Google Drivek 15 GB doako kontuak eskainiko ditu hemendik aurrera.

Sortzailea baronluigi, 2013ko Ekainaren 09a, 17:44:06

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

SonGorka4

arrazoi duzue, gaur sartzean atzo 5GB zituen kontu arrunta 15ekoa izatera pasa da! :goku:

baronluigi

Gaur, orain egun batzuk sortu baina oraindik ezer igo ez dudan kontu bat blokeatu didate xD. Ez dute ezabatu, blokeatu baizik, susmagarria iruditzen baitzaie. Berreskura daiteke baina lan gehiegi da kontu puta batengatik. Ez du merezi.

Kontuz ibili beharko dugu orduan. Baina beno, zerbitzari guztiekin gertatu daitekeen zerbait da XD

burrundaie

Bai, honekin ere tentuz ibili beharko diagu badaezpada ere.

baronluigi

Dagoeneko bi kontu blokeatu dizkidate aktibitate susmagarri bezala, eta ez dakit zergatik. Mugikorraren zenbakia jarriz desblokeatu ditut, baina susmagarria iruditzen zait. Agian igotzerakoan, fitxero gehiegi igotzen hari naizela nabaritzen ari dira edo batek daki.

Ikusiko dugu

burrundaie

Nik, berriz, MGrekin zezkat arazoak. Igotako artxiboak jaitsi ezinik nebilek. Itxoin egin behar, baina usain txarra hartzen ziot kontu honi...

baronluigi

baronluigi

Blokeoen kontuan,  bideoak biltegiratuta dauden karpetaren helbidea bakarrik blokeatzen dutela nabaritu dut. Hau da, kontuaren sarreraz gain (hau da, ezin dugula kontua erabiltzen jarraitu) fitxeroak karpeta baten barruan badaude, ezinezkoa da beraiek eskuratzen saiatzea. Aldiz, zuk IKUSI ARTE filmearekin egin zenuen bezala, bideo bakoitzaren bakarkako linka jarriz, kontua blokeatuta ere edukietara sartzen jarraitu daiteke. Film bat naukan kontu berberera igota eta kontuak blokeaturik jarraitu harren, filmak eskuragarri egoten jarraitzen zuen.

burrundaie

Niri ere Google driveko kontu bat blokeatu didate. Susmagarria iruditzen zaie, nonbait eta mugikorraren zenbakia eskatzen didate desblokeatzeko. Bertan artxibo bakarra neukan eta ondo egiten du, baina Driveren fidagarritasuna eskaxa dela iruditzen zait....

baronluigi

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2013ko Uztailaren 01a, 20:04:12

Niri mezu hori idatzi nuenetik ez didate konturik blokeatu.

Horrez gain, kontu bat sortu eta egun bertan fitxeroak igotzen hasi ezkero, susmagarritzat hartzen dutela konturatu naiz. Blokeatu zizkidaten 2 kontuak egun bertan sortu eta bete nituen.

burrundaie

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2013ko Uztailaren 02a, 17:58:58
Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2013ko Uztailaren 01a, 20:04:12
Niri ere Google driveko kontu bat blokeatu didate. Susmagarria iruditzen zaie, nonbait eta mugikorraren zenbakia eskatzen didate desblokeatzeko. Bertan artxibo bakarra neukan eta ondo egiten du, baina Driveren fidagarritasuna eskaxa dela iruditzen zait....

Niri mezu hori idatzi nuenetik ez didate konturik blokeatu.

Horrez gain, kontu bat sortu eta egun bertan fitxeroak igotzen hasi ezkero, susmagarritzat hartzen dutela konturatu naiz. Blokeatu zizkidaten 2 kontuak egun bertan sortu eta bete nituen.

Hara, neuk ere hala egin nian: kontua sortu eta berehala artxiboak igotzen hasi. Gaur beste kontu bat sortuko diat eta ea beste egunen batean artxiboak igota zer gertatzen den....