EITB 2010eko DVDak Salmentan

Sortzailea Taichisan, 2010ko Martxoaren 01a, 10:40:48

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Aupa lagunok, harrituta utzi nau EITB zigiluarekin salmentara irten diren filme pilo Euskaraz, hemen daukazue zerrenda:
George kuxkuxeroa


Izotz Aroa 1


Fievel eta mundu berria


Garfield Filma


Garfield 2 Filma


Bazen behin baso bat


Ohilasko ihesa


Aipagarrienak eta asko flipatu nauenak batez ere ICE AGE 1 eta CHICKEN RUN izan dira, batez ere batak inoiz ez dutelako emititu eta bestea galdutzat ematen zelako.
Dena den flipatuta utzi nau nolako filme sorta hasi diren banatzen, espero dut horrela segitzeak ta filme gehiago dvd formatuan euki ahal izatea, baino betiko putada zera da, filme bakoitzak(euskara soilik daramala) 11 euroko kostua dauko ta garesti xamarra egiten da.

Aio!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

darko

Hau oso ondo dago, baina orain agintzen dutenak eta lehengoak berdin-berdinak dira. Gazte edo helduentzako ezer bikoizten ez duten bitartean niri aurpegira barre egiten ari dira euskaldun gisa (eta, baskongadetan bizi naizenez, nire diruarekin egiten dute hau).
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik