Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Aju Noiz: 2010ko Abenduaren 21a, 15:11:48

Izenburua: Euskadi Irratian elkarrizketa egiteko proposamena gaur 18:15etan
Egilea: Aju Noiz: 2010ko Abenduaren 21a, 15:11:48
Bueno, ba email bat jaso dut lehenxeago, eta ikusten dudanez bidaltzailea foroan erregistratu da "mezularia" izenarekin. Egia esan margen gutxi dago erabakitzeko, baina bueno.

Gaur Sindescargaren lege *****************************a bozkatzen da eta une honetan CiUren esku dago, eta ezezkorako daude. Gaia dela eta, baten bat nahi dute elkarrizketa egiteko.

AipatuSareko deskargen aurkako legea dela eta, SINDE legea dela eta, gaur arrastaldeko 18:15ean erabiltzaileren batekin hitz egin nahi genuke Eusakdi Irratiko Mezularia saioan. Elkarrizketa telefonoz egingo genuke eta ez da izenik zertan esan, modu anonimoan egin daiteke.

Besterik gabe, modu honetako zein atari erabiltzen dituzun, zein serietara engantxatuta zauden eta lege honen inguruan iritzirik ba ote duzun galdetuko genizuke.

Baten bat prest badago, bidal diezaiola mezu pribatu bat.

Nik ez dut nahi :meparto: Ezagutzen naiz, eta oso oso urduri jarriko nintzateke, gainera nire euskera oso itxia da, eta nerbioekin zeresanik ez :meparto: Baina batez ere hobe ez badut auzi horrekiko daukadan iritzia ematen, ze disparateak besterik ez nituzke esango, gero edonorako montajeak egiteko erabiliko liratekenak :meparto: Ez nintzateke gustora geratuko formak mantenduz Sindek interes pertsonalak dauzkala esanda bakarrik.

Ba hori, erabiltzaileren batek nahi badu, aprobetxa dezala aukera.
Izenburua: Re: Euskadi Irratian elkarrizketa egiteko proposamena gaur 18:15etan
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Abenduaren 21a, 17:34:14
Neuri ere bidali didate mezua, baina ezer gutxi dakit legeari buruz, telebistan esaten duten apurra ere ez. Ondo informatuta egonez gero, ka?a apur bat sartzera azalduko nintzateke ::Vudu

PD: honetarako zen lehengo txata?
Izenburua: Re: Euskadi Irratian elkarrizketa egiteko proposamena gaur 18:15etan
Egilea: Arsenicum Noiz: 2010ko Abenduaren 21a, 17:56:06
Neuk be 14:30tan edo jaso dot mezua. Ordu horretan beharrean nabil ta ezingo dot. :silba:

Sinde legeak ez deu ezer aldatzen. Ointxe momentuan be, edozein web orri ixteko eskubidea dago. Eta badakigu danok zertaz gabiltzan berbaz...

PD: honeri buruz nenbilen berbaz, megauploadeko kontua aipatu zanean.
Izenburua: Re: Euskadi Irratian elkarrizketa egiteko proposamena gaur 18:15etan
Egilea: darko Noiz: 2010ko Abenduaren 22a, 12:48:42
"Mezularia" irratsaioaren izena dela uste dut. Nik atzo entzun nuen irratia kotxean eta Sinde legeari buruz ari zirela, Euskal-encodingsi propaganda pixka bat egin zioten (interneten euskarazko gauzak aurkitzeko tokia dela eta abar).

Gero bertako administratzailearekin hitz egin zutela baina ez zuela irratian zuzenean atera nahi izan esan zuten, eta gutxi gorabehera berak (administratzaileak) hau kultur etxe baten antzera ikusten zuela esan omen zien.
Izenburua: Re: Euskadi Irratian elkarrizketa egiteko proposamena gaur 18:15etan
Egilea: zumarra Noiz: 2010ko Abenduaren 22a, 14:50:38
Seguru izango al da kontakturako telefono bat ematea?

Badaezpada ere, nire ustez, anonimatoan geratzea hobe da.

Eta, elkarrizketa bat egin nahi izanez gero, kuestionario baten bidez, e-mail-ez bidalita, egin liteke...
Izenburua: Re: Euskadi Irratian elkarrizketa egiteko proposamena gaur 18:15etan
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Abenduaren 22a, 14:53:19
Gustatuko litzaidake jakitea, ea administratzaileren bat beraiekin harremanetan jarri zen eta hori esan zien, edo asmatu egin zuten. Kuriositateagatik bakarrik, jakiteko ea informazioa fidagarria den... :silba:
Izenburua: Re: Euskadi Irratian elkarrizketa egiteko proposamena gaur 18:15etan
Egilea: Taichisan Noiz: 2010ko Abenduaren 22a, 15:36:02
Nola? gure foroko administratzaile bat elkarrikzketa egin zuen?? nork baina? esan dezala!!XD
Bueno, kultur etxe digitala antzekoa egia esan bada, baino dena den ez da juxtu Aju ta biok geneukan lehen ideaia, gauza zan Euskal-Encodings( lehen dragoibola.com) euskarazko materialen erreferentea egitea. Badakigunez EITBk ez duela ahalegin asko egiten euskararen arloan, material dexente etb2ra eramanda bikoizketaren gastuak aurrezteko, horregatik egin genuen proiektu hau, material hauek betirako eskuragarri izateko, ta egia esan oso ondo atera zaigu, sekulako gendea segitzen gaitu eta gauzaok grabatu.

Nik egingo nuke eklarrizketa hori ez banu gaur irakurri mezuaXD
Izenburua: Re: Euskadi Irratian elkarrizketa egiteko proposamena gaur 18:15etan
Egilea: Aju Noiz: 2010ko Abenduaren 22a, 15:58:21
Nik zin egiten dut ez nuela ezer esan :meparto: Dena den ETBko materialaz betetako web bati ETBk berak elkarrizketa egitea, guk materiala berez legezkoa den ala ez jakin gabe... Azken batean suposatzen dut maila bidali zuena langile soil bat zela horretaz muturrik sartu gabe hitz egiteko asmoz, baina ez dakit nik zer gerta daitekeen tonto jartzen bada norbait :meparto: Ez zen ideia ona elkarrizketa onartzearena, baina baten batek nahiko balu ulertuko nuke.
Izenburua: Re: Euskadi Irratian elkarrizketa egiteko proposamena gaur 18:15etan
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Abenduaren 22a, 18:10:53
Lau administratzaile daude hemen. Bat aokromes da, eta ez dut uste hau izan denik. Beste bik esaten dute ez direla izan. Nor izango ote da?

http://www.eitb.com/audioak/irratia/euskadi-irratia/programak/mezularia/osoa/568715/sinde-legea-aztergai/ (http://www.eitb.com/audioak/irratia/euskadi-irratia/programak/mezularia/osoa/568715/sinde-legea-aztergai/)

14:30 minututik aurrera. "Aitorrek dio..."  :biggrin:
Izenburua: Re: Euskadi Irratian elkarrizketa egiteko proposamena gaur 18:15etan
Egilea: Aju Noiz: 2010ko Abenduaren 22a, 18:49:26
Nork erantzun die Aitor izenarekin? :meparto:
Izenburua: Re: Euskadi Irratian elkarrizketa egiteko proposamena gaur 18:15etan
Egilea: Taichisan Noiz: 2010ko Abenduaren 23a, 14:12:57
Aitor? nor ostia da Aitor?? Adminak soilik 4 gera esan duzuenez, inork ez da Aitor deitzen, ez dakit norekin harremanetan jarri diren baino Administrazioko inorekin ez behintzat, baliteke gure kideeren bat izango litekeela,(Burrundie, Godelet, edo beste uploader batek).
Dena den entzun egin det ta azelako publizitatea eitbren aldetik!! LA DE DIO!!XD konturatu zarete DRAGOI BOLA ez dutela aipatu?? Jaun ta Jabe bai, Heroiak ez,XD suposatzen det aurkitu ahal delako izango zela, bestela, Bampiro ehiztaria ere aipatu ahal luketen oso filme aintzina bait da.
Izenburua: Re: Euskadi Irratian elkarrizketa egiteko proposamena gaur 18:15etan
Egilea: Godelet Noiz: 2010ko Abenduaren 23a, 18:07:11
Kaixo,
entzun dut elkarrizketa. Publizitate ona guretzat, bai. Euskalherriko erreferente telesailak eta filmak jaisteko... la la la...  :egiptooo Gora Euskal Encodings!
:village:

Uste dut kazetari berak asmatu du guztia; dena den, ados nago esandakoaz.

Zoritxarrez gure Sinde maitearen berririk jasoko ditugu lehenago edo geroago. Beraz, norberak argudioak presta ditzake hurrengo elkarrizketarako.  :manifa:

Nork hil zuen Laura Palmer?
Nork da Aitor Administratzailea?

Pertsonai bat, besterik ez, istorio guzti hauek kontatzeko. Noizbait jakingo ahal dugu egia? Zer da egia? Ostie! Berriro ahaztu zait pilula gorria jatea :burlaa:
Izenburua: Re: Euskadi Irratian elkarrizketa egiteko proposamena gaur 18:15etan
Egilea: Arsenicum Noiz: 2010ko Abenduaren 24a, 15:40:32

Euskadi irratiako norbait foroan erregistratu eta idatzi in joskule elkarrizketaren hurrengo egunean konturatu nintzen ni. Elkarrizketa baino lau ordu lehenago eta Santo Tomas egunean idatzi joskun ganera, ezer prestatuko astirik be emon barik. Elakarrizketana aurretik jakinte be, ez neuke berbarik ingo legea guztiz onartu edo baztertu arte. Nik momentuz onena itxarotea dala uste dot eta ikusten joango garez zelan doazen geuzek aurrerantza.
Izenburua: Re: Euskadi Irratian elkarrizketa egiteko proposamena gaur 18:15etan
Egilea: baronluigi Noiz: 2010ko Abenduaren 24a, 16:59:58
Zuek ez kezkatu, sinde legeak ez dio honi inongo arazorik ekarriko. Eduki ditzazkegun arazo bakarrak megaupload ekin izan daitezke, zeren eta lege honen bitartez txinako zentsura antzeko bat jarri nahi dute atzerriko web orrientzat.
Izenburua: Re: Euskadi Irratian elkarrizketa egiteko proposamena gaur 18:15etan
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Abenduaren 24a, 17:06:07
Hau da, inor ez dela kontaktuan jarri beraiekin ezta? ederto, jajaja, hemen ikusi dugu hedabideak ez direla fidagarriak. Horrelakoetan hau egiten badute, zer ez dute asmatuko beste gai batzuetan...
Izenburua: Re: Euskadi Irratian elkarrizketa egiteko proposamena gaur 18:15etan
Egilea: Arsenicum Noiz: 2010ko Abenduaren 25a, 11:50:16
Ez dakit arazorik ekarriko duen ala ez, baina lege hori aurrera ateratzeko egin beharrekoa badau hitzeginda. Lehenengo senatuan aurrera atarako da, ta parlamentura doanean bebai, azkenean onartu egingo da.