Pachi Lendacary

Sortzailea Aju, 2009ko Martxoaren 01a, 23:10:33

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Hauek elkarri korrupzio kasuak ateratzen egon daitezke espainia mailan, baina gu izorratzearren edozer egiteko gai dira :brickwall

Beno, ikusiko dugu nola gelditzen diren gauzak...

jonnydbz

Gauza onik ez... PP-PSOE elkartuko direla ia ziur nago, nahiz eta lehendakaritzara aurkezteko irabazle izan behar zuela esan, jada esan du aurkezteko aukera ez duela baztertzen. Intereconomiakoak poz-pozik daude, horrekin dena esanda dagoela uste dut. UPDkoa ere eskuak igurtzitzen egongo delakoan nago, orain bera izan baitaike gehiengoaren giltza.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

#2
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Martxoaren 01a, 23:24:08
Gauza onik ez... PP-PSOE elkartuko direla ia ziur nago, nahiz eta lehendakaritzara aurkezteko irabazle izan behar zuela esan
Nik ulertu nuenagatik, lehendakari izatekotan bakarrik aurkeztuko dela esan zuen. Hau da, PNVk eska?u gehiago dauzkanez, bera "akoplatua" izango zen, Ibarretxe lehendakari eta bera lehendakariorde gelditu Eta hori ez du nahi. PPre eta UPDrekin badoa, bera denez gehien dauzkana, bera da lehendakaria... Agian oker nabil.

Baina zelan ostia ateratzen dute hainbeste botu? Gero eta gehiago dira lurralde guztietan:brickwall :brickwall :brickwall :brickwall Araba da erruduna, bizkaitarren 4 boturen beste balio du hango batek, eta espainiarrek burua janda daude. Pffff, nork bozkatzen ditu baina??? Espainiar sentitzen direnek PSEri bozkatzeak ba beno, logiko ikusten dut, baina nork ko?o bozkatzen du PP gaur egun?? Basagoiti & company eztira pertsonak baina!!! Gizakiaren bariante arraro bat dira!!!! Joder, frankismoaren jarraipena da, beraiek egon beharko lirateke ilegalizatuta.

Min handiegia egiten du Batasunaren faltak... Eta alderdi espainiarrak dira lehen benefiziatuak.


EDIT:
Aralar 62210
EB 36121
EA 37800
PNV 396496
D3M 100923
PSE 315826
UPyD 22001
PP 144876

D3Mrena ez dakit nola kontatuko zuten: paperena bakarrik da zifra hori, edo abstentzioak gehituta (baina abstenitu diren guztiak ere ez dira D3Mren alde egongo zirelako).

Hemengo alderdien (Aralar, EA, PNV, D3M) batura: 597429
Kanpokoak (EB kanpoko bezala jartzen dut): 518824

Vaya mierda...
       

txapelzuri

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2009ko Martxoaren 02a, 02:45:14

D3Mrena ez dakit nola kontatuko zuten: paperena bakarrik da zifra hori, edo abstentzioak gehituta (baina abstenitu diren guztiak ere ez dira D3Mren alde egongo zirelako).
       

D3M-ren kontatu dituzten botoak bere papeletenak dira. Nahiz eta "ilegalak" izan papeletak atera zituzten eta jendeak papeleta horiekin egin zuen botoa. Kontatzekotan "baliogabeko" edo "nulo" bototzat hartu dituzte baina kontatu behar izan dituzte.
Boto horiek legalak izanez gero (eta legalak izanik askoz gehiago izango zirelakoan nago) pachi eta bere koadrila ez ziren inoiz helduko ajuria eneara. Baina horretarako egiten dituzte haiek legeak.

Beraz, norbait "ilegala" izatekotan pachi Lopez izango zen lehendakari "ilegala".





jonnydbz

Frafiko onena Garan ikusten da:
http://www.gara.net/paperezkoa/20090302/pri01.pdf

Beti bezala handiei mesede egiten die, eta txikiei kalte. EB eserleku gabe geldituko litzate, atzo pena eta guzti eman zidan Madrazok, gixajua...

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2009ko Martxoaren 02a, 02:45:14
Nik ulertu nuenagatik, lehendakari izatekotan bakarrik aurkeztuko dela esan zuen. Hau da, PNVk eska?u gehiago dauzkanez, bera "akoplatua" izango zen, Ibarretxe lehendakari eta bera lehendakariorde gelditu Eta hori ez du nahi. PPre eta UPDrekin badoa, bera denez gehien dauzkana, bera da lehendakaria... Agian oker nabil.
Orain astebete hori esan zuen, baina atzo ideiaz aldatu zuela ematen du...
L?pez se siente legitimado para liderar el cambio y buscar? los apoyos para ser lehendakari
L?pez se declara ?legitimado? para ser lehendakari y el PP le apoya
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

AKET

Beno Pachi Lehendakari izatea ondo etorriko zaigu, (euskera bertan hiltzeko) (ea urrengo aldian argiago ikusten dugun) . Baina ZPk ez dut uste utziko dionik Lehendakari izatea, bestela madrilen (eta han banatzen da "el bakalao" ez dute gehiengoa eukiko han pnv ren laguntza behar dute ppkoek ez irabasteko.

Taichisan

Ni egia esango dizuet, beldur ikaragarrie dakat, bastez ere eskainu bat falta delako hor zintzilik PSOE edo EA rentzako,...kontua da EArako izan behar dela(espero det) eta ekainu horregaz EAJ+ARALAR+EA+EB=38 eskainu juxtu aterako zuten ta espainolak hemendik at bidali betirako, zeren ez da posible eta lotsagarria da benetan ikustea psoe eta ppko diputatuan galizian ta katalunian bere hizkuntzak aldarrikatzen ta hitzegiten parlamentuetan ta euskadin partidu hauek euskal hizkuntza zapaldu nahi,...ez dauka ez zentzu ez buru niretzat, jakinda gainera gure hizkuntza europako aintxinena dala, flipantea.

Ta Psoe ta PP UPDren laguntzaz ajuriaeneara igotzen badira, nik uste hobeago genuela kataluniara emigratzea zeren ez gara euskadin biziko baizik eta espainar estatuko eskualde zabal baten baizik...ta berriz diot, sekulako beldurrez nago...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

txapelzuri

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2009ko Martxoaren 02a, 14:05:45
Ni egia esango dizuet, beldur ikaragarrie dakat, bastez ere eskainu bat falta delako hor zintzilik PSOE edo EA rentzako,...kontua da EArako izan behar dela(espero det) eta ekainu horregaz EAJ+ARALAR+EA+EB=38

Oker zabiltza. zintzilik dagoen eserlekua EAk dauka oraingoz 8 botoengatik. Falta dira kanpoan dagoen jendearen botoak eta asko aldatzen dira gauzak edo ziur aski eserlekua PSOErentzat inzago da. Beraz PSOE (25) + PP (13) = 38.

jonnydbz

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2009ko Martxoaren 02a, 14:05:45
Ta Psoe ta PP UPDren laguntzaz ajuriaeneara igotzen badira, nik uste hobeago genuela kataluniara emigratzea zeren ez gara euskadin biziko baizik eta espainar estatuko eskualde zabal baten baizik...ta berriz diot, sekulako beldurrez nago...
Katastrofismorik ez da egin behar, berdin dio zein egongo den lehendakaritzan, batak edo besteak ostu "berdin dit"... Momentuz Euskadin bizitzen jarritzen dugu edo beste modu batean EAEn. Hori momentuz ez dela aldatuko uste dut.

Aipamenaren egilea: txapelzuri  Noiz: 2009ko Martxoaren 02a, 14:22:38
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2009ko Martxoaren 02a, 14:05:45
Ni egia esango dizuet, beldur ikaragarrie dakat, bastez ere eskainu bat falta delako hor zintzilik PSOE edo EA rentzako,...kontua da EArako izan behar dela(espero det) eta ekainu horregaz EAJ+ARALAR+EA+EB=38
Oker zabiltza. zintzilik dagoen eserlekua EAk dauka oraingoz 8 botoengatik. Falta dira kanpoan dagoen jendearen botoak eta asko aldatzen dira gauzak edo ziur aski eserlekua PSOErentzat inzago da. Beraz PSOE (25) + PP (13) = 38.
Ziur aski ez, ziur ziur, %100ean.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Zu lasai.

Momentuz PSEk ezin digu putada handirik egin.

Hasteko, nahiz eta eska?uak horrela banatu, gorago aipatu dudan bezala, botu globalak begiratuta, nazionalisten botu kantitatea dezente handiagoa da, eta detalle horrek ez dio inori ihes egiten. Beraz, argi izan zerbait okerra egiten badute, gizartearen erdia baino gehiago aurka daukatela. Horrek mugatu egiten ditu.

Gainera, badakite orain artean PNVri gogo askorik gabe bozkatzen zion jende zalantzatiaren % polit baten botuak jaso dituztela, eta euskararen aurka zeozer egiten badute, ez dakitela zein izango den erreakzioa.

Azken finean, atzoko gorakadak jarraipena izatea nahi badute, badakite zer ez duten egin behar. Hori bai, hurrengoan PSEk goraka jarraitzen badu, konfidantza hartuko dute eta ya gauzak ezberdinak izan daitezke.

PP beragatik balitz ya euskara hiltzeko legeak erredaktatzen legoke, baina mierda hauek ez daukate lagunik. Eduki dezaketen lagun txarrena da. Hauek batu batuko dira Ajuria Enean sartzeko, baina emaiezu denbora, eta laster hasiko dira beraien artean ostika, eta berriro egingo dira hauteskundeak. Eta desmadre horrek biak ahulduko ditu.

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Martxoaren 02a, 14:25:55
Aipamenaren egilea: txapelzuri  Noiz: 2009ko Martxoaren 02a, 14:22:38
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2009ko Martxoaren 02a, 14:05:45
Ni egia esango dizuet, beldur ikaragarrie dakat, bastez ere eskainu bat falta delako hor zintzilik PSOE edo EA rentzako,...kontua da EArako izan behar dela(espero det) eta ekainu horregaz EAJ+ARALAR+EA+EB=38
Oker zabiltza. zintzilik dagoen eserlekua EAk dauka oraingoz 8 botoengatik. Falta dira kanpoan dagoen jendearen botoak eta asko aldatzen dira gauzak edo ziur aski eserlekua PSOErentzat inzago da. Beraz PSOE (25) + PP (13) = 38.
Ziur aski ez, ziur ziur, %100ean.
Ez dago ondo esatea, baina patateroak kriston kanzerra dira bozketan. Gehien balio dutenak dira, eta erosien dauzkatenak.

darko

Bota behar ditut ba :vueltasss

Arantza Quirogak (Legebiltzarreko presidentea, Opus Deieko erdaldun elebakarra) esan duenez, maiatzaren 5ean izendatuko dute Patxigoiti lehendakari (Errege Kopako finalean bere burua erakutsi nahi du). Zer esango dizuet ba, niri ez dit batere graziarik egiten horien mende ibili beharrak baina pozten naiz betiko fraileek galdu dutelako. Sentitzen dut baina ezin dut ulertu euskaldun sentitzen den batek oraindik ere nola bozka dezakeen PNV.

Espainolistek alderdien legearen ondorioz irabazi omen dute, ezker abertzaleak parte hartzerik izan ez duelako. Eta orain konturatu al da PNV? Orain arte zer egin du horren kontra, poltronak bereganatzeaz gain? Zer egin zuen lehen? Ertzaintza D3Mren izena zuen guztia deuseztatzera bidali. Martxoaren 1ean zer egin zuen? Kanpaina osoan PPSOEren aurka aritu ondoren, emaitzak ikusitakoan Lopezi ipurtzuloa miazkatzera joan. Eta honek zer? Kasurik ere ez, normala gainera.

Hori bai, Ibarretxek bere plana aurkeztu zuen garaian, EHAKren bozkak ongi etorriak ziren. Baina gero zer egin zuen espainolek ezetz esan ziotenean? Arkumeak bezala isildu, planak ahaztu eta erakunde guztietan bandera espainola jarri zintzo. Eta zer egin zuen duela 20 urte? Euskal presoak sakabanatzearen alde agertu, presoen familiak zigortuz (oraingoz 37 hildako eragin dituen erabakia). Eta zer egin du terrorismoaren biktimak gogoratzerakoan? Komeni diren aldekoak bakarrik gogoratu. Zergatik inkomunikatzen da Ertzaintzaren polizia etxeetan? Zergatik ematen du Frankoren garaiak direla eker abertzaleak manifestazio bat egiten duen bakoitzean? Eta zergatik ez die PNVk ezer esaten frankismoa edo estatu terrorismoa kondenatzen ez duten alderdiei? Zergatik ez du ezer egiten euskal selekzioa ofiziala izateko eta, gainera, jokalarien kontra dago (askok itxura egiteagatik sinatu zuten, baina hori beste kontu bat da)? Zergatik ez du argi eta garbi esaten independentzia nahi duen ala ez? Ez al zen horretarako sortu?

"Herriaren hitza errespetatze" hori non geratu da AHT eraikitzerakoan? Horrekin eta beharrik gabe eraikitako etxebizitzekin ama lurra txikitzerakoan galdetu al dio herriari? Lizartzako herriaren hitza errespetatu al zuen? Gipuzkoako Ogasunean eta Guggenheimen gertatu direnez ez al du azalpenik eman behar? Eta Realeko mafian berak duen parteaz? Zergatik daki Bilboko alkateak euskaraz Madrilgoak adina? Zergatik egin zen Ibarretxe lehendakari euskararik jakin gabe? Zergatik daramatza alderdi honek hainbeste urte euskararen alde ia ezer egin gabe?

Zergatik bihurtu du EiTB espainola? ETB1=La 2. ETB2=TVE1. Euskadi Gaztea=40 Principales. Real Madrid Espainian=Athletic Euskal Herrian. Bilbo edo Bizkaia ez dena=garrantziarik gabea gehienetan. Euskara=umeentzat ez bada hutsaren hurrengoa. Oso lasai ikusten dut nik lehen EiTBko zuzendaria zen ergela, orain PNVko goi karguetan dabilena eta euskaraz Iturgaizek adina dakiena.

Hauek al dira abertzaleak? Galdera asko eta erantzun gutxi ikusten ditut nik. Erantzun ditzala PNVk.

PD: eta kontuz arabarrak iraintzearekin. Bilbo inguruak eta Donostia PPSOEren botoez gainezka daude, eta Bizkaian eta Gipuzkoan irabazten duen PNV praktikan espainola da (Egibar bezalakoek gutxi pintatzen dute).
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Aju

Neuri ere ez dit graziarik egiten PNVk, baina espainiarrek esaten dute ez dutela ezer egiten Ezker Abertzalearen kontra (eta zergatik egin behar dute?), eta Ezker Abertzalekoek gehiegi egiten dutela diote. Horixe bai dela guztiekin gaizki konpontzera destinatuta egotea...

Hasieran Batasunakoak pozik agertzen ziren PNV izorratzearekin, gobernutik kanpo gelditzen zirelako, baina ikusten gabiltza nola damutzen dabiltzan. Portaera suizida hori ez da batere serioa. Orain zurrumurruak daude Arnaldok ez ote duen ETA kondenatuko. Joder, hori egitekotan, hauteskundeak baino lehen egin behar da, legalak izateko! Ta pentsamendu hori badaukazu, ia-ia Aralarren gauza bera zabiltza proposatzen, orduan eskatu botua beraientzat! PNV izorratzeko portaera suizida izan da. Pertsonalki, beti pentsatu dut norbaitek popatik eman behar badit, bertoko bat izatea. Bai, 30 urte daramate popatik ematen eta oposizioan ikusteko gogoa ematen dute, baina PPSOEren gobernuaren erremedioa askoz okerragoa da.

Nire ideietatik gertuen dagoen partidua Batasuna da, baina sekula ez dut ulertuko sektore baten itsutasuna. Ibarretxeren Planaren aurkezpenaren aurreko egunean institutura etorri ziren, Gasteizerako autobusak antolatu direla-eta, plana protestatzeko. Protestatu zer??? Inork ez zekien zer proposatzen zuen, eta protestak antolatzen jada. Eta pixkat kabroia bazara eta eskua jasotzen baduzu galdetzeko zer dioen bere planak, ez zekitenez isilik geldituko ziren, eta putada hori betirako gordetzen dizute. Batasunak sektore bat soberan dauka, eta beraien erruz ez daukat alderdirik bozkatzeko.

Eta arabarrena egia santua da, espainiarrek erosita dauzkate, eta beraien botu batek nireak baino 4 aldiz gehiago balio du, desproportzioa handiegia da.