Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: -giri- Noiz: 2009ko Martxoaren 17a, 00:00:08

Izenburua: Euskarazko liburuak interneten
Egilea: -giri- Noiz: 2009ko Martxoaren 17a, 00:00:08
Kaixo,

Euskarazko liburuak, batez ere nobela modernoak, bilatzen aritu naiz E-mulen eta beste ziber-lekuetan, baina ezin izan dut ia-ia ezer aurkitu. Nahiz eta ez dudan espero gauza askorik izatea interneten, ba al daki inork non jaits daitezkeen horiek bezalako liburuak??

Eskerrik asko.
Izenburua: Er: Euskarazko liburuak interneten
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Martxoaren 17a, 00:25:34
Hori bai gauza zaila, uste dut ez dudala ikusi internetetik jeisteko euskarazko libururik.
Izenburua: Er: Euskarazko liburuak interneten
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Martxoaren 17a, 00:26:26
Euskaraz interneten ez dago ezer.
Izenburua: Er: Euskarazko liburuak interneten
Egilea: getxoztarra Noiz: 2009ko Martxoaren 17a, 00:47:15
Gaztesarea web orritik poemazko liburu bat bajatu al da. Izenburua "49 poema, 49 egun".
Hemen helbidea:
http://www.gaztesarea.net/kalaportu/edukia.php?id=881 (http://www.gaztesarea.net/kalaportu/edukia.php?id=881)
Izenburua: Er: Euskarazko liburuak interneten
Egilea: -giri- Noiz: 2009ko Martxoaren 17a, 01:34:42
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Martxoaren 17a, 00:25:34
Hori bai gauza zaila, uste dut ez dudala ikusi internetetik jeisteko euskarazko libururik.
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2009ko Martxoaren 17a, 00:26:26
Euskaraz interneten ez dago ezer.
Ah bale :(. Hori espero nuen, egia esan, baina badaezpadan egin dut galdera. Internetez erosi beharko nukeela suposatzen dut.

Aipamenaren egilea: getxoztarra  Noiz: 2009ko Martxoaren 17a, 00:47:15
Gaztesarea web orritik poemazko liburu bat bajatu al da. Izenburua "49 poema, 49 egun".
Hemen helbidea:
http://www.gaztesarea.net/kalaportu/edukia.php?id=881 (http://www.gaztesarea.net/kalaportu/edukia.php?id=881)
Mila esker getxoztarra, begira bat emango diot, baina egia esateko jeneralean ez zait asko gustatzen poesia. Gainera nire euskara mailarekin ez dut uste poesia irakurtzeko prest nagoenik.

Bide batez, euskarazko liburu gomendioren bat emango al zenidakete? Zerbait modernoa eta erraza irakurtzeko hobeto.
Izenburua: Er: Euskarazko liburuak interneten
Egilea: getxoztarra Noiz: 2009ko Martxoaren 17a, 19:34:10
Euskara maila apaletarako nire ustez ELKAR-ek ataratako "irakurmendi" liburuak dira onenak. Portadan hiru mendi tontor agertzen dira eta margoztuta dauden mendien arabera, irakurketak zailtasun handiagoa edo txikiagoa eukiko dau. Horrez gain entretenigarriak dira.
Izenburua: Er: Euskarazko liburuak interneten
Egilea: -giri- Noiz: 2009ko Martxoaren 19a, 03:40:40
Eskerrik asko, aipatu dituzun liburuak Elkar e-dendan aurkitu ditut, eta agian pare bat erosiko ditut.