirako diferentzia aurreztuta.  :lol
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Illidan

 :cryy :cryynolaaaaa

orain ere ez dute dragoi bola osorik emango?

ez dut euskaraz oraindik freezer en heriotza baten ere ikusi

jope eta arritu nau kerororenak :xD

MikelEiza

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2007ko Irailaren 08a, 02:11:45
Pilotari serie barrie be emon beharko deurie egunetariko baten. Irakurri dotenez, pilotari afizionatu bat da eta hego ameriketara doa esku pilotako mundiala jolastera. Bueltan aireportuan norbaitek droga sartzen dotzo maletan (tipikoa) eta sei urtez gartzelan egoten da. Urtetzen danean berriz lehen izandako pelotari bikaina izatera bueltatu nahi du, baina ez da hain erreza izango.

Eitb-ko web orrian dakarrenez, irailaren 23an estreinatuko da telesail hau eta 13 atalez osaturik dago.

AipatuFikzioaren aldeko apustu sendoak ?Pilotari? telesail berriaren estreinaldia dakar datorren irailaren 23an. Bertan, I?igo Aranbarri protagonista nagusiarekin batera punta-puntako aktoreak ikusiko ditugu: Joseba Apaolaza, Lierni Fresnedo, Asier Hormaza, Koldo Losada eta I?aki Beraetxe, besteak beste. 13 ataleko ekoizpen honek Julen Gortari pilotari gaztearen bizipenak dakartza.

ETB1-eko denboraldi berriko zehetasun gehiago hemen. Heroes-i buruzko ezertxo ere ez da aipatzen. ETB2-an dualean emititzen ez badute euskaraz entzun ahal izateko DVDa erosi beharko da :dead.

Arsenicum


Domekan Vickie Vikingoa ematen hasiko direz. Uste dot guztire 76 atal zirela. Nik 33tik aurrera 5 izan ezik danak dekotaz, 512x384an ta batzuk VHSRip. Saiatuko naz danak grabatzen, hasierakoak badirez ba gero ta gehiago eukiko dotaz.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

MikelEiza

Igande honetan hasiko dira heroes telesaila emititzen eta ez dakit beti horrela egingo duten, baina igande honetan 3 atal emitituko dituzte 22:10-etan hasita. Ea azkenean dualean botatzen duten eta euskaraz entzun dezakegun.

Heroes-i buruzko informazio gehiago http://www.eitb.com/heroes orrian duzue.

Zoritxarrez, DVDaren irteera atzeratu egin dute urriaren 17ra :brickwall.