Iepe!
Ba horixe, etb3-ren web orritik bideoak jeitsi nahiko nituzke alabarentzat (eta bide batez hona igo), baina ez dut asmatzen..
Wiki-an begira egon naiz baina aurkitu ditudan sarrerak nahiko zaharrak dira eta aipatzen diren softwareak ez ditut topatzen..
Norbaitek laguntzerik bai? :Zahar:
Ze software erabili dezaket?
Beno, froga dexente egin ondoren, topatu dut etb3-tik bideoak jeisteko modua.
Chrome nabigatzailea erabili dut eta Stream Video Downloader gehigarria. Hemen lotura:
https://www.stream-video-downloader.com/ (https://www.stream-video-downloader.com/)
Primeran dabil eta nahi adina bideoa jaisten uzten du. Bertze gehigarri batzukin saiatu izan naiz baina hau da funtzionatu didan bakarra.
Ea jaitsitakoa hona igotzen dudan tarte bat dudanean..
Primeran :txalo1:, ongi dago jakitea. Zuzenean deskargatzen bada eta arazorik gabe, wikia berritu beharko dugu, hor dagoen prozedura konplexua baita.
Ba bai, frogatu badaezpada baina neri ongi funtzionatzen dit Chrome-rekin, bai windowsen eta baita Mac-en ere..