[Zinea euskeraz] Shin Chan helduen erasoa

Sortzailea FHarlock, 2007ko Otsailaren 25a, 17:36:15

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

FHarlock

Duela bi ostiral estreinatu zen film hau euskerazko kopiekin, titulua irudian euskeraz eta guzti jarri diote, eta lan piloa da hori, eta atzo ikustera joateko aukera izan nuen. Hori bai, harritzekoa hasierako abestia bikoiztu ez izana.

Esan behar dut, espero nuen baino obeto dagoela filma, gomendatzeko moduraino. Shin Chan agertzen da, nola ez, baina ez da Shin Chanen espero zenukeen filma, Shin Chan momentu oro bere pailazokeriak egiten. Berez, argumentua ez doa Shin Chanen buruz, Shin Chan filmetik kenduko bagenu eta beste edonortaz aldatuz, filma zentzua izaten jarraituko luke. Nire ustetan, ez da Shin Chanen film bat, baizik eta film bat, zientzia fikziozko film bat, Shin Chani film horretan sortutakoak eragiten diola, noraino, papel trukaketak izango direla, Shin Chan arduradun ikusterino. Trama ez da sortzen Shin Chanengan, Shin Chan egoerak bultzatuta ekintzak egin beharko ditu.

Filmea, gainera, entretenimendutik arago doa, filmearen interesa gai interesgarri bati buruz hitz egitea da, nola etorkizunak lehenaldiko ametsak zapuztu dituen, nola etorkizunak aintzinako ametsak ahaztu dituen, gehiegizko nostalgia sor lezakeena... Japonian aintzinatetaren eta progresuaren arteko gatazka dakarkigu gai bezala. Hau dela eta, Shin Chanen jarraitzaileei gehio gustatzea posible da filma jarraitzailei baino gehio.

Filma, ez da umeentzako bakarrik zuzendua era berean, nagusiak lotsatu gabe ikus lezaketeen bat sortu dute, eta ume eta nagusiek batera goza dezaketeen film bakan horietako bat da, biei zuzendua, bakoitzari modu berezi baten.

Filmearen argumentua, ikur nostalgiko eta erreferentzi piloa agertzeko parada utzi du, batekik, medioaren beste serie edo filmeei, hauetako batzuk era zuzenean ikus daitezke, (Iron-man 28, Sailormoon, Ultraman, James Bond), beste batzuk, ez dira ain erraz ikustekoak (Lupin III kotxe jarraiketan, Twenty Century Boys expo unibertsala erabiltzean, Batman Fantasmaren mozorroari erabiltzen duen aintzinate eta expozizio esparrua, Toy Stori nola gurutzatu kale baten erreferentzia...), eta bestetik, 70 harmakadako ikur kulturalak, kotxeak, auzo zaharrak, oinarekin zebiltzan josteko makinak, Ramen banatzaileak, txanponetako telefonoak orain mugikorrek baztertuak...

Shin Chanen filmea ikuslegoak erakartzeko erabili da, baina ez da Shin Chanen filma, honek Shin Chanen espero ezin genitzake eszena serioak eta epikoak sortaraziko ditu, musika konpozizio Shin Chanenik oso hurrunduak. Nabargarria da ere, filmearen argazkia, oso ausarta sortzeko parada duela honegatik ere, oso toma desberdin eta interesgarriak sortu. Nahiko lortua ere, Hiroshi-ren oroitzapen pasartea.

Horrek ez du esan nahi, momentu dibertigarririk eta entretenigarririk ez denik, badira, eta oso onak. Umeen ihesaldia, barre bat baino gehio eragingo ditu. Gainera, filmak, inoiz bere logika galdu gabe, egoera benetan aldrebesak eta ia surrealistak eskeintzeko gai izango da: UltraHiroshi-ren agerpena, Nene karaoke taberna batetako tabernari lanetan, Elur Sandra Bullock-ena egiten Speed-en, hau da, autobus gidari, Shin Chan gurasoei errietan egitera behartuta, Shin Chanen ernegatzen dituen liburu zaltzaileak haur jokoan, Nohara familia behin eta berriz Hiroshiren zapaten usaina beren borondatez usaindu nahi izana...

Normalean ez nintzateke ausartuko Shin Chanen film bat gomendatzen, entretimendu arina izan ohi delako eta duen umore tipoa, baditu nahiko kontrako, baina kasu honetan, esan behar dut, filmak benetan harritu nauela eta era oso positiboan, filmeari puntuaketa bat eman beharko banioke, 8'5 eta 9 artean izango litzateke.

Ahal baduzue, joan ikustera, eta joan ikustera euskeraz, bat euskeraz ekarriko merezi duena, ikusi behar dago. Gero ez harritu filmean horrelakoak entzunda: "Eta erleari Maya izena jarri zioten".



Eta ez ahaztu, euskeraz estreinatzeko beste filmak badirela, maiatzan Azur eta Asmar, Kirikuren zuzendariarena, oraingo hau, adin guztietara zuzendua, ez Kiriku bezala ain umeentzat.