Orain etb-tik bideoak jeistea erreza dela (https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=5981.0) Ur handitan, herri txiki infernu handi eta horrelako ez fikziozko saioak jeisteari buruz zer uste duzue?
Telebistari kalterik ez egiteaz gain, bideo horiek kentzekotan guk izango ditugu, saio hauen etorkizuna ziurtatzen. Aipatu ditudanak adibidez nahiko dezenteak dira eta ez litzaidake harrituko webgunetik kentzea.
Bestalde, nola doaz etb3ko telesailen aldaketak? Oraindela ez asko dragoi bola zegoen ikusteko eskuragarri eta dagoeneko ez dago.
Ni bere egunean hasi nintzen egiten, baina egia esan gaur egun ez dut astirik.
Txikon Xtreme, Tribuaren Berbak... batzuk jaitsi nituen. Komentatu izan zen, online badaude ez duela zentzurik guk jaisteak. Baina ez nago ados; kentzen duten unean, agur benur.