HULK IZUGARRIA [MG-TELEGRAM] [12/13]

Sortzailea MikelEiza, 2007ko Urtarrilaren 29a, 16:26:18

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

MikelEiza

Aupa, duela nahikotxo hasi nintzen serie hau montatzen, baina arazo batzuk eta alperkeriagatik igo gabe utzi nuen. Azken egunotan aldiz, bideoak prestatzen eta audioa sinkronizatzen ibili naiz eta ia guztiak prest dauzkat guztiak. Falta zaizkidanak 12 eta 13. atalak dira, 12aren audioarekin arazotxo bat baitaukat eta 13arena ez daukat superbateko vhsetan ez baitzuten atera. Suposatzen dut 12.a konponduko dudala eta igo alko dudala, baina oso zail ikusten dut 13.aren audioa lortzea. Posibilitate bakarra betizu kateak berriz emititzea eta baten batek kapturatzea da, baina oso posibilitate gutxi ditu. Besterik gabe hor doaz releasearen datuak:

Izenburua: Hulk Izugarria
Jatorrizko Izenburua: The Incredible Hulk
Atal kop.: 13 (12 bakarrik euskeraz)
Noizkoa: 1982
Kalitatea:DVD-VHS (Bideoa nahiz eta dvdripa izan ez da hain ona, baina ez daukat besterik)




Atalak:

Herkuloideak Ninja [Euskal-Encodings]    Telegram bidez jaitsi.

            
(OHARRA: Arxiboak .7z formatoan daude eta 7zip programarekin deskonprimitu behar dira. Pasahitza: ab)

Spoiler

Taichisan

Oso interesantea^^jejeje gogoa nuen aspaldi telesail hau euskaraz berriz gozatzea^^. Pentsatu dut Ziegak eta herensugeak dvd euskaraz(filmax ateratakoak) igotzea(dvd osoak noski), baita ere ROBOCOP eta LAU IZUGARRIAK, ikusi dudanez deskatalogaturik bait daude, eta zihur nago askok interesatuta daudela material honetaz.

Zenbat atal igoko dituzu astean Belebeltz?
Eta nola zoaz zure VAMPIRE HUNTER proiektuarekin??
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

MikelEiza

2. atala gehitu dut eta seguruenik 3.a gaur edo bihar igoko dut.
Astean ez dakit zenbat igoko ditudan, baina ahal dudan guztietan atalen bat igoko dut eta gutxi direnez seriea nahiko azkar igoko dudala uste dut.
Banpiro ehiztariari dagokionez, bere garaian hainbat buruhausteren ostean, ondo sinkronizatuta zegoelakoan, Ajuri pasa ostean esan zidan batzutan zarata moduko bat entzuten zela eta hobe zela beste modu batean sinkronizatu. Modu hori azaldu ostean ere, ez nintzen gai izan ondo montatzeko eta utzi egin nuen. Hala ere, gaur arratsaldean esan diot Ajuri azterketen ostean berriz azaldu behar didala nola egin eta sahiatuko naiz. Lortzen badut berehala igoko dut. Hori bai euskeraz bakarrik igoko dut, bi audiok asko okupatzen baitute.
Taichisan esan duzun horrek asko poztu nau, Robocop eta Lau izugarriak edukitzeko irrikitan bainago. Hori bai, nahiz eta dvd osoak edukitzea oso interesgarria izan :lmaosmiley3, dvdak igotzea astunegia egingo zaizula uste dut eta hobe zenuke ripeoak igotzea.

: Enero 29, 2007, 08:03:28
3. atala ere igota. Bihar denbora badaukat besterem bat igoko dut.

Arsenicum


Oso ona BeleBeltz. Bajatzen jarri ditut biak eta subforo bat egingo diot denbora daukadanean.
: Enero 29, 2007, 11:03:05

Bigarren atala jaitsi dut eta oso ondo dago, bai kapitulua eta bai kalitate aldetik. Nik espero baino hobeto egia esan. Gehiago ikusteko irrikitan.

Bestalde, ez dakit nire ordenagailuaren arazoa izango den edo zer, aurrera eta atzera botazeko barratxoa ez dabil. Osorik ikusi behar dut, ezin nahiteke azkenera edo edozein puntura pasatu, bideoaren iraupenean 28 ordu jartzen dit. Norbait gehiagori gertatu zaio? hau konpon liteke?
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

MikelEiza

Aurrera ezin bota al izatea eztakit zergatik gertatzen zaizun, nik nire ordenagailuan behintzat egin dezaket. Agian igotzerakoan zerbait gertatuko zitzaion eta orain ez dabil. besteren batek jaitsi baldin badu esan dezala ondo dabilkion edo ez eta gaizki baldin badabil berriz igoko dut. Beste atalen batekin gertatzen bada ere abixatu eta konponduko dut.

Arsenicum


Antza danez, nire ordenagailuan arazoa da. Mediafire-rekin ez da oso ondo eroaten. Taichisanegaz berba in dot eta berari ez dako gertatuten holangorik.

Nire zurean eta Kochikameren beste bategaz be pasetan dast, asike nire ordenagailuan gauza da seguru. Ostebere saiatuko naz ia.

Ta ez badabil, emuletik bajatuko dotaz edo taichisanek pasatuko dostez geratze garenean  :msn-wink

Jarraitu holan Belebeltz! :thumbsup
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

MikelEiza

Deskargekin nire ordenagailua ere ez dabil oso ondo, pare bat aldiz fitxategiaren %100 jaisterakoan errore bat ematen dit eta mis documentosen bi fitxategia geratzen zaizkit bata .avi (ez du okupatzen ezer) eta bestea .avi.part edo horrelako zerbait (fitxategiaren tamainarekin). Hori gertatzean, avia ezabatu eta .part kentzen diot eta horrela bideoa primeran dabil, baina ez dakit jatorrizko fitxategiaren kopia zehatza lortzen dudan eta horrek arazoak ekar ditzakeen emulean jartzean. Besteren bati gertatu zaio horrelakorik?
Gainera, 4. atala igotzen bukatutakoan, linka agertu beharrean errore bat jarri dit esanez orain 100MB bakarrik igo ditzakedala fitxategi bakoitzeko. Horregatik uste dut hobe izango dela beste nonbaitetara igotzea edo bestela mediafireekin jarraitu eta fitxategiak zatituta igo. Baina behin zatituta igo behar badut nahiago dut p2m bidez igotzea erosoago egiten baitzait. Zer deritzozue metodo honen bidez igotzen badut?

Arsenicum


Niri ere gauza bera gertatzen zait avi.part eta .avi geratzen zaizkit. Hau ez gertatzeko, linka flashget barruan sartzen nuen, eta horrela ondo doaz gehienak, baina batzuekin arazoak dauzkat oraindik.
: Enero 30, 2007, 07:16:17

Ostabere bajatu dot 2.rren atala eta oraingoan ondo dabil. 3rak ikusi dotaz eta asko gustatu dastez. Gehiago ikusteko irrikitan  :eat
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

orionatk

oso ona!!!
zelako pena atal baten euskerazko audia faltatzea  :dead

Segi horrela!!!!

MikelEiza

Pena handia da azken atala ez aurkitu izana baina esperantza daukat egunen batetan betizu katean emango dudela eta serie osoa izateko.
Igoerari dagokionez p2m metodoa erabiltzea erabaki dut, horrela gehiago iraungo dutela uste baitut. Gauerako 4. atala igotzen sahiatuko naiz.

Taichisan

Ahinbeste denboran "deskatalogatuta" edukita, hemen duzua berriz HULK IZUGARRIA telesaila euskaraz!! :giveup:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

gorri

Mediafire-ko estekak ez dabiltza...

Mihiluze

Egia da, ez dute funtzionantzen.

Eskerrik asko lanagatik!

zumarra


MikelEiza

Nik nonbait gordeta izango ditut, ea aurkitu eta igotzen ditudan.