Photoshopean arazo bat daukat

Sortzailea Aju, 2009ko Uztailaren 18a, 01:14:47

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Ea norbaitek laguntzen didan. Badakit desinstalatu eta berriro instalatuta konponduko nukeela, baina guzti hori aurrezteagatik nabil galdezka, badaezpada esaten dut :silba:

Arazoa testua idazten nabilenean daukadanean. Prozesua sinplea da: karratu batekin testu-area aukeratu, idatzi nahi dudan testua idatzi, eta testua onestea. Orain artean, RETURN tekla ematen banuen, hurrengo lerroan kokatzen zitzaidan, baina gaur, ez dakit zergatik (atzipen azkarreko teklaren bat emango nuen), return ematen dudanean, testua onestuko bukatuko banu bezala egiten dit, bukatu egin banu bezala, hau da, ez da hurrengo lerrora joaten eta testu-areatik eta guzti ateratzen zait.

Ez dakit ulertzen didazuen ze gauza kuriosoa da azaltzeko. Ea norbaitek laguntza eman diezakedan.

jonnydbz

Teorian onartzearena control+return teklekin egiten da. Ez dakit zer esan... ez da control zapalduta egongo nolabait?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Uztailaren 18a, 13:44:16
Teorian onartzearena control+return teklekin egiten da. Ez dakit zer esan... ez da control zapalduta egongo nolabait?
Control+Returnek egiten duena egiten dit return hutsak. Agian atzipen azkarra aldatu dut eta orain Control+Return edo Return egitea berdin daukat. Badakizu atzipen azkarreko botoien menuan non dagoen? Ze hor itsu-itsuan bila hasten banaiz... batek jakin noiz bukatuko dudan.

jonnydbz

Ideiarik ere ez non egon daitekeen hori... :blink
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

nKo45

probatu shift+return emanez messengerrean horrela da...
GiBi Racing

Aju

Horrela ere ez. Desinstalatu egin beharko dut, ze honez gero bukatuta izan behar nuen ya egin behar nuena :meparto: