Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Aju Noiz: 2013ko Maiatzaren 16a, 15:37:52

Izenburua: Googlerentzako etarrak gara
Egilea: Aju Noiz: 2013ko Maiatzaren 16a, 15:37:52
Ez dakit inoiz konturatu zareten baina JDownloaderrekin zerbait jaisten ari zaretenean "ETA" jartzen du denboraren ondoan; esanahiaren bila jarri naiz Googlen eta "JDownloader eta" jartzea otu zait bilatzailearen irudien sekzioan, eta hara non konturatzen naizen emaitzako ia irudi guztiak foro honetakoak direla :wow:

Linka (https://www.google.es/search?q=jdownloader%20eta&oe=utf-8&aq=t&rls=org.mozilla:eu:official&client=firefox-a&um=1&ie=UTF-8&hl=eu&tbm=isch&source=og&sa=N&tab=wi&ei=S-CUUaKGPMn07Aa0xoGACQ&biw=1708&bih=724&sei=TeCUUZ-wK8-g0wWQpoFQ#imgrc=_).
Izenburua: Er: Googlerentzako etarrak gara
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Maiatzaren 16a, 18:16:02
Espero dut katxondeoan aritzea baina, badaezpada ere, azalduko dut:

ETA: ESTIMATED TIME of ARRIVAL.

Alegia, AMAITZEKO USTEZKO DENBORA

Flipatuta utzi nauzu...
Izenburua: Er: Googlerentzako etarrak gara
Egilea: Aju Noiz: 2013ko Maiatzaren 16a, 18:26:31
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Maiatzaren 16a, 18:16:02
Espero dut katxondeoan aritzea baina, badaezpada ere, azalduko dut:

ETA: ESTIMATED TIME of ARRIVAL.

Alegia, AMAITZEKO USTEZKO DENBORA

Flipatuta utzi nauzu...
Ikusazu jarritako linka, erdiak euskal-encodingsenak dira :evil:

Googleren menua euskaraz edukitzeak zerikusia izango du?. Euskaraz JDownloader aipatuko duten talde bakarra izango gara, baina ez dakit, kasualitatea ere bada.
Izenburua: Er: Googlerentzako etarrak gara
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Maiatzaren 16a, 19:02:19
Aber,

seriesyonkis.com-etik bi atal jeisten jarri ditut (Juego de Tronos eta Como conocí a vuestra madre) eta ETA berdin berdin agertzen zait niri behintzat. Ez dira ba foro honetatik lortutako link-ak:

(http://i.imgur.com/GQIeXyM.png)

Lasai egon; ez dago eta paranoiarako arrazoirik....   :barre:
Izenburua: Er: Googlerentzako etarrak gara
Egilea: Aju Noiz: 2013ko Maiatzaren 16a, 20:31:13
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Maiatzaren 16a, 19:02:19
Aber,

seriesyonkis.com-etik bi atal jeisten jarri ditut (Juego de Tronos eta Como conocí a vuestra madre) eta ETA berdin berdin agertzen zait niri behintzat. Ez dira ba foro honetatik lortutako link-ak:

(http://i.imgur.com/GQIeXyM.png)

Lasai egon; ez dago eta paranoiarako arrazoirik....   :barre:
Ez didazu ulertu. Googlek egiten duen ustezko asoziazioagatik nabil, eta ez JDownloaderrek linka nondik datorren arakatu eta "ETA" hori jartzen duela. Badakit JDownloaderren edozein jaitsierak jartzen duela "ETA".
Izenburua: Er: Googlerentzako etarrak gara
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Maiatzaren 16a, 21:18:17
Ba ulertu gabe segitzen dut.

Sentitzen dut.
Izenburua: Er: Googlerentzako etarrak gara
Egilea: MikelEiza Noiz: 2013ko Maiatzaren 16a, 21:40:20
Aju, google-ek geroz eta gehiago pertsonalizatzen ditu bilaketako emaitzak. Kasu honetan, google-ek badaki zu euskal-encodings-en behin baino gehiagotan sartu zarela eta beraz normala da irudi gehienak hemendik ateratzea.

Hori egiaztatzeko egin proba hau; ireki "incógnito" moduan pestaña bat (firefoxen uste dut navegación privada deitzen dela) eta egin bilaketa berdina. Fijo beste emaitza mota bat itzultzen dizkizula. Ez erabili posteatu duzun linka; bilaketa berri bat egin.

Aju, denbora gehiegi libre horrelako gauzetan fijatzeko, ezta?

EDIT: Kontu honekin bideo insteresgarri honetaz gogoratu naiz: http://www.ted.com/talks/lang/eu/eli_pariser_beware_online_filter_bubbles.html
Izenburua: Er: Googlerentzako etarrak gara
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Maiatzaren 16a, 21:53:46
Apologia egiteagatik foroa itxi, besterik ez genuen behar... :threat: