Dragoi bola Z

Sortzailea josu, 2008ko Urriaren 25a, 19:46:52

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

josu

Kaixo lagunok,

DBZ-ren seriea saitzen ari nahiz jeisten emuletik, arazoa da oso iturri gutxi daudela kapitutulu batzuetan eta gainera batzuetan iturri bakar bat ere ez.

Ajurekin hitz egin dut eta ideia hau proposatu nai nizueke serie osoa jaitsita duzunoentzat. Asko eskatzea ez bada seriea daukazunooi eskertu nizueke emulean lehenego 20 kapituluak jartzea hilabete batean zehar, eta urrengo hilabetean urrengo 20-ak eta horrela. Zeren emuletik hitz egindut dut jendearekin eta prest daude behin jeitsi bakoitzak 10-na kapitulu hor mantentzea ezabatu barik.

Mesedez eskatzen dizuet seriea duzunoei detalletxo bat izatera eta proposatu deizuedana egitea, nik behintza emulean mantenduko ditut behintzat nahi duen jendeak jeitsi dezadaten.

Besterik gabe seriea duzunoei mesedez eskatzen dizuet erantzutea, Aju eta besteok ez utzi proiektua oorain bertoan behera, hainbeste  kostatu eta gero.

Erantzunaren zain aiooooo.

Arsenicum

 Nik badekotaz konpartitzen 1tik 160ra ta beste bi dvd giau azkenetarikoak. Proposamena ona da benetan, ia jendeak kasu iten deuen. :smiley_1140:

Zorte on ta ia arin lortzen dozun seriea.

PD: Ongi etorri  :biggrin:
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Ongi etorri forora Josu. Nik 40tik 292ra dauzkat jarrita emulen konpartitzen. Eta Arsenicumekin denak egon beharko lirateke eskuragarri. Agian zerbitzari kontua da ez agertzearena, nik gainera KAD sarea ere konektatuta daukat, egin proba horrekin. Hala ere bi pertsona dena mantentzeko gutxi gara.

Aipamenaren egilea: josu  Noiz: 2008ko Urriaren 25a, 19:46:52
Zeren emuletik hitz egindut dut jendearekin eta prest daude behin jeitsi bakoitzak 10-na kapitulu hor mantentzea ezabatu barik.
Ideia oso ona dela iruditzen zait, gutxienez proba egitea merezi du, ea benetan jendeak kapitulu kopuru bat mantentzen duen. Honetarako saiatu beharko ginateke lortu duzun jendearekin kontaktuan jartzea. Horretarako leku hoberena foroa dela uste dut. Gai berri bat zabal dezakegu hau antolatzeko, zeinek zein atal mantendu behar dituen argitzeko eta "reshare" antzeko hau egiteko.

Jendeak parte hartzea nahi badu, nire aldetik laguntzeko prest nago.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum


Ni saiatu nintzen dala hile batzuk holango zeozer antolatzen. Bakoitzak zer konpartitzen deuen lista baten idatzi edo holango zeozer, baie ez zan aurrera urten.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Uste dut badakidala zer esaten duzun, baina aurrekoana material guztiari buruzkoa egin zela uste dut. Eta bakoitzak, bere interesen arabera noski, nahi zuena konpartitzen zuen. Azkenean muntatzaile bakoitzak berea konpartitzen zuen, eta ahal izanez gero besterik ere. Eta gero ni DBZ konpartitzen nuen (eta dut). Uste dut horrelako zerbait izan zela, eta bere horretan egon zen.

Hala ere, orain beste kontu bat da. Oraingoan "kanpoko" pertsona bat laguntza eske etorri da, esanez jende multzo bat prest dagoela banaketa honetako atalak mantzeko. Zergaitia betikoa da, ez daude iturri nahikoa. Beraiek DBZ jeistea nahi dute, eta ikusten dute ez doala martxa onean. Guk banaketa bermatzea nahi dugu, eta ikusten dugu ez doala martxa onean. Aukera bat izan daiteke denon nahia betetzeko. Gainera erraza da ikustea jendea laguntzen ari den edo ez, fitxategia jeitsi eta oso geldo badoa argi dago: laguntza moztu eta berriro hasieran geunden bezala jarraitu.

Honetaz gain pozten naiz jakiteaz betiko jendeaz aparte, laguntzeko prest daudenak gehiago direla. Eta gehien pozten nauena hau da: ez dela deskarga zuzena eskatzeko. 2 edo 3 pertsona bagaude 20nakako "reshareak" egiteko, banaketa erraz egin daitekeela uste dut. Nik antolatu behar badut, berdin dit "diktadore" lana hartzea eta jendeari esan zer mantendu behar duen, baina horretarako zenbat gauden jakin beharra dago "reshareak" egiteko eta mantenketa lanetarako.

Berriz diot, laguntzeko prest badaude, ni ere laguntzeko prest nago, beraien esku dago.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

orionatk

Nik DB eta DBZ guztia daukat konpartitzen. Arsenicum eta nirekin gutxienez bi iturri egon beharko lirateke atal bakoitzetik. Ea zortea duzun eta harrapatzen gaituzun  :egiptooo

Arsenicum


Ba iradokizunen barruen iturrien banaketari buruzko hari bat zabaldu dot. Joan bertan idazten bakoitzak konpartituta dekona eta joango gara eguneratzen edo moderadoreak edo administratzaileak.

Dragoi Bola Z-rako badauz 2 iturri serie osorako gitxienez.

Ondo egongo zan zenbat denboran emule piztuta eukiten dozuen jartzea.

http://aokromes.clanogre.net/smf/index.php?topic=1436.0
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Aipamenaren egilea: josu  Noiz: 2008ko Urriaren 25a, 19:46:52
Zeren emuletik hitz egindut dut jendearekin eta prest daude behin jeitsi bakoitzak 10-na kapitulu hor mantentzea ezabatu barik.
Hau azkenean txantxa izan da edo honekin aurrera jarraitzeko asmoa daukazu??

Aipamenaren egilea: josu  Noiz: 2008ko Urriaren 25a, 19:46:52
Erantzunaren zain aiooooo.
Berdin diot.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

josu

Aupa lagunok,

Kurtsoa dela eta ezin izan nahiz asko ibili forotik. Baina ikusi dut pila bat gaiberri zabaldu dituzuela (pentsa bi gai propio jarri dizkidazue,jjj). Hori Dragoi bola bizirik daoen seinalea da. Ikusi dut aurrerapausu handiak egiten zabiltzatela, Aju DB GT ari omen da argitaratzen jada  :vueltasss :vueltasss, ze irrika zeren azken 15 kapituluak oraindik ez ditut ikusi.

Aldiz oriotnak bariduri DB-ko falta diren atalak ez dituela oraindik bukatu. Nik badakizue zeozertan lagun bazaituztet esan, hori bai badakizue ez naizela oso abila tramankulu honekin eta programa berri horiekin  beraz gauza zailik egiteko ez eskatu. Lehengoan esan nizuen pelikularen falta bazitzaizuen eskatseko lasai ze 22-ak ditut, hori bai gehirnak gazteleraz, hori da arazoa.

Bide batez eskerrak eman nizkizueki guztioi egiten ari zareten lanagatik jonnydbz ....etb.