Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: tatxikoma Noiz: 2013ko Apirilaren 11a, 22:37:51

Izenburua: harlock kapitaina arkadian, euskaratzeko aukera
Egilea: tatxikoma Noiz: 2013ko Apirilaren 11a, 22:37:51
Aupa denoi!

Duela gutxi, orain 16 urte inguru grabatutako vhs zinta bat aurkitu dut... beno, gordeta nuen kutxatik atera dut hobe esanda. Harlock kapitainaren ova bat da, etbn bota zutenean grabatua. irudiak ez du oso kalitate ona baina audioa hor dago eta agian muntai berri bat egin daiteke altxor hau gal ez dadin. Gauza hauetaz ez dut ideiarik ere egia esan.

Pelikulari segundu batzuk falta zaizkio, hori da pena, bideoa grabatzen hasten hartzen zuen denboragatik edo, ez dut ongi gogoratzen. ikustaldi bat bota nahi baduzue, hau da zatirik onena: http://www.youtube.com/watch?v=wDTqjAMh9Nw (http://www.youtube.com/watch?v=wDTqjAMh9Nw)

Zer, posible ikusten duzue??
Izenburua: Er: harlock kapitaina arkadian, euskaratzeko aukera
Egilea: Godelet Noiz: 2013ko Apirilaren 11a, 22:45:32
Kaixo,
Bai, montaia posiblea da baina oraingo kalitatea ez da hain txarra!  Aurrera!  :osopozik:
Izenburua: Er: harlock kapitaina arkadian, euskaratzeko aukera
Egilea: tatxikoma Noiz: 2013ko Apirilaren 11a, 22:50:30
txarra da bai, egin kasu. youtuben asko irabazten du.

nik ez dakit holakorik egiten eta ez dut denborarik saltsa hauetan hasteko, norbait animatzen bada, megara igo dezaket eta bere esku utzi. bestela egunen batean ekingo diot burugogorkeri hutsagatik bada ere, baina auskalo noiz izango den hori!
Izenburua: Er: harlock kapitaina arkadian, euskaratzeko aukera
Egilea: jonnydbz Noiz: 2013ko Apirilaren 11a, 23:19:26
Ba ez dauka itxura hain txarra, ondo egongo litzateke edukitzea! :goku:
Izenburua: Er: harlock kapitaina arkadian, euskaratzeko aukera
Egilea: Aju Noiz: 2013ko Apirilaren 11a, 23:39:14
Aipamenaren egilea: tatxikoma  Noiz: 2013ko Apirilaren 11a, 22:50:30
txarra da bai, egin kasu. youtuben asko irabazten du.

nik ez dakit holakorik egiten eta ez dut denborarik saltsa hauetan hasteko, norbait animatzen bada, megara igo dezaket eta bere esku utzi. bestela egunen batean ekingo diot burugogorkeri hutsagatik bada ere, baina auskalo noiz izango den hori!
Jaja, youtuben ezin du irabazi, galdu baizik.

Audioa kalitate gorenean atera, ahal den konpresio txikienarekin, eta listo, ahaztu bideoaz. Audioa izorratu xamar egongo da denboraren poderioz, eta gero norberak kalitate gehiago kentzen badio konpresio kaxkar batekin... Bururatu ere ez 128 kbps-ko MP3 bat egitea, zuk atera ahalik potenteen, fitxategiaren pisua gutxienekoa da gaur egungo internet konexioekin.

Ova bat baino gehiago dauzka?, badakizu zein den bere titulu originala, bideo bat bilatzeko?, liatu xamar nabil eta analogikotik ateratako audioa izanda zaila izango da sinkronizatzen, baina atzerago edo aurrerago egiteko prest nago.

Hasierako kanta youtuben (http://www.youtube.com/watch?v=-PzKjs_TAV4), ikusi dut idatzi duzula. Komentario bat dago beste batek idatzita:

"Aupa Harlock kapitaina!!

1.997. urteko urtarrilak 2-an, Migel Indurainek erretiratzen zela telebistaz eta zuzenean emaniko prentsaurrekoa eman zuten egun berean hain zuzen ere, Harlock kapitainaren pelikula bat bota zuten ETB-n, orain artean, Harlock kapitaina azkeneko aldiz euskeraz ikusi duten azkeneko aldia izanik huraxe.

Jar dezatela berriro ere, ETB-n euskeraz Harlock kapitaina!!!!"

Eta emisio horren aurretik Flyren azken atala emititu zuten azken aldiz. Eta nik Bilbora joan behar, bideoa programatuta utzi baina kale. Bilbora heltzean Corte Ingleseko telebistetan begiratu nuen ea Fly emititzen zeuden baina jada bukatuta zegoen eta Harlock ari ziren emititzen.

Pentsatzen neun Harlockek Yamcharen ahotsa izango zuela eta bikoizketa Dragoi Bolako ahotsekin egina egongo zela, egia esan dezepzionatu egin nau.
Izenburua: Er: harlock kapitaina arkadian, euskaratzeko aukera
Egilea: tatxikoma Noiz: 2013ko Apirilaren 12a, 17:51:56
Audioa aterako diot orduan, ahal dudan kalitate gorenarekin, baina nik dakidala gure belarriek ez dute nabaritzen 128 kbps edo gehiagoko grabaketa den. Astelehenean jarriko naiz, asteburua a tope baitut.

Eta bai, kasu egin, kalitatea ez da ona, beste irudi bat ikusten da atzetik (etxean hala ikusten baitzen etb) beste gauzen artean.

Ez dakidana da jatorrizko ahotsa hori zen ala ez. Telesaila ez dut apenas gogoratzen eta ez nintzen harrituko bikoizketa berezi bat egin izan baliote. Dragoi bola z kain ere ez dituzte jatorrizkoak mantendu ikusi dudanagatik.

Izenburua, gazteleraz, "la arcadia de mi juventud" da. Horrekin errex aurki daiteke kalitate gehiagoko bertsio bat.

beno, aurreraaaaaaa!!

PD: grazia egin zidan indurainena aipatzeak, grabaketan behin eta berriz ageri baita indurainen omenez programa berezia egingo zutela. nik ere flipatu nuen bere garaian, baina deitu eta aizu, etbn kasu egin zidaten. grazia egingo zion nirekin hitzegin zuen emakumeari edo jejejeje
Izenburua: Er: harlock kapitaina arkadian, euskaratzeko aukera
Egilea: Aju Noiz: 2013ko Apirilaren 12a, 18:22:31
Aipamenaren egilea: tatxikoma  Noiz: 2013ko Apirilaren 12a, 17:51:56
Audioa aterako diot orduan, ahal dudan kalitate gorenarekin, baina nik dakidala gure belarriek ez dute nabaritzen 128 kbps edo gehiagoko grabaketa den. Astelehenean jarriko naiz, asteburua a tope baitut.

Eta bai, kasu egin, kalitatea ez da ona, beste irudi bat ikusten da atzetik (etxean hala ikusten baitzen etb) beste gauzen artean.

Ez dakidana da jatorrizko ahotsa hori zen ala ez. Telesaila ez dut apenas gogoratzen eta ez nintzen harrituko bikoizketa berezi bat egin izan baliote. Dragoi bola z kain ere ez dituzte jatorrizkoak mantendu ikusi dudanagatik.

Izenburua, gazteleraz, "la arcadia de mi juventud" da. Horrekin errex aurki daiteke kalitate gehiagoko bertsio bat.

beno, aurreraaaaaaa!!

PD: grazia egin zidan indurainena aipatzeak, grabaketan behin eta berriz ageri baita indurainen omenez programa berezia egingo zutela. nik ere flipatu nuen bere garaian, baina deitu eta aizu, etbn kasu egin zidaten. grazia egingo zion nirekin hitzegin zuen emakumeari edo jejejeje
Ba atzo jaitsi nuen pelikula horren ISO bat eta ez dut aurkitu zuk jarritako zatia.

Belarriarena ez zen 128 kbps, 320 baizik; gutxi omen dira diska original baten eta 320kbps-ko audio baten artean desberdintzeko gai direnak. Baina 128 kbps ez da ezer, sinetsidazu. Aukera badaukazu erabili kodetzaile potenteena, aac bat sortuz edo, konfigurazio onenarekin, edo ac3 bat. Berez wav-en konpresio gabe bidalita ere ez nuke arazorik izango. Ea, ea zerbait dezentea ateratzen dugun guzti honetatik.

Lehenago grabatzen jarri bazenu Flyren atala ere harrapatuko zenuen, nire atal madarikatua, 3tik 3tan galdu! Jeje

Bale, joder, aurkitu dut eszena, zoratu beharrean nengoen, bai da Arcadia of my youth. Ba bideoa badaukat. A todo esto, gaztelerazko audioa bertoko ahotsekin eginda dago.
Izenburua: Er: harlock kapitaina arkadian, euskaratzeko aukera
Egilea: Taichisan Noiz: 2013ko Apirilaren 14a, 23:01:23
Aupa, esker mila material interesgarri hau guregana ekartzeagaitik!
Eta nik besteekin bat nago, bideo kalitatea vhs batentzako oso ondo dago! Ikusi beharko zenituzke "STAR WARS"en bideo kalitatea!XD
Izenburua: Er: harlock kapitaina arkadian, euskaratzeko aukera
Egilea: jonnydbz Noiz: 2013ko Maiatzaren 06a, 20:50:12
Oraindik ez dago detailerik, baina ematen duenez Divisa Home Videok "Capitán Harlock: La Arcadia de mi Juventud" DVDan atera behar du, ea euskal bikoizketa sartzen dioten.

http://www.misiontokyo.com/noticias/12031/lanzamientos-divisa-home-video-para-mayo
Izenburua: Er: harlock kapitaina arkadian, euskaratzeko aukera
Egilea: Aju Noiz: 2013ko Maiatzaren 06a, 23:47:02
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2013ko Maiatzaren 06a, 20:50:12
Oraindik ez dago detailerik, baina ematen duenez Divisa Home Videok "Capitán Harlock: La Arcadia de mi Juventud" DVDan atera behar du, ea euskal bikoizketa sartzen dioten.

http://www.misiontokyo.com/noticias/12031/lanzamientos-divisa-home-video-para-mayo
Gato con botasen trilogia, hori Toeiren lehen animazioa dago.
Izenburua: Er: harlock kapitaina arkadian, euskaratzeko aukera
Egilea: jonnydbz Noiz: 2013ko Maiatzaren 11a, 12:09:11
Beno, ba euskera ez dator Harlock-en DVDan, katalana ordea bat, zergatik ote :haserre:
http://www.misiontokyo.com/noticias/12063/cyborg-009-capitan-harlock-la-arcadia-de-mi-juventud-detalles-de-la-edicion
Izenburua: Er: harlock kapitaina arkadian, euskaratzeko aukera
Egilea: Aju Noiz: 2013ko Maiatzaren 12a, 13:31:53
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2013ko Maiatzaren 11a, 12:09:11
Beno, ba euskera ez dator Harlock-en DVDan, katalana ordea bat, zergatik ote :haserre:
http://www.misiontokyo.com/noticias/12063/cyborg-009-capitan-harlock-la-arcadia-de-mi-juventud-detalles-de-la-edicion
ETBk ez zielako erraztasunik emango, betiko moduan.