Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Godelet Noiz: 2013ko Martxoaren 04a, 21:39:30

Izenburua: Habemus Mamam: Maite Iturbe
Egilea: Godelet Noiz: 2013ko Martxoaren 04a, 21:39:30
Zein izango da EITBko etorkizuna?
PSE-EEk Jaime Otamendi baztertu ondoren, Maite Iturbe onartu du EITBko zuzendaritzarako (http://www.berria.info/albisteak/76490/pse_eek_jaime_otamendi_baztertu_ondoren_maite_iturbe_onartu_du_eitbko_zuzendaritzarako.htm) :evil:
Izenburua: Er: Habemus Mamam: Maite Iturbe
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Martxoaren 04a, 22:08:10
Azkenean fumata zuria! Agirrek "arrazoi pertsonalak" argudiatuta (eta ehunetik hogeiko murrizketa medio, bide batez) eta Jaime Otamendiri PSOEk jarritako betoaren ondoren, behin behar eta, Amaia Iturbe izango dugu EITBko zuzendari berria. Hala ere, nire ustez PSOEk ez du fin jokatu: ez dut zalantzarik, PNV pittin bat gehiago estutu ezkero, Rodolfo Ares bera EITBko zuzendari izandatzea lortuko lukeela... Tira, beste batean beharko du!

http://www.prensaescrita.com/adiario.php?codigo=S&pagina=http://www.berria.info
Izenburua: Er: Habemus Mamam: Maite Iturbe
Egilea: jonnydbz Noiz: 2013ko Martxoaren 05a, 21:38:58
Nire ustez hau cabeza de turco bat da, murrizketak egitera behartuko dute eta aurrera. Gutxienez EITBn lan egin du ia 30 urtez. Ea zer egiten duen.
Izenburua: Er: Habemus Mamam: Maite Iturbe
Egilea: darko Noiz: 2013ko Martxoaren 06a, 22:41:22
Laburbilduz, EITBk PSOEk nahi duen zuzendaria izango du. Horien borondatea eta "dirurik ez dagoen" aitzakia (gezurra) ikusita, ahaztu EITBrentzat euskaldunok bigarren mailako hiritar izateari uztea. Beste lau urtetan behintzat.

Zertara joan da PNV hirugarren indarra eta gainera euskararen etsaia den PSOErengana adostasun bila?
Izenburua: Er: Habemus Mamam: Maite Iturbe
Egilea: Aju Noiz: 2013ko Martxoaren 07a, 11:21:34
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2013ko Martxoaren 06a, 22:41:22
Laburbilduz, EITBk PSOEk nahi duen zuzendaria izango du. Horien borondatea eta "dirurik ez dagoen" aitzakia (gezurra) ikusita, ahaztu EITBrentzat euskaldunok bigarren mailako hiritar izateari uztea. Beste lau urtetan behintzat.

Zertara joan da PNV hirugarren indarra eta gainera euskararen etsaia den PSOErengana adostasun bila?
Zergatik?, ba bai PNVk bai Bilduk biek nahi dutelako gobernatu, eta bi indar nagusiak direnez, bata bestea kakazten aritzen direlako, besteak tronua lor ez dezan. Tristea da, baina nahiago dute boterea herriaren onura baino.
Izenburua: Er: Habemus Mamam: Maite Iturbe
Egilea: jonnydbz Noiz: 2013ko Martxoaren 07a, 18:31:49
Zergatik daukazu orain batzuk abatar bera?
Izenburua: Er: Habemus Mamam: Maite Iturbe
Egilea: SonGorka4 Noiz: 2013ko Martxoaren 07a, 19:06:45
abatarra ezabau diguelako edo esango nuke... avatarreko argazkia aukeratzeko zerbait (tamaina edo) aldauko zuen agian.
Izenburua: Er: Habemus Mamam: Maite Iturbe
Egilea: darko Noiz: 2013ko Martxoaren 07a, 22:10:28
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2013ko Martxoaren 07a, 11:21:34
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2013ko Martxoaren 06a, 22:41:22
Laburbilduz, EITBk PSOEk nahi duen zuzendaria izango du. Horien borondatea eta "dirurik ez dagoen" aitzakia (gezurra) ikusita, ahaztu EITBrentzat euskaldunok bigarren mailako hiritar izateari uztea. Beste lau urtetan behintzat.

Zertara joan da PNV hirugarren indarra eta gainera euskararen etsaia den PSOErengana adostasun bila?
Zergatik?, ba bai PNVk bai Bilduk biek nahi dutelako gobernatu, eta bi indar nagusiak direnez, bata bestea kakazten aritzen direlako, besteak tronua lor ez dezan. Tristea da, baina nahiago dute boterea herriaren onura baino.

Ez dakit. Agirreren ezezkoaren ondoren PNVk Jaime Otamendi nahi zuen, baina PSOEk jarri zion betoa (elkarrizketa batean Francisco Lopezi gaztelaniarik ez dakien haurrik ezagutzen duen galdetu ziolako). Ez zait iruditzen EH Bilduk Jaime Otamendiri trabarik jarriko zionik.

Baina gauzak aldatzen ez badira, "dirurik ez dagoen" gezurrarekin azken asteetako programazioa izango da lau urtetan: 1993ko Txoko-latex, 1995eko Txiskola, 2001eko Sorginen laratza, 2003ko Hasiberriak. Eta Doraemonen 5789 atal.
Izenburua: Er: Habemus Mamam: Maite Iturbe
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Martxoaren 08a, 00:32:09
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2013ko Martxoaren 07a, 22:10:28
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2013ko Martxoaren 07a, 11:21:34
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2013ko Martxoaren 06a, 22:41:22
Laburbilduz, EITBk PSOEk nahi duen zuzendaria izango du. Horien borondatea eta "dirurik ez dagoen" aitzakia (gezurra) ikusita, ahaztu EITBrentzat euskaldunok bigarren mailako hiritar izateari uztea. Beste lau urtetan behintzat.

Zertara joan da PNV hirugarren indarra eta gainera euskararen etsaia den PSOErengana adostasun bila?
Zergatik?, ba bai PNVk bai Bilduk biek nahi dutelako gobernatu, eta bi indar nagusiak direnez, bata bestea kakazten aritzen direlako, besteak tronua lor ez dezan. Tristea da, baina nahiago dute boterea herriaren onura baino.

Ez dakit. Agirreren ezezkoaren ondoren PNVk Jaime Otamendi nahi zuen, baina PSOEk jarri zion betoa (elkarrizketa batean Francisco Lopezi gaztelaniarik ez dakien haurrik ezagutzen duen galdetu ziolako). Ez zait iruditzen EH Bilduk Jaime Otamendiri trabarik jarriko zionik.

Baina gauzak aldatzen ez badira, "dirurik ez dagoen" gezurrarekin azken asteetako programazioa izango da lau urtetan: 1993ko Txoko-latex, 1995eko Txiskola, 2001eko Sorginen laratza, 2003ko Hasiberriak. Eta Doraemonen 5789 atal.

Neuk ere tankera hori hartzen diot. Oker egon ninteke, baina nire ustez lehengo eskema berdintsuek jarraituko dute hemendik aurrera ere. Errazena egin da: eskrupulorik gabeko talde baten laguntza bilatu eta kito. Horregatik PNV-ek ez du sartu nahi izan herri honek nolako EITB nahi (merezi) duen eztabaidan, eta jarrera kontinuista bati heldu dio. Hitz gutxitan esateko: zaharrak berri baina diru gutxiagorekin. (Iya guriak egin du....)
Izenburua: Er: Habemus Mamam: Maite Iturbe
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Martxoaren 09a, 11:49:02
Ustekabean harrapa ez gaitzan, hona hemen ze panorama izango dugun aurrerantzean ETB-n:

http://gara.naiz.info/paperezkoa/20130309/391760/es/El-presupuesto-EITB-cae-2652-lastrado-sobre-todo-television

Izenburua: Er: Habemus Mamam: Maite Iturbe
Egilea: Aju Noiz: 2013ko Martxoaren 09a, 18:34:35
Agian egia da ETB2 kendu beharko litzatekela... Hor daukazue mozketa.
Izenburua: Er: Habemus Mamam: Maite Iturbe
Egilea: darko Noiz: 2013ko Martxoaren 13a, 16:14:05
EITBren aurrekontua %17 jaitsiko da, baina Maite Iturberen soldata (Suriorenarekin alderatuta) %0,56 igoko da: 85.693 euro. "Gestion ejemplar" deitzen diote. Ondo, ezta?
Izenburua: Er: Habemus Mamam: Maite Iturbe
Egilea: jonnydbz Noiz: 2013ko Martxoaren 13a, 18:31:28
Elkarrizketa bat egin diote GoiTBn: https://vimeo.com/61693822
Izenburua: Er: Habemus Mamam: Maite Iturbe
Egilea: jonnydbz Noiz: 2013ko Martxoaren 13a, 18:50:16
ETB1 indartzea izango omen da helburua.