Itsasoa entzuten da (1993) [1080p|MEGA|ONLINE]

Sortzailea Aju, 2023ko Abenduaren 10a, 16:01:14

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

ITSASOA ENTZUTEN DA (1993)




Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Japonia
Generoa: Drama
Urtea: 1993
Zuzendaria: Tomomi Mochizuki
Gidoia: Keiko Niwa. Eleberria: Himuro Saeko
Musika: Shigeru Nagata
Ekoizpena: Ghibli Studio
Sinopsia: Tokioko neska bat Kochi hirira joan da bizitzera. Polita da, ikasle eta kirolari ona, baina ez da eskola berriko girora egokitzen. Eskola berekoak dira Taku Morisaki eta Yutaka Matsuno, eta neska berri honetaz interesatuko dira.
Nota Filmaffinityn: 5,9



Bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Japoniera (euskarazko azpitituluekin)
Iraupena: 72 minutu
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 4.89 GB
Erresoluzioa: 1920x1080
Esteka (Mega)
*Nahiz eta online ikus daitekeen, film erdian MEGAren datu muga gainditu duzunaren abisua agertu eta filma eten daiteke, beraz jaistea gomendatzen da*



Informazio gehigarria

Japonian honela antolatzen dira eskolako etapak:

Elementary School: Hemengo Lehen hezkuntzaren baliokidea, 6 maila.
Junior High School: Hemengo DBH1-3ren baliokidea. "DBH" deitzen diot.
High School: Hemengo DBH4 eta batxilergoaren baliokidea. "Batxilergoa" deitzen diot.

Etapa batetik bestera salto egiteko sarbide-frogak egiten dituzte eta horren arabera doaz ikastetxe batera edo bestera.

Aju

#1
Beno, ba hemen duzue Interneteko frikientzako segur aski Ghibliren film txarrena dena. Ez zait ez txarra, ez txarrena iruditzen (badituzte okerragoak), gertatzen dena da ez duela Ghibliren unibertso horretan pegatzen; ezer jakin gabe ikusten baduzu, agian marrazkiaren bidez ondoriozta dezakezu Ghiblik zerikusia izan duela, baina bestela ez dirudi beraiena.

arrakala