Ninja Warrior ETB2n

Sortzailea jonnydbz, 2009ko Uztailaren 29a, 11:59:19

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz


Ez dakit jakingo duzuen ze programa den hau.

Humor amarillo bezalakoa da, baina hemen azken proba fisikoak kristonak dira, serioagoak. 4 fase daude, lehengoan friki ugari agertzen dira, barre batzuk botatzeko ondo dago.


2. fasea gortxoagoa da eta 3.a zer esanik ez. Esan beharra dago fase hauetan probak aldatzen dituztela noizean behin, beti berdinak ez izateko. Azken proba Midoriyama mendiaren igorea deitzen da, minutu erdian 5 metro igo behar dira pareta batzutatik eta beste 5 metro soka batetik.


10 urte baino gehiago ditu programa honek, eta gaur arte bakarrik bik lortu dute proba guztiak gainditzea.

Ikustea gomendatzen dizuet, goizetan ematen dute.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Kasualitatez gaur ikusi dut lehenengoz, eta Humor Amarillo ba?o dezente gogorragoa da, bai XD Komentaristak nahiko soberan daude, Humor Amarilloko "grazia" igualak egiten saiatzen dira, lortu gabe XD Probak oso gogorrak dira, baina programa osoa eman dute berdinak egiten, azkenerako nekagarria ere egiten da, niri behintzat hala egin zait :silba:

jonnydbz

Gaur ikusi dudanean lehen fasea ematen ari ziren. Nik barre batzuk botatzen ditut hauek ikusten, eta beste faseak ikustekoak dira. Azkenean futbol partitu bat ikustea bezala da, ondo jolasten badute ikusgarria da, bestela... Eta komentaristena, para gustos los colores, niri asko gustatzen zaizkit xD

Ikusi hauek, beti ezin dira horrelakoak egon:


Gero karisma asko duten partaideak daude, Makoto Nagano ("me la agarras con la mano", hau entzuten dudan bakoitzean ya barrez lehertzen naiz :meparto:) eta Katsumi Yamada, mister ninja warrior bezala ere ezaguna xD
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum


Ikusi beharko da ba. Nik barre nahiko errez iten dot holango geuzekaz.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.