Euskal Encodings

Igoerak => Animazio telesailak => Dragoi Bola => Gaiaren sortzailea: Aju Noiz: 2015ko Maiatzaren 12a, 00:10:30

Izenburua: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Maiatzaren 12a, 00:10:30

DRAGOI BOLA + Z + GT TELESAILAK

FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: Dragon Ball / Dragon Ball Z / Dragon Ball GT
Atal kopurua: 153 / 291 / 64
Egoera: Bukatuta
Nazionalitatea: Japonia

ARGITARAPENAREN EZAUGARRIAK

Gauzatzea: Dragon Box japoniarreko bideoa zuzenean x264 codec-arekin konprimatua. LTDko ETB3 katetik hartutako audioa AC3rekin konprimatua. Zentsura dagoen sekuentzietan euskarazko azpitituluak dauzka.
Arduraduna: Aju
Iraupena: 23min eta 36 seg
Tamaina: 357MB
Audioak: Duala. Euskara eta Japoniera
Adin egokia: 7 Urte +

Seriea jeisteko, esteka ireki eta DLC-ak jeitsi. Gero DLC horiek Jdownloader (http://jdownloader.org/download/index)arekin ireki. Jdownloader barruan ezkerreko botoiarekin karpeta hautatu eta "hasi deskargak" sakatu.

Urtea: 1984-1989
Kapituluak: 153
Esteka [MEGA] (https://mega.nz/#!LpRTzYYR!yksq-J4fVm1XjQD772XNEy_JiqENakPCvLIAaqyD3mE)
     
Urtea: 1989-1996
Kapituluak: 291
Esteka [MEGA] (https://mega.nz/file/N2B1UI6b#shBk42TQ3RlbRW-vVB8UegSkVFNUBtsDiFLtzTczpBM)
     
Urtea: 1996-1997
Kapituluak: 64
Esteka [MEGA] (https://mega.co.nz/#!xZoHFQhb!5aOQrW7pjmOJXOwTzWWcpODDcn4IAWX9KbLdZBnqcjI)
     
DRAGOI BOLA + Z + GT PELIKULAK

FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: Dragon Ball
Pelikula kopurua: 25
Egoera: Bukatuta
Nazionalitatea: Japonia

ARGITARAPENAREN EZAUGARRIAK

Gauzatzea:

Arduraduna: Aju
Iraupena: 50 minutu inguru
Tamaina: 5 GB inguru
Adin egokia: 7 urte+

PELIKULAK BILTZEN DITUEN JDOWNLOADERRERAKO DLC FITXATEGIA

Esteka [MEGA] (https://mega.nz/file/hshwWLZQ#dWTLyAmWBNbh9ywU5i9olTYq1kCZiR1Z5yl9nIIV59w)

DRAGOI BOLA Z KAI

FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: Dragon Ball Kai
Pelikula kopurua: 98
Egoera: Emititzen japonian
Nazionalitatea: Japonia

ARGITARAPENAREN EZAUGARRIAK

Gauzatzea: Bluraytik hartutako eta x264 codec-arekin konprimatutako bideoa, LTDko ETB3 katetik hartuta audioa. Zentsurarik gabe.
Arduraduna: Aju
Iraupena: 22:08
Tamaina: 700 MB inguru
Audioak: Duala. Lehen audioa euskara, bigarrena japoniera.
Adin egokia: 7 urte+

PELIKULAK BILTZEN DITUEN JDOWNLOADERRERAKO DLC FITXATEGIA

Esteka [MEGA] (https://mega.nz/#!sN8UmDKZ!UjqLfjlSssVP9zMmSCcvvUAbIOg4-Uqc6RWqFLt3t-I)
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Maiatzaren 12a, 00:11:34
Serie GUZTIA releaserik onenekin biltzen duen haria sortzea erabaki dut, azken aldion nahasgarri samarra baita azpiforo hau. Berau bakarrik geratuko da txintxetarekin.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Maiatzaren 12a, 00:20:15
Dragoi Bolaren (Goku txikitan) releasea erabat berria da; aurrekoa osatu gabe utzi nuen Selecta Visionen audioak erabilita (oso filtratuak eta estropeatuak), eta oraingoak ETB3tik hartutako audioak dauzka.

Dragoi Bola Z beste hariko berdina da.

Dragoi Bola GTren ia atal guztiak modifikatu ditut (hortik dator "v2" hori) audioak tantatxo bat bersinkronizatuta.

Pelikulak ere lehen aldiz osatu ditut.

Laburbilduz, DBZ izan ezik jaitsi ezazue beste guztia.

jonnydbz, animatzen zara hau ere ikustera eta akatsak hemen jartzera?  :barre:
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2015ko Maiatzaren 12a, 19:30:40
Yeah! Saiatuko naiz, baina orain ez daukat denbora larregi, eta gauza asko ikusteko... Denborarekin baietz uste dut. Lehenengo jeitsi beharko ditut. Filmak ez dira HDn ezta?
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Maiatzaren 12a, 21:28:32
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2015ko Maiatzaren 12a, 19:30:40
Yeah! Saiatuko naiz, baina orain ez daukat denbora larregi, eta gauza asko ikusteko... Denborarekin baietz uste dut. Lehenengo jeitsi beharko ditut. Filmak ez dira HDn ezta?
Keba, Bluray amerikarren kolorazio txarragoa daukate eta filtratuegi dago. Japonian Blurayan atera arte honela geratzen da guztia.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: babalore Noiz: 2015ko Maiatzaren 13a, 19:34:20
Barkatu Aju baina "Dragoi Bola"-ren linka ez da zuzena.
Jeisten hasi eta "Bolak pelikulak.dlc" jeitsi zait.
Link hori eta pelikulen atalean dagoena berdinak dira. Bi tokitan link berdina dago jarria.

Link zuzena jarriko bazenu eskertuko nizuke. Hasierako atal klasikoak berrikusteko gogoa daukat... :baibai:

Eskerrik asko!!
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Maiatzaren 13a, 19:41:18
Hain post luzearekin zerbait gaizki atera behar. Ondo jarrita.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: babalore Noiz: 2015ko Maiatzaren 13a, 19:56:29
Orain bai!
Kapitulo guztiak jeisten...

Milesker!!!
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: akonadi Noiz: 2015ko Maiatzaren 16a, 17:39:31
Aupa Aju!!!
:trunks: :goku:
Mila esker :D
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: egoninobi Noiz: 2015ko Maiatzaren 21a, 15:22:32
Wow! Sekulakoa zara Aju!  :txalo1:

DBZ ez ezik beste guztia bertsio hobetua dela esan duzu. Orduan DBKai ere hobetuta dago?

DBKairen releasea lehengo berdina bada, gogoan dut lehen bi ataletako hurrengo atalaren aurrerapenean bideoaren azken 5 segundoak audiorik gabe daudela. Baina ez da audioa mozten delako, bukatzen delako baizik. Ez dakit ETBk horrela egin zuen edo audioa azkarregi doan, baina badaezpada komentatzen dizut begira dezazun.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Maiatzaren 21a, 16:57:29
Aipamenaren egilea: Egoni  Noiz: 2015ko Maiatzaren 21a, 15:22:32
Wow! Sekulakoa zara Aju!  :txalo1:

DBZ ez ezik beste guztia bertsio hobetua dela esan duzu. Orduan DBKai ere hobetuta dago?

DBKairen releasea lehengo berdina bada, gogoan dut lehen bi ataletako hurrengo atalaren aurrerapenean bideoaren azken 5 segundoak audiorik gabe daudela. Baina ez da audioa mozten delako, bukatzen delako baizik. Ez dakit ETBk horrela egin zuen edo audioa azkarregi doan, baina badaezpada komentatzen dizut begira dezazun.
Ahaztuta neukan aurrerapenaren kontu hori. Horrela emititu zuen ETBk, bai, hasieran neu ere deskolokatuta utzi ninduen.

Kairen releasea lehengoa da, bai. Bolada batez modifikatzekotan egon nintzen audio japoniarra sartuz bigarren audio bezala, BSO zaharra daukaten audio japoniarrak aurkitu nituelako;hasi ere hasi nintzen eta 15 bat egin nituen, baina baztertuta utzi nuen, gero audio hori inork etzuelako baloratuko eta atalek jada dezente pisatzen dutelako oraindik beste audio bat gehitzeko. Audiook hasieratik eduki izan banitu atalaren erdikaldeko iragarkien kortinillen juntak dezente hobeto egongo lirateke euskarazko audioan, baina...
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: egoninobi Noiz: 2015ko Maiatzaren 26a, 18:45:15
Mila esker Aju.

Ez nekien OVAk ere euskaraz bikoizturik zeundenik, gehienak behintzat. Eta a zer kalitatea endinga eta guztiz bikoiztuta batzuetan. Haiek bai garaiak, gauzak behar bezala egiten zituztenean orain ez bezala.

Begiratzen nenbilen eta konturatu naiz Dragoi Bola GTren OVAn 37. minututik aurrera bideoa mozten dela. Berriro deskargatu dut badaezpada baina gauza bera gertatzen da. Ea konpontzerik duzun edo nire ordenagailuaren kontua den.

Gainetik begiratzen ibili naiz soilik. Denbora dudanean guztia ikusteko asmoa dut eta esango dizut halako akatsen bat topatzen badut.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Maiatzaren 26a, 20:12:14
Egia. Ez dakit zergatik demontre pasatzen diren gauza hauek. Berriro egin beharko dut.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Maiatzaren 26a, 21:37:12
Lehen mezua eguneratuta pelikula zuzenduarekin.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Ekainaren 23a, 13:54:35
Lehen mezua eguneratuta DBZko 160, 179, 183, 194, 199, 248, 271 eta 286 atal akastunak zuzenduta.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Ekainaren 25a, 13:18:46
-10: Aurreko atalaren titulua dauka.
-13: Endingaren audioa falta zaio, mutu dago.
-15: Kortinilla eta gero minutu batzuk euskara eta japoniera batera entzuten da.
-29: Hasieran audioarekin arazoak (bikoizketa etxean desfasatuta ekoizi zuten) eta tituluaren denborak gaizki ezarrita.

Zuzenduta dauzkat, igotzeke.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: dartoxx Noiz: 2015ko Uztailaren 02a, 04:02:15
aupa dragoi bola pelikulak lortu nahi nuke baina linkarekin arazoak daukat.norbait ere arazoak ditu jeisteko?
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Uztailaren 02a, 10:46:44
Error temporal dio, probatu geroago. Erroreak bere horretan jarraitzen badu berriro igoko dut.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: dartoxx Noiz: 2015ko Uztailaren 02a, 19:59:12
eskerrik asko eruntzeagatik.erorrea hori jarraitzen du zihurazki mega arazoak dauka
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Uztailaren 04a, 20:50:15
Probatu berri dut eta badabil, itxarotea baino ez zen.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Uztailaren 05a, 22:49:26
Lehen mezua eguneratuta Dragoi Bolaren (Goku txikitan) 10, 13, 15, 29, 31 eta 33. atal berrituekin.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2015ko Uztailaren 06a, 22:14:19
Honek ez dauka amaierarik jajaja
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Uztailaren 06a, 22:48:39
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2015ko Uztailaren 06a, 22:14:19
Honek ez dauka amaierarik jajaja
Neu nabil ikusten eta akatsak topatzen. Beti da hankasartze tontoren bat, titulua txarto tekleatuta ta holakoak, baina...
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Uztailaren 15a, 13:20:02
Lehen mezua eguneratuta Dragoi Bolaren (Goku txikitan) bi atalekin:

-62. Titulua zuzenduta. Kortinilla ostean euskara eta japoniera batera entzuten ziren pare bat esalditan.
-63. ETBk telebistan ematen duen digitalizazioak huts egiten du segundu batez audioan, eta Salvaten DVDtako audioarekin konpondu dut.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: egoninobi Noiz: 2015ko Uztailaren 15a, 21:52:12
Mila esker Aju!

Zu beti Dragoi Bolarekin jo ta ke dena perfekzionatzen.  :barre:
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Uztailaren 16a, 11:51:19
Aipamenaren egilea: Egoni  Noiz: 2015ko Uztailaren 15a, 21:52:12
Mila esker Aju!

Zu beti Dragoi Bolarekin jo ta ke dena perfekzionatzen.  :barre:
Dragoi Bola Dragoi Bola da.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Uztailaren 18a, 00:57:37
Lehen mezua eguneratuta 70. atalaren bertsio berrituarekin, oraingoan tituluaren denborak gaizki jarrita zeuden 2 minutuko atzerapenarekin.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Uztailaren 19a, 20:36:39
Lehen mezua eguneratuta 76. atalaren bertsio berrituarekin, honetan titulua minutu eta piku agertzen zen.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Uztailaren 22a, 19:07:24
Azalpentxo bat.

Forora igota neukan guztia edonola neukan igota Megako kontu desberdinetan. Igo nituenean Megak ez zuen gehiegi kontrolatzen eta 50GBtik pasatzen zinen ala ez, beraz konturen batean 99GB pilatzera iritsi nintzen. Orain Mega zorrotz jarri da kontu horrekin eta mezu bat heldu zait esaten 14 egun barru 50GBra jaisten ez banaiz kontua ezabatuko didatela. Kontu mordoa sortu ditut eta artxiboak ganoraz antolatzen ibili naiz, beraz artxiboen estekak aldatu egin zaizkit (nahiz eta artxiboak berdinak dira). Posible da uneren batean despisteren bat eduki izana eta zuzendutako atalen baten azken bertsioa eduki beharrean azken aurrekoa edukitzea DLCek. Abisua uzten dut badaezpada, espero dut dena ondo egotea.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Uztailaren 22a, 19:23:12
Lehen mezua eguneratuta DBren 79. atal berrituarekin, titulua berregokituz.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Uztailaren 25a, 16:41:26
DBko 81. atala zuzenduta. Titulua, kortinilla eta hurrengo atalaren aurrerapena mututa zeuzkan. Jo, zenbat akats.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Abuztuaren 09a, 20:50:57
Lehen mezua eguneratuta 87. atal berrituarekin, amaierako abestia euskaraz jarri beharrean japonieraz utzi nuen nahi gabe.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2015ko Abuztuaren 21a, 10:44:52
Dragoi Bola Z jaisten hasi naiz jdownloaderrarekin eta dlc horretatik irteten diren fitxategiek izena honela daukate: Bolak Zeta - [Euskal-Encodings] (1).

Zerbait egin daiteke? 1ren atzean 10,11,12...100,101 ordenatuko dira. Eta izenak ere Dragoi Bola Z - 001 - [Euskal-Encodings] izan beharko luke ezta?

Bestalde, bila ibili naiz disko gogorrean eta nik DBZko bertsio hau neukan Dragoi Bola Z - 001 - [Euskal-Encodings][1080p] 17 atal neuzkan. Lehenengo fitxategi horrek 795 MB dauzka. Zer gertatu zen bertsio horrekin? Hobe 17 horrek ezabatu eta bertsio hau deskargatzea ezta?

Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Abuztuaren 21a, 13:20:16
Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2015ko Abuztuaren 21a, 10:44:52
Dragoi Bola Z jaisten hasi naiz jdownloaderrarekin eta dlc horretatik irteten diren fitxategiek izena honela daukate: Bolak Zeta - [Euskal-Encodings] (1).

Zerbait egin daiteke? 1ren atzean 10,11,12...100,101 ordenatuko dira. Eta izenak ere Dragoi Bola Z - 001 - [Euskal-Encodings] izan beharko luke ezta?

Bestalde, bila ibili naiz disko gogorrean eta nik DBZko bertsio hau neukan Dragoi Bola Z - 001 - [Euskal-Encodings][1080p] 17 atal neuzkan. Lehenengo fitxategi horrek 795 MB dauzka. Zer gertatu zen bertsio horrekin? Hobe 17 horrek ezabatu eta bertsio hau deskargatzea ezta?
Aupa aspaldiko.

1080p-ko bideo horiek ezabatu ze EEBBtako bideoak ziren eta edizioa bertan behera geratu zen. Geratu release honexekin bakarrik.

Berrizendapenari buruz:

Fitxategiei izena aldatu banien Megarengatik izan zen, Copyrightdun zerbait dela ez identifikatzeko. Dena den ikusten dudanez berrizendapenarekin aukera txarra egin nuen.

Fitxategiei izenak lehengoratzeko "Advanced Renamer" izeneko programa erabiliko dugu, izenak blokean aldatzeko aukera eskaintzen baitu. Jaitsi hemendik (http://www.advancedrenamer.com/download). Trasteatzea gomendatzen dizuet etorkizun batean zeuek ere erabil dezazuen.

Modifikazioak fitxategi batean gordetzeko aukera ematen duenez, izenak lehengoratzeko pausoak fitxategi bitan gorde dizkizuet. Seriearen 291 atalen izenak modifikatzeko fitxategiaren esteka (https://mega.nz/#!M1BRnQpT!HTO2BV4Yqt4VG88XdJleVh3j7-njvG9wKBsMO4PxE9M) eta bideo gehigarrien (abestiak, estrak...) izenak lehengoratzeko fitxategiaren esteka (https://mega.nz/#!99JRgTJD!fzJggoCKw9gI9U1zwtz7GMSxstrf19eYeRAy0BfL9ek).

Eman beharreko pausoak:

1) Ezabatu "Bolak Zeta - [Euskal-Encodings] (000 - ETBko hasiera)" izeneko fitxategia, bideo hau errepikatuta baitago (oraintxe konturatu naiz); "Bolak Zeta - 000 - Opening frantziarra - [Euskal-Encodings]"rekin geratuko gara, bideo berdina baita baina honek Espainiako hizkuntza guztiak baitauzka.

2) Banatu bideoak bi karpetatan:
   2.1) Batean seriea bakarrik geratu behar da, 1etik 291rako atalekin.
   2.2) Bestean bideo gehigarriak geratuko dira: hasierako abestiak, amaierakoak, estrak...

3) Zabaldu "Advanced Renamer". "Renombrar archivos" izeneko pestañan klikatu "Añadir" eta aukeratu 2.1 puntuan sortutako karpetako 291 atalak. Orain ezkerraldean disketearen ezkerrean dagoen karpetaren irudian eman, eta aukeratu igo dizuedan "Berrizendatu DBZ seriea.aren" fitxategia. Artxibo honek berrizendatzeko pauso guztiak dauzka ordenatuta. Nola geratzen den ere ikus dezakezue "Renombrar archivos"eko "Nuevo nombre de archivo"n. Orain eman goi-goian zentroan dagoen "Iniciar lote" botoiari modifikazioa hasteko. Seriea berrizendatuta dago jada.

4) 2.2 puntuko karpetako bideo gehigarriak modifikatzea falta da. Ez konplikatzeko, itxi eta zabaldu berriro programa. Oraindik 3. pausoko modifikazioaren pausoak egongo dira ezkerraldean. Ezabatu ezkerraldeko "Limpiar" botoian emanda. Orain eman berriro disketearen ondoko karpetaren botoian, eta aukeratu "Berrizendatu DBZko bideo gehigarriak.aren" fitxategia. Aukeratu "Renombrar archivos" pestañako "Añadir" eta aukeratu 2.2 puntuan sortutako karpetako bideo gehigarriak. Prebisualizazioan ikus dezakezuen moduan honek pauso bakarra dauka, "Bolak Zeta" "Dragoi Bola Z"gatik aldatuko dugu. Eman berriro goi-goian zentroan dagoen "Iniciar lote" botoiari eta izenak aldatuko ditu.

5) Seriea 2015-08-21 data baino lehen jaitsi duzuenontzako bakarrik: 85. atalak [v2]aren aurretik espazio bat dauka soberan, kendu eskuz.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Abuztuaren 21a, 13:46:08
Lehen mezua eguneratuta serie osoko artxiboak berrizendatzeko pausoekin.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2015ko Abuztuaren 24a, 09:35:27
Eskerrikasko!

Nik deskargatzen doten abiaduran... banan banan egin ahal dotaz berrizendapenak.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: belatxow Noiz: 2015ko Irailaren 01a, 22:02:47
Kaixo!!

Denbora luze batez foro hauek jarraitzen ibili naz, eta zuen lana, batez ere zuri Aju, eskertzeko erregistratu naz.

Kriston lana egiten duzue guztiok eta segi horrela!! Eskerrikasko!!! :Olatu:
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Papot Noiz: 2015ko Urriaren 27a, 12:35:03
Eguerdi on! Kontutxo bat aipatzea soilik, Dragoi Bola jaitsi dut eta 133.atala falta da. 153 atal beharrean 152 zeuden eta deigarria iruditu zait. Jakinarazten dizuet jakin dezazuen.

Bide batez zoriondu nahi zaituztet lanean zabiltzaten guztiak, sekulako lana egiten duzue eta txalotzekoa da, are gehiago dena euskaraz izanda. Mila esker!
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Urriaren 27a, 15:13:16
Une honetan ez dit DLCa jaisten uzten momentuko akatsen bat edo dagoelako, baina Megako kontuan behintzat 133.a badago. Jakin beharko litzateke ea DLCan ez nuen sartu ala zure akatsen bat ote den.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Papot Noiz: 2015ko Urriaren 28a, 09:43:55
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2015ko Urriaren 27a, 15:13:16
Une honetan ez dit DLCa jaisten uzten momentuko akatsen bat edo dagoelako, baina Megako kontuan behintzat 133.a badago. Jakin beharko litzateke ea DLCan ez nuen sartu ala zure akatsen bat ote den.

Milesker Aju, arrazoi duzu eta akatsa nirea zen, ez dakit nola baina DLCa jaistean gero ez zitzaidan kapitulua ageri. DBZ jaistean ere berdina gertatu zaidala konturatu naiz, 5 kapitulu inguru falta zitzaizkidala baina era berean berriz DLC jaistean horiek bazeuden. Auskalo zergatik gertatzen zaidan hori.

Esandakoa, arazorik ez, dena primeran jeje. Barka gaizkiulertua ta eskerrik asko ;)
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: baronluigi Noiz: 2015ko Azaroaren 04a, 22:40:53
Jo Aju, nik benetan txapela kendu behar dut egin duzun lanaren aurrean. Benetan profesionala. Oraintxe bertan jaitsi berri dut Trunks-en etorkizunari buruzko atal berezia eta Manga Films-ek atera zuen bertsioa baino askoz hobeto ikusten da.

PD: Videolanekin atal honen kredituen ondoren saltotxo bat bezala nabaritzen dut, musika errepikatu egiten delarik. Hala ere, atala ondoren denez ez dut uste garrantzizkoa denik.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Azaroaren 05a, 15:25:10
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2015ko Azaroaren 04a, 22:40:53
Jo Aju, nik benetan txapela kendu behar dut egin duzun lanaren aurrean. Benetan profesionala. Oraintxe bertan jaitsi berri dut Trunks-en etorkizunari buruzko atal berezia eta Manga Films-ek atera zuen bertsioa baino askoz hobeto ikusten da.

PD: Videolanekin atal honen kredituen ondoren saltotxo bat bezala nabaritzen dut, musika errepikatu egiten delarik. Hala ere, atala ondoren denez ez dut uste garrantzizkoa denik.
DVD japoniarrak zuzenean konprimitzea besterik ez dut egin. Selectak mania dauka dena filtratzeko, gero bideoko mugimenduak arraro utziz.

Begiratuko dut aipatutako akatsa.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2016ko Otsailaren 07a, 23:29:44
54. atalaren bigarren bertsioa berrigota. Tituluak harridura ikur bat falta zuen. Ulertuko nuke inork jaitsiko ez balu bigarren bertsio hau :barre:
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2016ko Otsailaren 10a, 20:15:17
69. atalaren bertsio berria igota (v3). Bigarren bertsioa pixelatu egiten zen momentu batean...
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2016ko Otsailaren 26a, 21:05:36
Kaka zaharra. Aurrekoan 69. atalari bideo berria egin nionean tituluaren azpidatziak sartzea ahaztu zitzaidan. Berriro igota lehen mezuan.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2016ko Otsailaren 26a, 23:18:02
Eguna amaitu baino lehen komentatu nahi nuen, askok jakingo duzuen bezala, gaur Dragoi Bolaren lehen emisioaren 30. urteurrena betetzen da!

:goku:
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2016ko Otsailaren 26a, 23:28:34
Youtuben lehen emisioaren grabazio txiki bat dago, iragarki eta guzti.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2016ko Otsailaren 27a, 00:17:03
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2016ko Otsailaren 26a, 23:28:34
Youtuben lehen emisioaren grabazio txiki bat dago, iragarki eta guzti.
Esteka?
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2016ko Otsailaren 27a, 13:47:35
Link 1 (https://www.youtube.com/watch?v=dGY9-f2byDU)

Link 2 (https://www.youtube.com/watch?v=rzfhlHkCtOM)

Link 3 (https://www.youtube.com/watch?v=RhWu49rdklU)

Link 4 (https://www.youtube.com/watch?v=CkZIYiVWpEo)
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2016ko Otsailaren 28a, 11:46:32
Lehen estekako lehen iragarkiko irudiak ez nituen inoiz ikusi!
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: FenixHegaztia Noiz: 2016ko Maiatzaren 09a, 00:05:48
Kaixo!!

Dragoi Bola Z Kai-ko esteka ez dabil. Norboitek konpondu ahal du? Agian aspertuta egongo zeazte hainbeste alditan gauza bera igotzeaz, baina ikaragarri eskertuko nizueke Kai-ko atalak berriz igotzea.

Milesker!!!
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2016ko Maiatzaren 09a, 15:14:42
Ongi etorri.

Bah, kasu honetan ez da ezer. Atal guztiak biltzen dituen artxiboa izorratu da, hori KB gutxi batzuen kontua da; izorramendua atalak izorratzen direnean izaten da, hainbeste giga berrigo izateagatik. Ez dakit zergatik baina DLC artxiboa bera ondo dago igota, ez da erori, baina beste helbide bat dauka. Arraroa.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: FenixHegaztia Noiz: 2016ko Maiatzaren 18a, 00:35:59
Kaixo Aju!

Milesker erantzunagatik. Antza denez ez da arazo larria, pozten naiz. Saiatuko naiz berriz ere, ea zortea dagoen.

Ondo izan
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2016ko Maiatzaren 21a, 17:44:19
"F-ren berpizkundea" filma gehituta lehen mezuan, pelikulen DLCan. 8'5GB inguru okupatzen ditu. Norbaitek 10 bitetan kodetutako master on bat aurkitzen badu pisu gutxirekin (aurreko filmak adibidez 2GB inguru zeuzkan), abisatu.
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: FenixHegaztia Noiz: 2016ko Ekainaren 06a, 21:14:07
Kaixo Aju!!

Lortu diat Kai azkenean. Milesker!! Ikaragarrizko lana egiten dezue. Milesker ere F-ren berpizkundea gehitzeagatik!

Ondo izan
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: gardfield Noiz: 2016ko Azaroaren 01a, 20:12:31
Aupa Aju!

Dragoi bolaren atalen estekak ez dute funtzionatzen. Bakarrik DB001 deskargatu daiteke. :goku:
Konpontzerik bai?

Eskerrik asko!!
Izenburua: Er: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2016ko Azaroaren 03a, 19:56:28
Aipamenaren egilea: gardfield  Noiz: 2016ko Azaroaren 01a, 20:12:31
Aupa Aju!

Dragoi bolaren atalen estekak ez dute funtzionatzen. Bakarrik DB001 deskargatu daiteke. :goku:
Konpontzerik bai?

Eskerrik asko!!
Dragoi Bola (Goku txikia denekoa) probatu berri dut eta atal guztiak daude online.

EDIT: Ok, ez doakizuna beste harikoa da. Hauek beste muntaia bat dira.
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: miga Noiz: 2017ko Martxoaren 03a, 17:36:29
Kaixo! F-ren berpizkundea deskargatzen saiatu naiz, baina alferrik. Fitxategia handiegia da eta Megak ez dit jaisten uzten. Ba al dago hori saihesteko modurik? Beharbada arazoa konpontzeko begi-bistako moduren bat egongo da, baina burmuina zopa eginda geratu zait azterketen ondoren. :kolpe:

Mila esker!
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: txelailo Noiz: 2017ko Martxoaren 20a, 19:37:58
 Kaixo!
Lehenik esan beharra dut benetan eskertzekoa dela egin duzuen lana. Gazte denboratako hainbat oroitz piztu dizkidazue hemen dituzuen marrazki bizidun saila ikusita.
Tutorialean esan bezala Jdownloaderrekin hari naiz deskargatzen eta jada lehen sail guztia deskargatuta dut, baina 28 garren atalak ez dakit zer duen baino ez da deskargatzen. Enaiz oso aditua gauza hauetan baino esango nuke erroren bat edo antzeko zerbait duela.
Mila esker :-)
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2017ko Martxoaren 20a, 20:05:11
Kaixo eta ongi etorri. Zeinetaz ari zara? Dragoi Bola ala Dragoi Bola Z?
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: txelailo Noiz: 2017ko Martxoaren 22a, 15:00:16
Dragoi bola-ri buruz ari naiz, hau da goku txikitakoa. Jdownloader-ak beste dana deskargatzen jarraitzen du baina 28 garren atal hori 0% dago, deskarga fortzatuta jarrita dauket eta saiakera egiten du baina hortan gelditzen da.
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2017ko Martxoaren 24a, 18:51:51
Aipamenaren egilea: txelailo  Noiz: 2017ko Martxoaren 22a, 15:00:16
Dragoi bola-ri buruz ari naiz, hau da goku txikitakoa. Jdownloader-ak beste dana deskargatzen jarraitzen du baina 28 garren atal hori 0% dago, deskarga fortzatuta jarrita dauket eta saiakera egiten du baina hortan gelditzen da.
Atzo konpontzen ibili nintzen eta gero abisatzea ahaztu :aspertu:

Ez dakit zergatik baina ezinezkoa zen atala jaistea. Berriro igo eta lehen mezua eguneratu dut DLC berriarekin.
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: txelailo Noiz: 2017ko Martxoaren 24a, 21:17:47
:ezez: honek berdin-berdin jarraitzen du, Dlc berria klikatu eta 28garren atalak "fuera de linea" jartzen du. Astebukaera datorkigu orain eta salseatuko dut programarekin ea zeozer ateratzen diodan.

Eskerrikasko Aju atentzioarengatik! Benetan eskertzen dizut. 
:olatu2: :olatu2: :olatu2: :olatu2: :olatu2: :olatu2: :olatu2:
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2017ko Martxoaren 24a, 23:36:36
Ea orain!
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: txelailo Noiz: 2017ko Martxoaren 25a, 17:10:37
Dlc berria sakatu eta Jdownloader-a 27-tik 29garrenera pasatzen da. 28garren atala azaldu-re ez da egiten! :puppy2: Atal oso ona da nonbait! xD
Badut dragoi bolaren pijama bat.. Gokuren kamiseta pare bat ere.. Ikusita atal honek ematen dizkizun buru hausteak eta dedikatzen diozun zure bizitzako denbora pertsonala.. Uste dut opari bat irabazten hari zarela Aju xD animo!
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2017ko Martxoaren 25a, 19:35:52
Saiatu berriz DLCa jaitsiz ze niri oraingo honetan badoakit. Gainera paketeak berak ere 28. atalaren izena darama; horixe falta da, bera ez egotea :barre:

Badaezpada atalaren linka jartzen dizut hemen (https://mega.nz/#!PoBUzI4K!WKnJFyKjXzNkUIOyBCMr7CczmVDCe5ASnnh3P5BRp0U), baina egidazu begiratzeko mesedea nik jakin dezadan DLCa ondo geratzen dela.

PD: Oker ez banabil txapelketa bukatzen den atala da. Berau da umetan grabatu nuen lehen atala :barre:
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: montxor Noiz: 2017ko Martxoaren 27a, 22:08:13
Eskerrik asko Aju!!!

28. Atala falta neban eta ipini dozun link zuzenetik jeitsi dot!!!
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Martxoaren 28a, 19:39:37
Aipamenaren egilea: txelailo  Noiz: 2017ko Martxoaren 25a, 17:10:37
Dlc berria sakatu eta Jdownloader-a 27-tik 29garrenera pasatzen da. 28garren atala azaldu-re ez da egiten! :puppy2: Atal oso ona da nonbait! xD
Badut dragoi bolaren pijama bat.. Gokuren kamiseta pare bat ere.. Ikusita atal honek ematen dizkizun buru hausteak eta dedikatzen diozun zure bizitzako denbora pertsonala.. Uste dut opari bat irabazten hari zarela Aju xD animo!

Jdownloaderreko "deskarga" lehiotik kendu beharko duzu lehenengo, link hori "capturador de enlaces" lehiaoan agertu dadin?
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: yurritmen Noiz: 2017ko Maiatzaren 19a, 12:04:41
Lehendabizi eskerrikasko egin duzun lan guztiagaitik eta denon eskuetan jarteagaitik. Gokurekin hasi nintzen eta euskaraz berrikusteko gogo handia neukan. Galdera bat daukat, Magin Boo ren saga ez ahal dago aukerarik post-ean gehitzeko? ez dakit eukaraz dagoen edo ez, horregaitik eskatzen dut.
milla esker berriro, HHD batean gordeko dut eta semealabekin ikusiko dut berriz!
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2017ko Maiatzaren 19a, 19:39:58
Aipamenaren egilea: yurritmen  Noiz: 2017ko Maiatzaren 19a, 12:04:41
Lehendabizi eskerrikasko egin duzun lan guztiagaitik eta denon eskuetan jarteagaitik. Gokurekin hasi nintzen eta euskaraz berrikusteko gogo handia neukan. Galdera bat daukat, Magin Boo ren saga ez ahal dago aukerarik post-ean gehitzeko? ez dakit eukaraz dagoen edo ez, horregaitik eskatzen dut.
milla esker berriro, HHD batean gordeko dut eta semealabekin ikusiko dut berriz!
Kaixo eta ongi etorri.

Booren saga Zren barruan dago.
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2017ko Maiatzaren 28a, 20:15:44
Orain denbora daukadala atal batzuk ikusten jarri naiz eta Zko 170. atala pixelatu egiten da 9:46an. Ikusten dudanez nik v2 bat daukat, momenturen baten zuzenketaren bat egin beharko niolako. Jonny edo norbaitek ba al dauka v1a? Eta ondo ala gaizki ikusten da 9:46an? Ondo ikusten bada, igotzerik bai?
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2017ko Maiatzaren 28a, 22:10:58
Ba zoritxarrez duela aste batzuk garbiketa egin nuen eta bertsio zaharrak ezabatu eta azken bertsioekin gelditu nintzen, kasu honetan v2 bertsioa... Mafiosoa eskuak igurtzitzen ari denean pixelatuta daukat bai.
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: egoninobi Noiz: 2017ko Maiatzaren 29a, 15:52:49
Nik badaukat lehen bertsioa. Itxuraz ongi dagoela dirudi:
https://mega.nz/#!bIp2RYqR!S-1EncOOF1z8Mhs6tRMUb1tPuxIarYU5rYP73_o-WUc (https://mega.nz/#!bIp2RYqR!S-1EncOOF1z8Mhs6tRMUb1tPuxIarYU5rYP73_o-WUc)
:agurtu:
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2017ko Ekainaren 01a, 12:48:01
Aipamenaren egilea: Egoni  Noiz: 2017ko Maiatzaren 29a, 15:52:49
Nik badaukat lehen bertsioa. Itxuraz ongi dagoela dirudi:
https://mega.nz/#!bIp2RYqR!S-1EncOOF1z8Mhs6tRMUb1tPuxIarYU5rYP73_o-WUc (https://mega.nz/#!bIp2RYqR!S-1EncOOF1z8Mhs6tRMUb1tPuxIarYU5rYP73_o-WUc)
:agurtu:
Ueeeeee! Ondo dago! Eskerrik asko, Egoni!
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2017ko Ekainaren 09a, 20:10:43
Lehen mezua eguneratuta:

-170. atalaren lehen bertsioa igota.
-178. atalaren audioa hobetuta.
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2017ko Ekainaren 09a, 22:09:41
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2017ko Ekainaren 09a, 20:10:43
-170. atalaren lehen bertsioa igota.
Lehen bertsiotik bigarrenera hobetutakoa (ez dakit zer aldatu zen) atzera bota duzu? Edo 3. bertsio bat da 1. bertsioaren bideoarekin?
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2017ko Ekainaren 10a, 00:41:07
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2017ko Ekainaren 09a, 22:09:41
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2017ko Ekainaren 09a, 20:10:43
-170. atalaren lehen bertsioa igota.
Lehen bertsiotik bigarrenera hobetutakoa (ez dakit zer aldatu zen) atzera bota duzu? Edo 3. bertsio bat da 1. bertsioaren bideoarekin?
Lehengoa da. Segur aski bigarrena lehenengoaren berdina izango zen baina 100 milisegundu inguru aurreratuta. Popatik hartzen, gera dadila berdin.

178.ean zentsura misteriotsu bat zeukan audio originalak eta lehen bertsioan ez nuen ondoegi erabaki nola konpondu. Xvid bertsioan dezente hobeto zegoen eginda eta huraxe erabili dut eredu moduan bigarren hontarako. 2:24an dago desberdintasuna.
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: unaikondairetakossj Noiz: 2017ko Azaroaren 01a, 20:16:14
Aupa, ezin dut suaren borroka jaitxi. Ez naiz ordenagailuetan oso ona eta ez dakit nire ordenagailuarengatik den edo ez naizelako asko argitzen. Lagunduko balitz batenbatek mesedez.
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2017ko Azaroaren 03a, 22:57:48
JDownloader programa instalatuta eduki behar duzu. Hemen DLC luzapena daukan artxibo bat jaitsiko duzu, eta klik bikoitza egiten diozunean JDownloaderren hainbat bideo agertuko zaizkizu jaisteko moduan.
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: IratxeEowyn Noiz: 2017ko Azaroaren 05a, 21:53:32
Kaixo,

Lehengo eta behin, barkatu nire euskararengatik, ez naiz euskaraz idatzitera ohituta.

Dragoi bola GT-ren kapituluak jaisten ari naiz baina arazo bat daukat: 60 eta 63 atalak ez daude online eta ezin ditut jaitsi.

Lagunduko balitz batenbatek mesedez.
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2017ko Azaroaren 07a, 18:14:27
Aipamenaren egilea: IratxeEowyn  Noiz: 2017ko Azaroaren 05a, 21:53:32
Kaixo,

Lehengo eta behin, barkatu nire euskararengatik, ez naiz euskaraz idatzitera ohituta.

Dragoi bola GT-ren kapituluak jaisten ari naiz baina arazo bat daukat: 60 eta 63 atalak ez daude online eta ezin ditut jaitsi.

Lagunduko balitz batenbatek mesedez.
Kaixo eta arratsalde on.

Oraintxe probatu ditut eta funtzionatzen dute. Momentuko arazo puntualen bat izango zen.
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Abuztuaren 15a, 22:34:11
Dirudienez filmeen rematerizazio berria egingo dute, oraingoan Dragoi Bolakoak ere aterako dituzte (16:9 formatuan  :puppy2:)
http://misiontokyo.com/noticias/la-nueva-remasterizacion-de-las-peliculas-de-dragon-ball-se-lanza-en-blu-ray
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2018ko Abuztuaren 15a, 23:45:24
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2018ko Abuztuaren 15a, 22:34:11
Dirudienez filmeen rematerizazio berria egingo dute, oraingoan Dragoi Bolakoak ere aterako dituzte (16:9 formatuan  :puppy2:)
http://misiontokyo.com/noticias/la-nueva-remasterizacion-de-las-peliculas-de-dragon-ball-se-lanza-en-blu-ray
Hemengo honek bideo batzuk zintzilikatu ditu (https://twitter.com/EmperorBigD). Ez dakit nondik demontre atera dituen. Kalitatea oso oso ona da.

EDIT: Orain badakit nondik atera dituzten: Japoniako Netflix eta Amazon Videotik. Pelikulak jarri zituztenean iragarkiak egin zituzten, bai, baina ez zuten esan master berria zeramatenik.

Plataformok seriea ere eskaintzen dute. Duela pare bat hilabete-edo foro ezagun batean eztabaidan zebiltzan ea master berria zeraman ala ez, DVDetako bideoa baino zertxobait hobea zelako.

Suposatzen dut blurayan aterako diren bideoak twitter kontu horretako bideoak baino zertxobait hobeto ikusiko direla.

Hemen torrentak jaitsi nahi badituzue (https://nyaa.si/view/1063112). Nik blurayei itxarongo diet.
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Abuztuaren 16a, 11:13:37
Nik lehen filma jeitsiko dut, ea zelan ikusten den. Bluray-ak irtetzen direnean ea zelako ripak egiten dituzten, ziurrenik dezente pixatuko dute.
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2018ko Abuztuaren 16a, 12:10:44
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2018ko Abuztuaren 16a, 11:13:37
Nik lehen filma jeitsiko dut, ea zelan ikusten den. Bluray-ak irtetzen direnean ea zelako ripak egiten dituzten, ziurrenik dezente pixatuko dute.
Jaitsi Coolaren lehen filma.

Pelikulok 35 mm-ko karreteetan daude eginda, beraz errazak dira erremasterizatzen. Seriea 16mm-an dago eginda eta zailago da kalitatea lortzen. Pelikula hasieran Bardock agertzen da; bideo hori bere filmetik atera dute eta film hori ere 16mm-an dago eginda. Ideia bat egin zaitezen seriea nolq legokeen. Serieak beste erremasterizazio potente bat hartuko luke granoa dela eta.
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2018ko Abuztuaren 16a, 14:11:32
Oso erraza izango da pelikulok ateratzea. Coolaren lehen pelikularekin probatzen nabil eta lehen muntaiako audioa 940 ms atzeratuta listo dago.
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Abuztuaren 16a, 15:57:31
Pena da 16:9 formatuan izatea... zatitxo bat ikusi eta buru bat moztutz ikusi dut...
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Azaroaren 14a, 23:00:35
Selecta Visionek Dragoi Bola blurayn aterako du. Uste duzue ganorazko zerbait aterako dutela?
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2018ko Azaroaren 15a, 18:21:03
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2018ko Azaroaren 14a, 23:00:35
Selecta Visionek Dragoi Bola blurayn aterako du. Uste duzue ganorazko zerbait aterako dutela?
Ez.

Beraiek egindako erremasterizazio bat izango da. Orain arte bideoari eskua sartu dioten bakoitzean 1000 filtroko desastre bat izan da. Zerbait ona egingo badute, zuzenean Japoniatik ekarri eta bere horretan utzita izango da, eta momentuz Japonian ez dago DBren erremasterizaziorik.

Duela urte batzuk EEBBan Funimationek filmen bere erremasterizazio propia gauzatu zuen (eta gerora, Z seriearena). Handik denbora batera Selectak filmak Blurayan editatuko zituela ezagutzera eman zuen. Jendeak lehen momentutik galdetu zien ea nola den posible, Japonian ez zirelako Blurayak existitzen, eta ea master estatu batuarra erabiliko zuten; ez zuten erantzun nahi izan denbora batez, kea saldu nahi zutelako. Azkenean master estatu batuarra izan zen...

Duela 2 aste Japonian lehenengo 6 filmak argitaratu zituzten Blurayn erremasterizazio berri batekin. Horiexek dira benetako lehen master onak. Ikusiko duzu nola pare bat urte barru Selectak filmok argitaratu eta letra handi-handiz iragarriko duten master japoniarra dela.

PD: Tela marinera. Badirudi Amazoneko bideoak hobeak direla Bluraykoak baino. Amazoni bideo berri bat pasa ondoren, Blurayra pasa baino lehen filtro batzuk aplikatu eta okerrago utzi dituzte, behintzat film batzuk... :kolpe:
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Azaroaren 16a, 16:22:11
Beno, Dragoi Bola Kain egindako bermarrazketak ikusi ondoren esan beharra dago japoniarren lana ez dela hain ona ere. Gutxienez espero dut 4:3 formatuan izatea, gauza gehiegi ez galtzeko...
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Beñat9 Noiz: 2018ko Abenduaren 08a, 01:55:35
Aupa, Dragoi Bola -ko kapituloak, Mega bidez ez dizkit deskargatzen uzten, zer egin behar dut kompontzeko ?
Izenburua: Re: Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2018ko Abenduaren 08a, 11:15:27
Ongi etorri Beñat, megatik .dlc fitxategia jaitsiko duzu. Fitxategi hori, jdownloader programarekin ireki eta bertan kargatuko zaizkizu atalak deskargatu ahal izateko.

Hemen duzu tutoriala: http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=3358.0
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [MEGA]
Egilea: Josu Etx Noiz: 2018ko Abenduaren 31a, 16:08:56
Sarreratxo bat eta aurkibide bat jarri dut ulerterrazagoa egiteko, pixka bat nahasia baita.

Uste duzue taulatxo batean Dragoi bola + Dragoi bola Z + Dragoi Bola GT jartzea hobe egongo litzatekela? Azken finean artxiboaren tamaina, iraupena, deskargatzeko modua... Berdinak dira eta horrela errazago eta azkarrago deskargatu daiteke.

Adibidea (itxuratxuagoa egingo nuke, lasai):

Dragoi bola           
1986-19xx
155 kapitulu
...
Esteka (MEGA)

Dragoi Bola Z     
19xx-19xx
xxx kapitulu
...
Esteka (MEGA)
...
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [MEGA]
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Urtarrilaren 12a, 16:37:32
Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2018ko Abenduaren 31a, 16:08:56
Sarreratxo bat eta aurkibide bat jarri dut ulerterrazagoa egiteko, pixka bat nahasia baita.

Uste duzue taulatxo batean Dragoi bola + Dragoi bola Z + Dragoi Bola GT jartzea hobe egongo litzatekela? Azken finean artxiboaren tamaina, iraupena, deskargatzeko modua... Berdinak dira eta horrela errazago eta azkarrago deskargatu daiteke.

Adibidea (itxuratxuagoa egingo nuke, lasai):

Dragoi bola           
1986-19xx
155 kapitulu
...
Esteka (MEGA)

Dragoi Bola Z     
19xx-19xx
xxx kapitulu
...
Esteka (MEGA)
...

Orduan?
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2019ko Urtarrilaren 12a, 18:44:03
Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2018ko Abenduaren 31a, 16:08:56
Sarreratxo bat eta aurkibide bat jarri dut ulerterrazagoa egiteko, pixka bat nahasia baita.

Uste duzue taulatxo batean Dragoi bola + Dragoi bola Z + Dragoi Bola GT jartzea hobe egongo litzatekela? Azken finean artxiboaren tamaina, iraupena, deskargatzeko modua... Berdinak dira eta horrela errazago eta azkarrago deskargatu daiteke.

Adibidea (itxuratxuagoa egingo nuke, lasai):

Dragoi bola           
1986-19xx
155 kapitulu
...
Esteka (MEGA)

Dragoi Bola Z     
19xx-19xx
xxx kapitulu
...
Esteka (MEGA)
...
Ostras, hau ez nuen ikusi. Ondo dago, bai. DB 153 atal dira, eta Z 291!
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [MEGA]
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Urtarrilaren 13a, 16:39:50
Egina, Baita logoen irudiak euskaratu ditut photoshop bidez. Ongi ikusten duzue?
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [MEGA]
Egilea: ezkoi2000 Noiz: 2019ko Otsailaren 20a, 21:14:56
Kaixo.
Nire izena Unai da eta lehenik eta behin eskerrak eman nahiko nituzke egiten duzuten lan ikaragarri eta bikainagatik.
Komentatu nahi nizuen igo zenituzten pelikulen esteka eraibili dudala (DRAGOI BOLA / Z / GT PELIKULAK) eta pelikula guztiak jaitsi eta gero ikusi egin dut Jainkoen Bataila eta Freezerren Berpizkundea ez doazela. Ez dakit nire arazoa baden edo zuei ere gertatu bazaizuen baina beltzez gelditzen da pantaila eta ez dabil.

Mila esker aldez aurretik.
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2019ko Otsailaren 21a, 16:44:03
Aipamenaren egilea: ezkoi2000  Noiz: 2019ko Otsailaren 20a, 21:14:56
Kaixo.
Nire izena Unai da eta lehenik eta behin eskerrak eman nahiko nituzke egiten duzuten lan ikaragarri eta bikainagatik.
Komentatu nahi nizuen igo zenituzten pelikulen esteka eraibili dudala (DRAGOI BOLA / Z / GT PELIKULAK) eta pelikula guztiak jaitsi eta gero ikusi egin dut Jainkoen Bataila eta Freezerren Berpizkundea ez doazela. Ez dakit nire arazoa baden edo zuei ere gertatu bazaizuen baina beltzez gelditzen da pantaila eta ez dabil.

Mila esker aldez aurretik.
Ez ninduke batere harrituko batere codec kontua izatea. Ez dabiltzanean diozunean, non da? Telebistan, ordenagailuan? Zer erabiltzen duzu erreproduzitzeko?
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [MEGA]
Egilea: ezkoi2000 Noiz: 2019ko Otsailaren 21a, 18:56:38
Kaixo Aju,

ba arrazoi guztia daukazu. VLC erreproduktorean frogatu dut eta primeran doaz. Hasieran Windows dakarren erreproduktorean ireki nituen eta dirudienez 2 hoiek ez zituen irakurtzen.

Barkatu eta mila esker.  :goku:
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2019ko Apirilaren 21a, 13:31:41
Beno, hemen natorkizue beste behin hobekuntza batekin.

Kasu honetan Netflix Japanek DBZren bi pelikula bereziak (Bardock eta etorkizuneko Trunksenak) igo ditu erremasterizatuta. Gozada hutsa da berriro ikustea kalitate honetan. Gozatu ze momentuz hemen bakarrik aurkituko duzue FullHDn :barre:

Bardocken pelikula. (https://mega.nz/#!y2AHUSja!uspctW7qbWcmf8yawlvnr-XsbrJXfvpdZO_SEcWKtj4)
Trunksen pelikula. (https://mega.nz/#!m2YB1CTL!vhmDMJEFKDO5WekMiRe5KmYe91bUjVQJ-j0ljjqdbEk)

Hasierako mezuko DLCa modifikatuko dut bi pelikula hauek eta Brolyrena gehitzeko.
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2019ko Apirilaren 21a, 18:04:11
Ederki, begirada bat botako diet!
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: ezkoi2000 Noiz: 2019ko Apirilaren 21a, 21:40:37
Mila esker benetan!!!
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2019ko Apirilaren 24a, 11:01:46
Gainera 4:3 formatuan dago, ezer moztu gabe! Primeran!
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2019ko Apirilaren 24a, 13:00:11
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2019ko Apirilaren 24a, 11:01:46
Gainera 4:3 formatuan dago, ezer moztu gabe! Primeran!
Ea seriea kalitate eta formatu horretan ateratzen duten. Argi dago erremasterizatzen ari direla.
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2019ko Apirilaren 24a, 19:45:53
Bi bereziak ikusi ditut eta kalitate oso ona daukate. Bardocken berezian Dragoi Bolako eszenak daude, eta aldea nabari da, baina nahiko dexente ikusten dira. Ea gauzak ondo egiten dituzten.
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2019ko Apirilaren 24a, 20:21:45
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2019ko Apirilaren 24a, 19:45:53
Bi bereziak ikusi ditut eta kalitate oso ona daukate. Bardocken berezian Dragoi Bolako eszenak daude, eta aldea nabari da, baina nahiko dexente ikusten dira. Ea gauzak ondo egiten dituzten.
Egia da sekuentziatxook okerxeago ikusten direla,  baina seriea eta Bardocken filma 16mm-ko karreteetan daude eginda, beraz, teorian kalitate berdina eduki beharko lukete. Sekuentzia horiek Bardocken filmerako berreskuratzean ez ziren asko esmeratuko edo... Orain diozula, Coolaren lehenengo pelikulan Bardocken filmeko pare bat sekuentzia berreskuratu zituzten, eta ez dira oso ondo ikusten (izan ere, pelikulak 35mm karreteetan daude, eta Bardocken pelikula 16mm-an).
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2019ko Apirilaren 25a, 00:46:39
Beno, baina nahiz eta karrete mota bera izan, ez da berdina animeko ataletako animaziaren kalitatea edo film batekoa. Gainera DBko animazioa hasieran kaskarragoa izango zen. Dena kontuan izan behar da. Denborak esango digu nola geldituko den.

Bide batez, badakizu gainerako amazonen gainerako OVAk ere  4:3 formatuan diren?
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2019ko Apirilaren 25a, 12:11:07
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2019ko Apirilaren 25a, 00:46:39
Beno, baina nahiz eta karrete mota bera izan, ez da berdina animeko ataletako animaziaren kalitatea edo film batekoa. Gainera DBko animazioa hasieran kaskarragoa izango zen. Dena kontuan izan behar da. Denborak esango digu nola geldituko den.

Bide batez, badakizu gainerako amazonen gainerako OVAk ere  4:3 formatuan diren?
Bardock eta Trunksen pelikulak berez ez dira OVAk. Telebistarako egin ziren espreski, eta seriearen kalitate bera daukate. Horregatik egoten da adi jendea pelikula hauen kalitatearekin, seriearen ideia bat egiteko.

Amazoneko pelikulak 16:9 dira, Blurayak bezala. Ahaztu filmak 4:3an ikusteaz... Egin zirenean ere 4:3an egin ziren baina 16:9an pentsatuz, zinemetan eta abar emitituak izateko, beraz, goian eta behean daukaten metraia ez da garrantzitsua apropos. Hori adibidez ez da gertatzen Bardocken pelikulan, telebistarako pentsatuak baitira. Hor kasu batzutan ezinezkoa da 16:9ra ondo pasatzea.

Pena da, nik nahiago baitut 4:3 materiala, baina...

Pelikulak eginda dauzkat. Azaldu nizuen bezala, Amazoneko bideoak ez daude filtratuta, eta Bluraykoak, bai. Nire ustez Amazoneko bideoak hobeak dira, eta azkenean hauekin geratuko naiz. Ea ahal dudanean igotzen ditudan. 118GB guztira. Gogorarazidazue udan, igotzen ez ditudala ikusten baduzue.

Bide batez, nik ez dakit zer kristo gertatzen den baina ematen du Amazoneko bideoak beti direla onenak. Brolyren pelikula EEBBetan Blurayn atera dute eta berdexka ikusten da. Brolyren pelikularen bideorik onena Amazonena da, berriz ere. Hemen (https://twitter.com/AnimeAjay/status/1118289378776944640/photo/1?ref_src=twsrc%5Etfw%7Ctwcamp%5Etweetembed%7Ctwterm%5E1118289378776944640&ref_url=https%3A%2F%2Fcomicbook.com%2Fanime%2F2019%2F04%2F17%2Fdragon-ball-super-broly-blu-ray-dvd-green-tint-anime-report%2F) dauzkazue bi adibide.
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Apirilaren 25a, 12:34:28
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2019ko Apirilaren 25a, 12:11:07
Bide batez, nik ez dakit zer kristo gertatzen den baina ematen du Amazoneko bideoak beti direla onenak. Brolyren pelikula EEBBetan Blurayn atera dute eta berdexka ikusten da. Brolyren pelikularen bideorik onena Amazonena da, berriz ere. Hemen (https://twitter.com/AnimeAjay/status/1118289378776944640/photo/1?ref_src=twsrc%5Etfw%7Ctwcamp%5Etweetembed%7Ctwterm%5E1118289378776944640&ref_url=https%3A%2F%2Fcomicbook.com%2Fanime%2F2019%2F04%2F17%2Fdragon-ball-super-broly-blu-ray-dvd-green-tint-anime-report%2F) dauzkazue bi adibide.

Adibide horretan, batez ere lorategi horren adibidean berdexka dagoen irudian (nahiz eta berdeago izan) ertzak hobe ikusten dira.
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2019ko Apirilaren 25a, 16:15:04
Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2019ko Apirilaren 25a, 12:34:28
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2019ko Apirilaren 25a, 12:11:07Bide batez, nik ez dakit zer kristo gertatzen den baina ematen du Amazoneko bideoak beti direla onenak. Brolyren pelikula EEBBetan Blurayn atera dute eta berdexka ikusten da. Brolyren pelikularen bideorik onena Amazonena da, berriz ere. Hemen (https://twitter.com/AnimeAjay/status/1118289378776944640/photo/1?ref_src=twsrc%5Etfw%7Ctwcamp%5Etweetembed%7Ctwterm%5E1118289378776944640&ref_url=https%3A%2F%2Fcomicbook.com%2Fanime%2F2019%2F04%2F17%2Fdragon-ball-super-broly-blu-ray-dvd-green-tint-anime-report%2F) dauzkazue bi adibide.

Adibide horretan, batez ere lorategi horren adibidean berdexka dagoen irudian (nahiz eta berdeago izan) ertzak hobe ikusten dira.
Beno, baina irudiak nahiko konprimatuta daude kasu horretan.

Hau VLCrekin ateratako kaptura bat da.

Billsen belarriak berdexkak baino definizio pixkat gehiago dauka, eta goiko toldoak diren esfera erdi horiek ere hobeto ikusten dira.

Definizioan baino, kolore berdean dago koxka. Gaur egun halako gauzak gertatzea ere...

PD: Goiko argazkia igotzean konturatu naiz VLCren kaptura-sistemak kalitate okerragoko irudi bat hartzen duela. Hona hemen Windowsaren pantallazo bat Paintekin moztuta:

Goiko irudiaren fotograma bera da.
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2019ko Apirilaren 26a, 01:13:59
Nire ustez remasterizazioa egiten dutenek ez dute pantaila ondo kalibratuta eta ondorioz ez dute koloreak ondo ikusten, baina auskalo...
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2019ko Apirilaren 26a, 10:58:59
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2019ko Apirilaren 26a, 01:13:59
Nire ustez remasterizazioa egiten dutenek ez dute pantaila ondo kalibratuta eta ondorioz ez dute koloreak ondo ikusten, baina auskalo...
Arazoa Funimation EEUUrena da. Japoniatik bideoa ondo ateratzen da, Amazon UKek bideoa ondo eskaintzen badu.
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Apirilaren 26a, 12:00:58
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2019ko Apirilaren 26a, 01:13:59
Nire ustez remasterizazioa egiten dutenek ez dute pantaila ondo kalibratuta eta ondorioz ez dute koloreak ondo ikusten, baina auskalo...
Ez dut uste, profesionalek hainbat monitore erabiltzen dituzte. Gainera vectoskopioa erabiltzen da ongi etalonatzen ari zarela ziurtatzeko (nik erabiltzen badut beraiek fijo).
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2019ko Apirilaren 26a, 14:16:48
Orduan berdexka oso gustoko dute eta ez da arazo bat.
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2019ko Ekainaren 09a, 17:04:50
Beno, Brolyren pelikularen bluraya aurreko astean atera zen eta hemen dakarkizuet muntaia berria.

Bi audio dakartza:

Azpitituluei dagokionez, 3 pista:

Oraintxe editatuko dut lehen mezuko DLCa.

Pelikula zuzenean jaisteko, hemen esteka (https://mega.nz/#!UNMliCKa!tA9lPm_AUi-hDJIONk1ICzXS9pgO8WoNJDG8bghaZDg).

EDIT: Bide batez, Bardock eta etorkizuneko Trunksen pelikulak igo ditut FullHDn. TV Special 1 eta 2 dira.
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Ekainaren 09a, 21:41:15
 :txalo1: :txalo1: Milesker.
Filmena ordenatuko dut. Badauzkazue esteka guztiak zuzenean deskargatzeko?? J-Downloader izatea beharrezkoa ez izatea ongi legokela uste dut.
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2019ko Ekainaren 09a, 22:10:12
Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2019ko Ekainaren 09a, 21:41:15
:txalo1: :txalo1: Milesker.
Filmena ordenatuko dut. Badauzkazue esteka guztiak zuzenean deskargatzeko?? J-Downloader izatea beharrezkoa ez izatea ongi legokela uste dut.
Hori nahi baduzu, agian hobe itxarotea. Uda partean, orain dauden SD bideoak kendu eta HD bideoengatik ordezkatzeko asmoa daukat. Orduantxe hartuko ditut link guztiak. Dena den, 60 inguru izango dira, estra eta guzti, e.
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2019ko Ekainaren 10a, 22:48:34
Eskerrik asko Aju! Ea egun hauetako batean jeisten ditudan.
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2019ko Uztailaren 12a, 12:20:29
Beno, azkenean ere promesa hura bete dut eta pelikula guztiak igo ditut HDn. Azkenean Amazoneko bideoak erabili ditut, bideoan granoa mantentzen dutenak.

Ohiko pelikulez gain, hainbat pelikula berezi ere igo ditut, adibidez Bardocken bigarren pelikula.

Ez konplikatu begiratzen ea zer manten dezakezuen lehendik eta zer jaitsi behar duzuen; nik zuek lez dena jaitsiko nuke.
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Uztailaren 12a, 16:55:04
Bikaiin, denbora izango dudanean pare bat mega kontu egin eta guztiak zuzeneak deskargatzeko jarriko ditut eta dena ulerterrazago jarriko dut.
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2019ko Uztailaren 13a, 23:37:14
Oraintsu Brolyren azken pelikula ikusi dut. Zinean luze egin zitzaidan, baina orain berriz ikustean ez zait hainbesterako iruditu. Oso kalitate onean dago, eskerrik asko honengatik eta HDn berrigotako filmeengatik!
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2019ko Uztailaren 27a, 19:20:23
Lehen mezuko DBZren DLC artxiboa eguneratuta 24. atalaren bertsio berritu batekin.

Ez dakit zergatik baina 24. atalak arazoak zeuzkan DVD japoniarretan. Atalean zehar 6 bat aldiz koloreak "korrituta" bezala ikusten ziren.

Atalaren bertsio zuzendu bat aurkitu dut, eszena horietan puntualki DVD amerikarreko bideoa darabilena.

Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Uztailaren 28a, 20:53:51
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2019ko Uztailaren 27a, 19:20:23Lehen mezuko DBZren DLC artxiboa eguneratuta 24. atalaren bertsio berritu batekin.

Ez dakit zergatik baina 24. atalak arazoak zeuzkan DVD japoniarretan. Atalean zehar 6 bat aldiz koloreak "korrituta" bezala ikusten ziren.

Atalaren bertsio zuzendu bat aurkitu dut, eszena horietan puntualki DVD amerikarreko bideoa darabilena.

Hori gaizki exporatzearen arazo bat da, elkargurutzatutako (interlaced) bideo bat progresiboa bezala tratatzeagatik dela dirudi.
Izenburua: Re: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2019ko Uztailaren 28a, 22:49:01
Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2019ko Uztailaren 28a, 20:53:51
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2019ko Uztailaren 27a, 19:20:23Lehen mezuko DBZren DLC artxiboa eguneratuta 24. atalaren bertsio berritu batekin.

Ez dakit zergatik baina 24. atalak arazoak zeuzkan DVD japoniarretan. Atalean zehar 6 bat aldiz koloreak "korrituta" bezala ikusten ziren.

Atalaren bertsio zuzendu bat aurkitu dut, eszena horietan puntualki DVD amerikarreko bideoa darabilena.

Hori gaizki exporatzearen arazo bat da, elkargurutzatutako (interlaced) bideo bat progresiboa bezala tratatzeagatik dela dirudi.
Ez dut uste. Oso momentu puntualetan da, eta koloreekin bakarrik gertatzen da, nahiz eta entrelazazioko marrak ikusi bertan. DVDa ekoiztean egindako hankasartzeren bat da.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: daeri88 Noiz: 2020ko Apirilaren 14a, 20:17:41
Kaixo Aju!

Lehenik eta behin zure eta beste erabilzatile guztien lana goraipatu nahi dut. 80ko hamarkadan jaio garenei irribarrea pizten digu gure Dragoi Bola maitea Euskaraz entzutea, eta zuei esker hori posible da oraindik, benetan eskertu nahi nizueke guztioi.

Bestalde, badaukat jaitsirik telesailaren atal guztiak (DB, DBZ eta GT) baina arazoak ditut filmeekin. JDownloader erabiltzen ari naiz, baina ez dut uste ondo egin dudanik, 63 artxiboetatik bakarrik 4 lortu ditut orain arte. Saiatzen jarraituko naiz, baina posible balitzateke MEGA-rako esteka zuzenak jartzea asko eskertuko nizuke.

Agur bero bat!
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: asierbz Noiz: 2020ko Azaroaren 05a, 12:27:46
Aupa Aju!

Lehendabizi eskerrik asko egindako lanagaitik!

Pelikulak jaisten egon naz ta hoietatik: 7, 8, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17 eta 2008, 2010 OVAn estekak ez dute funtsionatzen, jDownloaderek ez ditu fitxategirik aurkitzen-eta.
Berriro igotzea badaukazu asko eskertuko nizuke

Gero arte!
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: goroldi Noiz: 2021ko Urtarrilaren 04a, 21:26:56
Lan bikaina,eskerrik asko!

Egia da pelikularen bat erorita daudela
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Josu Etx Noiz: 2021ko Urtarrilaren 10a, 23:04:23
Aipamenaren egilea: goroldi  Noiz: 2021ko Urtarrilaren 04a, 21:26:56Lan bikaina,eskerrik asko!

Egia da pelikularen bat erorita daudela

Aurkibidean (http://www.euskal-encodings.com/aurkibidea/#/movies) agertzen diren filmetatik ez, ezta?
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: DaleCooper Noiz: 2021ko Urtarrilaren 30a, 20:47:01
Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2021ko Urtarrilaren 10a, 23:04:23
Aipamenaren egilea: goroldi  Noiz: 2021ko Urtarrilaren 04a, 21:26:56Lan bikaina,eskerrik asko!

Egia da pelikularen bat erorita daudela

Aurkibidean (http://www.euskal-encodings.com/aurkibidea/#/movies) agertzen diren filmetatik ez, ezta?
Bai, zehazki esateko, hauek daude erotitak:
Bolak - Pelikula 7
Bolak - Pelikula 8
Bolak - Pelikula 11
Bolak - Pelikula 12
Bolak - Pelikula 13
Bolak - Pelikula 14
Bolak - Pelikula 15
Bolak - Pelikula 16
Bolak - Pelikula 17
Bolak Z - OVA 2008 V2
Bolak OVA 2010
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Josu Etx Noiz: 2021ko Urtarrilaren 31a, 12:27:16
Aipamenaren egilea: DaleCooper  Noiz: 2021ko Urtarrilaren 30a, 20:47:01
Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2021ko Urtarrilaren 10a, 23:04:23
Aipamenaren egilea: goroldi  Noiz: 2021ko Urtarrilaren 04a, 21:26:56Lan bikaina,eskerrik asko!

Egia da pelikularen bat erorita daudela

Aurkibidean (http://www.euskal-encodings.com/aurkibidea/#/movies) agertzen diren filmetatik ez, ezta?

DLCa zaharkituta geratu da antza
Ikusi filmak hemendik: https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=6093.0

Hor ez daudenak ez ziren bikoiztu.
Bai, zehazki esateko, hauek daude erotitak:
Bolak - Pelikula 7
Bolak - Pelikula 8
Bolak - Pelikula 11
Bolak - Pelikula 12
Bolak - Pelikula 13
Bolak - Pelikula 14
Bolak - Pelikula 15
Bolak - Pelikula 16
Bolak - Pelikula 17
Bolak Z - OVA 2008 V2
Bolak OVA 2010

Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: adri_rios Noiz: 2021ko Martxoaren 19a, 12:12:45
Kaixo!
Milesker denagatik!! Dragoi Bola oso ona da euskara ikasteko.
Galdera bat, Dragoi Bola (lehenengoa) Euskara azpititulua aukeratu dezaket, baina ez dut ezer ikusi. Badauka azpititulurik? "Si no", badakizue non deskargatu?
 
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Martxoaren 19a, 12:59:12
Kaixo adri_rios.

Dragoi Bolak ekartzen dituen azpitituluak zentsuratutako zatietarako baino ez dira. Seriea ez daukagu osorik azpititulatuta. Sentitzen dut.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Josu Etx Noiz: 2021ko Martxoaren 19a, 13:11:04
Aipamenaren egilea: adri_rios  Noiz: 2021ko Martxoaren 19a, 12:12:45Kaixo!
Milesker denagatik!! Dragoi Bola oso ona da euskara ikasteko.
Galdera bat, Dragoi Bola (lehenengoa) Euskara azpititulua aukeratu dezaket, baina ez dut ezer ikusi. Badauka azpititulurik? "Si no", badakizue non deskargatu?
 
Ajuk esan bezala azpititulu horiek zentsuratutako zatientzat dira soilik. %99 ziur nago ez dagoela inon kapitulu bakar bat osorik azpititulatuta. Barkatu.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: adri_rios Noiz: 2021ko Martxoaren 19a, 18:06:04
Oooh zer pena. Beno, oraintxe filmak ikusten ari naiz. Aurrerago saga osoa ikusten saiatuko naiz.
Eskerrik asko!
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Ekainaren 28a, 18:48:56
Pelikulen link guztiak eguneratuta.

Bardock eta etorkizuneko Trunksen pelikulen bideoak berrituak izan dira Alemanian argitaratutako Blurayetako bideoekin.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: dgorritxo17 Noiz: 2021ko Urriaren 06a, 17:52:09
Kaixo,

Nik "Gokuren aita" telebistako 1. berezia jeisteko arazoak ditut JDownloader-en, "Bolak Z - TV Special 1" deitzen dena. Hurrengo mezua jasotzen dut: "509 Bandwidth Limit Exceeded".

Ideiarik norbaitek hau ez gertatzeko?

Milesker.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: xabeer Noiz: 2021ko Urriaren 06a, 23:24:59
Kaixo,

Nik uste dut arazoa, jaistea nahi duzun pelikula 1 GB baino handiagoa delako gertatzen dela.  Jdownloader-en zure MEGAko kontua (doanekoa) gehitu behar duzu tamaina horretako fitxategiak jaisteko. Beste aukera bat, MegaSync erabiltzea da fitxategi hori jaisteko.

Ea arazoa hori den eta lortzen duzun jaistea.

Ondo izan.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Urriaren 07a, 09:15:09
Mezu horrek esan nahi du gehiegi jaitsi duzula gaurkoz. Megak muga batzuk dauzka.

Zenbat pisatzen du pelikulak? Orain ezin dut ikusi. Muga hori baino gehiago pisatzen badu, posible da mezu hori erakustea nahiz eta oraindik ezer ez jaitsi. Hori gertatzen da baldintzak behin eta berriro aldatzen dituztenean, agian lehen posible zela jaistea baina orain ez.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: dgorritxo17 Noiz: 2021ko Urriaren 07a, 16:16:13
Ba 7.27 GB ditu.
Ta arraroa da, atzo beste film guztiak arazorik gabe jeitsi nituen, hau izan ezik. Ta gaur berriz jeisten saiatzen ari naiz (nire MEGAko kontua erabiliz, AEBtako proxyekin giga bateko limitea gailentzeko, etab.) ta ezer ez.
Denbora guzian akats berbera.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Urriaren 07a, 22:01:11
Ba segur aski horregatik da. Lehen 10GBeko limitea zegoen eguneko, baina orain 5GBeko muga ezarri dute 6 orduko. Ba berriro berrigo beharko dut, baina zatituta. Biharko berrigo ez badut, idatzi berriro mesedez, ezagutzen naiz eta...
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: dgorritxo17 Noiz: 2021ko Urriaren 08a, 10:30:59
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2021ko Urriaren 07a, 22:01:11Ba segur aski horregatik da. Lehen 10GBeko limitea zegoen eguneko, baina orain 5GBeko muga ezarri dute 6 orduko. Ba berriro berrigo beharko dut, baina zatituta. Biharko berrigo ez badut, idatzi berriro mesedez, ezagutzen naiz eta...

Ez dakit ba limitearen zera denik, beste filmek 5, 6 edo 7 GB dituzte (beraz, 40-50 GB inguru jeitsi nituen guztira) ta horiekin arazorik ez. Gainera, JDownloaderko prioritate zerrendan film hau ez zegoen azkenekoa, ta beherago zeuden filmak jeitsi egin ziren. Orduan auskalo fitxategi honekin zer gertatzen ari den.

Bestalde, hilabetean muga zehatz bat dagoela irakurri nuen gainetik Interneten, baina ez dakit hori sinistea edo ez...

Berrigotakoan berriz jeisten saiatuko naiz. Milesker arretagatik! :)
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Urriaren 08a, 19:04:22
Aipamenaren egilea: dgorritxo17  Noiz: 2021ko Urriaren 08a, 10:30:59
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2021ko Urriaren 07a, 22:01:11Ba segur aski horregatik da. Lehen 10GBeko limitea zegoen eguneko, baina orain 5GBeko muga ezarri dute 6 orduko. Ba berriro berrigo beharko dut, baina zatituta. Biharko berrigo ez badut, idatzi berriro mesedez, ezagutzen naiz eta...

Ez dakit ba limitearen zera denik, beste filmek 5, 6 edo 7 GB dituzte (beraz, 40-50 GB inguru jeitsi nituen guztira) ta horiekin arazorik ez. Gainera, JDownloaderko prioritate zerrendan film hau ez zegoen azkenekoa, ta beherago zeuden filmak jeitsi egin ziren. Orduan auskalo fitxategi honekin zer gertatzen ari den.

Bestalde, hilabetean muga zehatz bat dagoela irakurri nuen gainetik Interneten, baina ez dakit hori sinistea edo ez...

Berrigotakoan berriz jeisten saiatuko naiz. Milesker arretagatik! :)
Ba arrazoi duzu. Ni foroko pelikula bat ari naiz jaisten oraintxe bertan eta 12.7GB dauzka. Agian doako jaitsieren mugaren batera iritsi zara. Emaiozu denbora apur bat, ea zer gertatzen den.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Urriaren 11a, 13:51:05
Pelikula jaisten saiatu naiz eta neuri ere ez dit jaisten uzten. Ezabatu eta berriro igo dut, baina oraingoan 1000MBeko zatietan moztuz. Ea horrela...
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: dgorritxo17 Noiz: 2021ko Urriaren 12a, 14:07:18
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2021ko Urriaren 11a, 13:51:05Pelikula jaisten saiatu naiz eta neuri ere ez dit jaisten uzten. Ezabatu eta berriro igo dut, baina oraingoan 1000MBeko zatietan moztuz. Ea horrela...

Orain bai!! Milesker, orain arazorik gabe jeitsi dut.

Bidenabarrez, DBZ seriea jeisten hasi naiz, eta kapitulu guztiekin 509 errorea ateratzen hasi da. Agian nire arazoa da, ez dut behar den bezala ikertu, baina badaezpada abisatzen dut konproba dezazun Aju. Bestela beste egun batean edo beste ordenagailu batean jeisten saiatuko naiz.

Milesker berriz ere zure lana eta arretagatik!
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Urriaren 12a, 16:00:26
Aipamenaren egilea: dgorritxo17  Noiz: 2021ko Urriaren 12a, 14:07:18

Epa dgorritxo17

Seriearen atalak 350MB inguruan dabiltza, beraz, arazoa ez da artxiboen tamaina. Suposatzen dut trafiko aldetik mugaren batera iritsi zarela.

Ez dakit zeintzuk diren Megaren muga guztiak. %100ean ziur nagoen muga bakarra 6 ordurik behin 5GB jaitsi ahal izatekoa da. Gero horrek berez beste muga batzuk suposatu beharko lituzke, adibidez 5GBetik gorako artxiboak jaisteko ezintasuna, baina herenegun 12.7GBeko bideo bat jaistea lortu nuen, beraz, ez dakit... Uda honetan foroko edukiak modu masiboan jaisten aritu naiz eta zerbitzariren batean muga kuriosoak ikusi ditut, adibidez egunean 3GB jaistea eta hilean XGBeko limitea izatea, beraz, kuota hori 10 egunean kontsumitzen banuen, hurrengo hilabeterarte itxaron behar nuen. Agian halako zerbait pasako zaizu? Ez dakit, baina 350MBeko fitxategiak izanda, tamaina ez da arazoa, hori ziur.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: dgorritxo17 Noiz: 2021ko Urriaren 13a, 11:18:39
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2021ko Urriaren 12a, 16:00:26

Horrelako zerbait izan beharko da, bai, seguruenik. Ba esandakoa, beste ordenagailu batean edo beste egun (edo hilabete) batean saiatuko naiz.

Milesker berriz ere!!
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Jabarro Noiz: 2021ko Azaroaren 13a, 18:56:14
Arratsalde on gazteak.

Begiratzen jarrita ikusi dut hemendikan jaitsitako atalak euskerazko eta japonierazko audioa dute, baina ez daude azpititulurik. Orain dela urte asko jaitsi nituen eta ez dakit zerbait aldatu den ataletan.
Mila esker
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Azaroaren 13a, 19:04:16
Aipamenaren egilea: Jabarro  Noiz: 2021ko Azaroaren 13a, 18:56:14Arratsalde on gazteak.

Begiratzen jarrita ikusi dut hemendikan jaitsitako atalak euskerazko eta japonierazko audioa dute, baina ez daude azpititulurik. Orain dela urte asko jaitsi nituen eta ez dakit zerbait aldatu den ataletan.
Mila esker
Kaixo Jabarro,

Eta horrela jarraitzen dute, eta nire partetik behintzat hala izaten jarraituko du, ze lan hori hartzea... Ufff...
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Jabarro Noiz: 2021ko Azaroaren 14a, 15:39:19
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2021ko Azaroaren 13a, 19:04:16
Aipamenaren egilea: Jabarro  Noiz: 2021ko Azaroaren 13a, 18:56:14Arratsalde on gazteak.

Begiratzen jarrita ikusi dut hemendikan jaitsitako atalak euskerazko eta japonierazko audioa dute, baina ez daude azpititulurik. Orain dela urte asko jaitsi nituen eta ez dakit zerbait aldatu den ataletan.
Mila esker
Kaixo Jabarro,

Eta horrela jarraitzen dute, eta nire partetik behintzat hala izaten jarraituko du, ze lan hori hartzea... Ufff...

Jajajaja. bai bai lasai. Jakiteagatik zen bakarrik.
Ni saiatu naiz azpitutuluak sartzen ta lan handia da bai
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Jabarro Noiz: 2021ko Abenduaren 27a, 22:36:58
Galdera bat.
Gaur egun, dragoi bola sagen kalitaterik onena euskeraz post hontakoak al dauzkagu? edo josu etx en postean daudenak?
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Abenduaren 28a, 00:15:52
Kaixo Jabarro.

Hari honetakoak. Besteak birkonprimituta daude gutxiago pisatzeko.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Jabarro Noiz: 2021ko Abenduaren 29a, 13:10:02
ok Aju.

Nahi baduzue ere, telegram talde bat egin daiteke jendeak bertatik deskarga egin ahal izateko. Galdetu nuen bezala, bertsioak aldatu ez badira nik egin nezake nahi baduzue. Telegram-en beti daude hodeian gordeak eta ez dago deskarga limiterik.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Abenduaren 29a, 14:42:43
Aipamenaren egilea: Jabarro  Noiz: 2021ko Abenduaren 29a, 13:10:02ok Aju.

Nahi baduzue ere, telegram talde bat egin daiteke jendeak bertatik deskarga egin ahal izateko. Galdetu nuen bezala, bertsioak aldatu ez badira nik egin nezake nahi baduzue. Telegram-en beti daude hodeian gordeak eta ez dago deskarga limiterik.
Nahi duzun moduan, horrelako gauzak beti izango dira ongi etorriak.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Jabarro Noiz: 2021ko Abenduaren 29a, 16:30:20
ok. orduan hemen post honetan argitaratuko dut telegram katearen esteka.

Beste aldetik... norbaitek ba al daki Drago Bola Z-ren Dragon Box-etako euskera audioak non lortu daitezkeen?
Audioak proiektu batekin sinkronizatu nahian nabil eta gureak 25fps-etan daude...
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Abenduaren 29a, 16:42:46
Aipamenaren egilea: Jabarro  Noiz: 2021ko Abenduaren 29a, 16:30:20ok. orduan hemen post honetan argitaratuko dut telegram katearen esteka.

Beste aldetik... norbaitek ba al daki Drago Bola Z-ren Dragon Box-etako euskera audioak non lortu daitezkeen?
Audioak proiektu batekin sinkronizatu nahian nabil eta gureak 25fps-etan daude...
Izan ere hemen 25 fps-tara emititu zen. Hori da audioaren abiadura egokia.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Jabarro Noiz: 2021ko Abenduaren 29a, 17:29:00
Bai hori badakit ere ;)
Baina daukadan proiektuan audio guztiak eta bideo iturria 23.98 fps-ra sinkronizatua daude eta ezinean nabil euskera sinkronizatu ahal izateko.

Bestalde, heme uzten dizuet telegram kateko esteka, nahi duenak hortik deskargatu ahal izateko edo bere mezuetara bidaltzeko. Atal edo pelikula batzuk .rar-ean daude, telegramek 2gb baino handiagoko artxiboak ez ditu igotzen uzten.
Edonori pasatzeko da, kate pribaua da baina sar daiteke.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Abenduaren 29a, 18:13:44
Aipamenaren egilea: Jabarro  Noiz: 2021ko Abenduaren 29a, 17:29:00Bai hori badakit ere ;)
Baina daukadan proiektuan audio guztiak eta bideo iturria 23.98 fps-ra sinkronizatua daude eta ezinean nabil euskera sinkronizatu ahal izateko.

Bestalde, heme uzten dizuet telegram kateko esteka, nahi duenak hortik deskargatu ahal izateko edo bere mezuetara bidaltzeko. Atal edo pelikula batzuk .rar-ean daude, telegramek 2gb baino handiagoko artxiboak ez ditu igotzen uzten.
Edonori pasatzeko da, kate pribaua da baina sar daiteke. Gauza desmadratzen dela ikusten badut, limitea jarriko diot

https://t.me/+G2_iyQPDRd9mMTFk

Euskarazkoa 23.976 fps-ra pasa edo besteak 25 fps-ra pasatzea, horrek ez dauka beste soluziorik.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Jabarro Noiz: 2021ko Abenduaren 29a, 18:28:24
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2021ko Abenduaren 29a, 18:13:44
Aipamenaren egilea: Jabarro  Noiz: 2021ko Abenduaren 29a, 17:29:00Bai hori badakit ere ;)
Baina daukadan proiektuan audio guztiak eta bideo iturria 23.98 fps-ra sinkronizatua daude eta ezinean nabil euskera sinkronizatu ahal izateko.

Bestalde, heme uzten dizuet telegram kateko esteka, nahi duenak hortik deskargatu ahal izateko edo bere mezuetara bidaltzeko. Atal edo pelikula batzuk .rar-ean daude, telegramek 2gb baino handiagoko artxiboak ez ditu igotzen uzten.
Edonori pasatzeko da, kate pribaua da baina sar daiteke. Gauza desmadratzen dela ikusten badut, limitea jarriko diot

https://t.me/+G2_iyQPDRd9mMTFk

Euskarazkoa 23.976 fps-ra pasa edo besteak 25 fps-ra pasatzea, horrek ez dauka beste soluziorik.

Jakingo al zenuke nola pasa audioa 23.98ra???
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Abenduaren 29a, 19:28:30
Bai, noski.

meGUI programan audioaren atalean aukera desberdinak dauzkazu. Aukeratzen duzuna aukeratzen duzula pitch aukerarekin izan behar da, abiadura aldaketan ematen den tono aldaketa konpontzeko.

Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Jabarro Noiz: 2021ko Abenduaren 30a, 15:25:27
oso ondo Aju. Mila esker. horrelaxe saiatuko naiz egiten
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Jabarro Noiz: 2022ko Urtarrilaren 23a, 10:26:58
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2021ko Abenduaren 29a, 19:28:30Bai, noski.

meGUI programan audioaren atalean aukera desberdinak dauzkazu. Aukeratzen duzuna aukeratzen duzula pitch aukerarekin izan behar da, abiadura aldaketan ematen den tono aldaketa konpontzeko.

Mila esker honengatik. Primeran etorri zait.

Atzo etorkizuneko Trunks-en filma jaitsi nuen (7gb pisatzen duena) eta bi audioak euskeraz daude. Japoniarra jartzen duenan, euskera entzuten da ere. Audioak atera ditut ea erreproduktorearen arazoa zen, baina biak euskera dira.
Jakinean jartzen dut bada ezpada ere ;)
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2022ko Urtarrilaren 23a, 10:57:28
Aipamenaren egilea: Jabarro  Noiz: 2022ko Urtarrilaren 23a, 10:26:58
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2021ko Abenduaren 29a, 19:28:30Bai, noski.

meGUI programan audioaren atalean aukera desberdinak dauzkazu. Aukeratzen duzuna aukeratzen duzula pitch aukerarekin izan behar da, abiadura aldaketan ematen den tono aldaketa konpontzeko.

Ba bai, arrazoi duzu. Bideo originala berriro jaisten jarriko dut eta ea laster batean konpontzen dudan.

Mila esker honengatik. Primeran etorri zait.

Atzo etorkizuneko Trunks-en filma jaitsi nuen (7gb pisatzen duena) eta bi audioak euskeraz daude. Japoniarra jartzen duenan, euskera entzuten da ere. Audioak atera ditut ea erreproduktorearen arazoa zen, baina biak euskera dira.
Jakinean jartzen dut bada ezpada ere ;)
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2022ko Urtarrilaren 23a, 12:45:46
Lehen mezuko DLCa eguneratuta TV Special 2ren zuzenketarekin. Audio berria lehen emisioko VHS batetik ateratako AC3 Mono 128kbps bat da. 1023MBeko zatietan banatu dut.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Jabarro Noiz: 2022ko Urtarrilaren 23a, 15:54:07
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2022ko Urtarrilaren 23a, 12:45:46Lehen mezuko DLCa eguneratuta TV Special 2ren zuzenketarekin. Audio berria lehen emisioko VHS batetik ateratako AC3 Mono 128kbps bat da. 1023MBeko zatietan banatu dut.

Mila esker Aju!
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2022ko Martxoaren 19a, 22:11:47
Beno, ba urteak neramatzan Dragoi Bola Zren 53, 54, 79 eta 184 atalen bertsio berri bat egin nahian eta azkenean ere asti apur bat atera diet. Lehen mezuan DBZren DLC fitxategia eguneratuta dago.

Azken 10 urteetan zenbait aurrerapen agertu dira muntaia hobetzen lagun dezaketenak:
-Estatu Batuetan 5.1 audioak atera dira eta gutxi gorabehera posible da ahots gabeko audioak lortzea (berez audio horien kalitatea onegia da eta igarri egiten da audio aldaketa).
-Audio japoniar berriak agertu dira, Japoniako lehen emisioaren grabazioak dira eta DVDko audioa baino askoz hobeak dira, kalitate aldetik euskarazko audioaren oso antzekoak, beraz, apenas igartzen da audio aldaketa.
-Hau (https://vocalremover.org/es/) bezalako web orrietan ahots "garbia" lortzea posible da gaur egun. Hau ondo dator DBZko eszena zentsuratuetan Kai-ko audioa erabiltzeko; nahiz eta Kai seriea DBZn oinarritu, eszenetako abestiak ez zetozen bat eta hori arazo bat zen, musikak ez baitzuen kointziditzen. Ahots garbituak apur bat "metaliko" entzuten dira, baina tira...

Guzti honekin, hobekuntzak:
53. atala. Atal bukaeran Vegeta uretatik ateratzen da eta konortea galdu baino lehen hitz egiten du. Eszena hori Kain zegoen, gainera bikoizle berarekin.
54. atala. Zarbon iritsi baino lehen Vegetak berriro hitz egiten du konortea galdu baino lehen. Eszena hori ere Kain zegoen.
79. atala. Vegetak Krilin kritikatzen du Dende salbatzeagatik. Eszena hori ere Kain zegoen.
184. atala. Son Gohanen transformazioaren eszena hobeto eginda dago audio japoniar berria sartuta eta bolumenak hobeto kontrolatuta.

Ea halako batean Toeik benetako HD remasterizazio bat ateratzen dion eta muntaia definitiboa egiten diodan.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: prueba Noiz: 2022ko Maiatzaren 27a, 11:43:20
Kaixo! Lan paregabea guzti honekin egiten duzuena. Asko eskertzen da.

Hemen dagoen guztia deskargatuta daukat, baina beste leku batean Dragoi Bola (lehenengo 153 atalak alegia) kalitate hobean aurkitu dut, euskerazko audio eta guzti:
https://www.cyber-team.ws/forums/topic/2409-dragon-ball-153153multi-audiosubai-project/#comment-10211
Atal bakoitzak 2 GB inguru dauzka.

Hemen ordea, kalitate beretsuan daude atalak baina euskerazko audiorik gabe:
http://shippudenlibre02.blogspot.com/2019/12/dragon-ball-latino720p120-mb-mp4.html
ZIPPYSHARE-ren enlazeek ez badute funtzionatzen, TurboVPN erabilita erraz deskarga daitezke.

Mkvtoolnixekin audioak gehitzeko montajea egin ezkero ondo gelditzen da.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2022ko Maiatzaren 27a, 14:11:53
Epa.

Aipatzen ari zaren muntaia inteligentzia artifizialarekin egin zuten muntaia izan zen. Gaur egun Selectak salatuta dago eta egileak fitxategiak Internetetik kendu behar izan zituen; beste kontu bat da jende askok jaitsi zuela eta jende hori beste leku batzuetan ari dela zintzilikatzen. Ez da DBZko halako muntaiarik egongo.

Hobea da... Nire ustez relatiboa da. Egia da plano estatikoetan hobeto ikusten dela, baina mugimenduetan efektu itsusiak geratzen zaizkio bideoari, eta gainera pisua absurdamente handia da. Oker ez banabil hemengo audioak erabiltzen ditu muntaia horrek... Inori ezer komentatu gabe hartuak. Tira, ez gara egile eskubideak eskatzen hasiko geuk ere egiten duguna egiten dugunean, baina...

Hemen eginda dagoen muntaia Japoniako DVDetatik eginda dago, gaur egun existitzen den iturri original onena. Ea egunen batean blurayan ateratzen duten...
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Jabarro Noiz: 2022ko Ekainaren 09a, 18:55:47
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2022ko Maiatzaren 27a, 14:11:53Epa.

Nik dakidala hemndik hartuta zeuzkan audioak baina ber web orrian eskerrak ematen zizkion edo, foroari edo foroko kide bati
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2022ko Ekainaren 09a, 20:09:58
Aipamenaren egilea: Jabarro  Noiz: 2022ko Ekainaren 09a, 18:55:47

Ni naiz egilea eta nik proiektua jaistean deskubritu nuen, bestela ez nintzen ezta enteratu ere egingo.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: prueba Noiz: 2022ko Ekainaren 15a, 16:29:03

Kaixo! Ba hemen beste montaje bat ere aurkitu dut. Badirudi Selecta Visión-ek Dragoi bola Bluray-ean atera duela eta Z erdizka daukala. Ez dakit hau ere Selektak salatua daukan edo ez. Ez dakit ezta ere kalitateak aurrekoan aipatu nuen bertsioaren kontu bera izango duen edo ez, desberdina da eta plano estatikoan behintzat kalitate hobea daukate.
Link-ak hauek dira:

-Dragoi bola:
https://descargasdd.net/showthread.php?t=142926

-Dragoi bola Z:
https://descargasdd.net/showthread.php?t=280557

Egia esan montaje dexente dauzkate web honetan, baina euskeraz gutxi, eta aukera onenak hauek direla uste dut. Atal bakoitzak 1 GB inguru dauka. Gehiehi izan daiteke batzuentzat, baina aukera behintzat hor dago.

Jendea jakinaren gainean egon dadin jarzten dut hau, aukera bezala hor dagoela jakiteko.

Agur bat eta ondo ibili!
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Jabarro Noiz: 2022ko Uztailaren 08a, 12:23:10
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2022ko Ekainaren 09a, 20:09:58
Aipamenaren egilea: Jabarro  Noiz: 2022ko Ekainaren 09a, 18:55:47
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2022ko Maiatzaren 27a, 14:11:53Epa.

Aipatzen ari zaren muntaia inteligentzia artifizialarekin egin zuten muntaia izan zen. Gaur egun Selectak salatuta dago eta egileak fitxategiak Internetetik kendu behar izan zituen; beste kontu bat da jende askok jaitsi zuela eta jende hori beste leku batzuetan ari dela zintzilikatzen. Ez da DBZko halako muntaiarik egongo.

Hobea da... Nire ustez relatiboa da. Egia da plano estatikoetan hobeto ikusten dela, baina mugimenduetan efektu itsusiak geratzen zaizkio bideoari, eta gainera pisua absurdamente handia da. Oker ez banabil hemengo audioak erabiltzen ditu muntaia horrek... Inori ezer komentatu gabe hartuak. Tira, ez gara egile eskubideak eskatzen hasiko geuk ere egiten duguna egiten dugunean, baina...

Hemen eginda dagoen muntaia Japoniako DVDetatik eginda dago, gaur egun existitzen den iturri original onena. Ea egunen batean blurayan ateratzen duten...

Nik dakidala hemndik hartuta zeuzkan audioak baina ber web orrian eskerrak ematen zizkion edo, foroari edo foroko kide bati
Ni naiz egilea eta nik proiektua jaistean deskubritu nuen, bestela ez nintzen ezta enteratu ere egingo.

Ba arraroa.
Berak foroko muntaietik hartuko zituen, baina inorri ezer esan gabe. Proiektua Selectak behera bota zuen, baina esan dudanez web horria zeukan eta bertan eskerrak ematen zituen pertsonei Euskal encodings foroa zitatzen zuen.
Arritu nintzen horregatikan.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Aju Noiz: 2023ko Abenduaren 08a, 13:55:34
54. eta 149. atalen errebisioak igota eta lehen mezuko DLCa eguneratuta.

54. atala: 13:04an zentsura zegoen eta Dragoi Bola Kaiko audioa jarri nion, baina ahotsak ez zetozen bat segundu batzuk lehenago zituztenekin; orain bai.
149. atala: Ia 3 minutu falta zaizkio atal honi bukaeran. Narratzaileak ez zuen ezer esaten bukaeran (ez zegoelako nondik hartu esaldirik), eta orain behintzat Dragoi Bola Kaiko narratzailea jarri diot; ez da betiko ahotsa, baina isiltasun hori baino hobea da behintzat.

Esteka zuzenak:
https://mega.nz/file/on500D7S#M2s6hYlAwICLbwFXHC8prjtJRa24yp2xvjD35vpB-hI
https://mega.nz/file/Z3ZhmZhb#4V6WSCSaeiRSpqP_Cm5l4lpkmP3MFKtS8HLK7LvmmzM
Izenburua: Er: Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]
Egilea: Jabarro Noiz: 2023ko Abenduaren 12a, 13:55:15
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2023ko Abenduaren 08a, 13:55:3454. eta 149. atalen errebisioak igota eta lehen mezuko DLCa eguneratuta.

54. atala: 13:04an zentsura zegoen eta Dragoi Bola Kaiko audioa jarri nion, baina ahotsak ez zetozen bat segundu batzuk lehenago zituztenekin; orain bai.
149. atala: Ia 3 minutu falta zaizkio atal honi bukaeran. Narratzaileak ez zuen ezer esaten bukaeran (ez zegoelako nondik hartu esaldirik), eta orain behintzat Dragoi Bola Kaiko narratzailea jarri diot; ez da betiko ahotsa, baina isiltasun hori baino hobea da behintzat.

Esteka zuzenak:
https://mega.nz/file/on500D7S#M2s6hYlAwICLbwFXHC8prjtJRa24yp2xvjD35vpB-hI
https://mega.nz/file/Z3ZhmZhb#4V6WSCSaeiRSpqP_Cm5l4lpkmP3MFKtS8HLK7LvmmzM

Lan bikaina Aju.  Atalak telegram-eko katean aldatuak jada
Mila esker beti hobetzen joateagatik :garagardoa: