Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: burrundaie Noiz: 2012ko Apirilaren 15a, 01:42:34

Izenburua: Jumbofiles: zerbitzari interesgarria.
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Apirilaren 15a, 01:42:34
Zerbitzariekin lardaskan, honako hau aurkitu dut: Jumbofiles (http://jumbofiles.com/). Ez du capthkarik edo itxaroteko denborarik, jaitsieran egundoko abiadura hartzen du (batez beste 2 mb-ekoa) eta giga bat arteko artxiboak onartzen ditu. Iraupenari dagokionez, unean uneko espazioaren araberakoa omen da, ezer finkorik ez. Hala ere nahikoa omen da behin jaitsita egotea ezabatua ez izateko. Nire ustez, probatzea merezi du.
Izenburua: Er: Jumbofiles: zerbitzari interesgarria.
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Apirilaren 15a, 06:35:36
Lehenago ikusita nuen, baina ez nuen asmatu artxibo batzuk batera, kolan jarrita, igotzen. Banan bana bakarrik (Glumbouploads-ekin bezala). Eskeintzen duen "Uploader tool" niri ez dabilkit.
Zuk asmatu duzu?
Izenburua: Er: Jumbofiles: zerbitzari interesgarria.
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Apirilaren 15a, 09:59:52
Bai. Eskaintzen duen uploader programarekin egin dut igoera eta oso azkar igo dizkit artxiboak. Behin igo ezkero, "History"n sartu eta banan bana "copy"-ri emanez zuzenean J downloaderrera, File uploaderrekin bezalaxe. Hala ere, File uploaderrekin ere aukera duzu igotzeko nahi adina artxibo Jumbofilesera, beste edozein zerbitzarirekin bezalaxe. Oraintxe jaitsi dut 1,25 GBeko filma bat 5-6 minututan. 
Izenburua: Er: Jumbofiles: zerbitzari interesgarria.
Egilea: Aju Noiz: 2012ko Apirilaren 15a, 13:40:51
Interesgarria. Badirudi guztia daukala.
Izenburua: Er: Jumbofiles: zerbitzari interesgarria.
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Apirilaren 15a, 19:26:20
Beno. Nahiko nuke ondo ibiltzea baina ezin. Lortu dut XP batean martxan jartzea (Linux-en ezin dut, ezta Wine-rekin ere) eta hala ere, igoera bukatu baino lehen "Unespected error" ematen dit artxibo bakoitzarekin (4 mb. probako pare bat). Zer egingo diogu.. FTP aukera ere badu baino egun hauetan, mantenimendua dela eta, ez dabil.

Bestalde honi ere erreparatu behar zaio:

(http://i.imgur.com/39nYd.png)
Izenburua: Er: Jumbofiles: zerbitzari interesgarria.
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Apirilaren 15a, 19:39:18
Beste arazo bat: Egun hauetan nahiko gaizki dabilkit 4Shared. Igo bitartean konexioa mozten zait (Zerbitzariarena, ez internet) eta orain Hyperman 7 borratuta dagoela ematen du....
Izenburua: Er: Jumbofiles: zerbitzari interesgarria.
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Apirilaren 15a, 19:40:22
Niri, printzipioz, ondo dabilkit, baina iraupenarena hor dago. Nahiz eta esan emandako datu horiek ez direla beti beteko, daukaten espazioaren arabera jokatuko dutela, baina arriskua hor dago. Nik film bat igoko dut zerbitzari horretara eta ikusiko dut zer gertatzen den. Horrela ez da ezer galtzen.