MPEG ASP (Divx eta Xvid) eta AVIren amaiera?

Sortzailea Aju, 2009ko Urtarrilaren 08a, 21:17:08

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Sentitzen dut txapa, BAINA GAI OSO-OSO GARRANTZITSUA DA, ETA OSO-OSORIK ULERTU BEHARKO DUZUE.

Gehienoi txinera egingo zaizue hau, baina atzerago edo aurrerago ulertu egin beharko duzue, ezusteko bat edo gehiago eraman nahi ez badituzue XD

Gu ohituta gaude ?divxen/xviden/h264en dago konprimituta? esatera, eta ez da horrela, baina hala esaten dugunez, buruan horixe daukagu sartuta. Inoiz galdetu zarete ea nola den posible DVD bat erostean azken Divx bertsioa 5.2 izanda, ea nolatan onartzen dituen 6.0 bertsioarekin konprimitutako bideoak inolako eguneraketarik gabe?

Konprimitzen dugunean, 2 formatu hauetako batean egiten dugu, MPEG ASP, MPEG AVC. Honela egon da erabilera gaur arte:

MPEG ASP (divx, xvid)
MPEG AVC (h264)


  • MPEG ASP: formatu honetan konprimitzen ditugu guk foroko gauzak. Mahai gaineko DVD guztiek onartzen dutena da, eta Divx eta Xvid egon dira oinarrituta honetan gaur arte. Gaurtik aurrera, momentuz, Xvid bakarrik. Ordenagailuari errekurtso oso gutxi eskatzen dizkio.
  • MPEG AVC: high definitioneko estandarra bihurtu da. Gaur artean h264 zen erabiltzen zuen bakarra. Askoz kalitate hobean konprimitzen du (gauzak ganoraz eginda, eztago pixelaziorik) , eta ASPk baino dezente gutxiago okupatzen du gainera. Desabantailak? Konpresio denbora batez ere. ASPrekin ordubetean egiten duzuna, honekin konfigurazio dezente bat erabilita 8 ordu inguru behar dituzu, eta ya konfigurazio onena erabiltzen baduzu? 12-16 ordu inork ez dizkizu kenduko. Beste desabantaila bat errekurtso eskaera da. Horrek oraindik AVC onartzen duen mahai gaineko DVD oso gutxi egotea ekarri du, eta daudenak oso garestiak dira. Estandarizazioak merketzea ekarriko du, baina oraindik denbora falta da.

Gaur Divx 7 atera da, eta AVC erabiltzera pasa da. Orain Xvid da ASPrekin gelditzen den bakarra, eta honek ere ez du asko tardatuko bestera pasatzen (ez dut ulertzen nola aurreratu zaion Divx).

Estentsioan ere aldaketak daude. Orain artean estandarra AVI izan da, baina AVC honekin MKV izatera pasako da. Bakoitzaren ezaugarriak:


  • AVI: nahi beste audio onartzen ditu, y para de contar. Azpitituluak erabiltzeko, karpeta berean bideoaren izen berarekin jarri behar duzu azpitituluen artxiboa, eta SRT formatukoak bakarrik onartzen ditu, hau da, kolorerik gabekoak. Karaokeak eta koloredun azpitituluak jarri nahi badizkiozue (ASS formatuko azpitituluak), bideoari itsastera behartuta zaude.
  • MKV: nahi beste audioz aparte, bideoaren barnean nahi beste azpititulu artxibo sartzeko aukera ematen dizu itsasteko beharrizanik gabe, ASS formatuko azpitituluak barne (koloreztatuko azpitituluak eta karaokeak dauzkana).

Beraz, aurrerantzean adi ibili! Divxekin konprimitua izateak ez du esan nahi mahai gaineko DVDak onartuko dizunik.

Guk ere zeozer erabaki beharko dugu, ez? Aurrerantzean zer erabiliko dugun. Ni pertsonalki damutu egiten naiz One Piece ASPrekin egiteaz, hasieratik nengoen berotuta ya MP4an egiteko, baina badirudi komunitate bakarra garela DVDekin konpatibilitatea izatea primatzen duten bakarrak, eta ikusten dugunez, epe luzera garesti ordaindu/ko dugu. Dena den, horrekin hasi naizenez, horrela jarraitu beharko dut One Piecen. Besteekin ikusiko dut, probak egin nahi ditut konpresio denborak ikusteko.

Nire ama dirudigu, VHSa izorratu eta berria erosi nahi XD "eta zer egingo dugu zintekin" XD

jonnydbz

Nik gehienbat ordenagailua erabiltzen dut gauza hauek ikusteko (hilabete baten izan ezik), eta hemen beti izango da konpatiblea, beraz, hasiera batean berdin zait. Baina beti jarriko nuke kalitatea konpatibilitatearen aurretik. Iritzi hau ikusle baten iritzia da, muntatzaileok ikusiko duzue zer egin.

Hala ere, MPEG ASPren amaiera izan daitekeela esatea larregi deritzot. MP3a ez da desagertu nahiz eta formatu hobeak egon eta gutxiago okupatzen dutenak. MP3a ez dute kendu, baina bai WMA sartu. MKV sartzean AVI hor egongo da, oraindik MPG (VCD eta SVCD) dagoen bezala. AVIa kentzea atzerapauso bat izango litzateke.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Baina zuk izazu kontuan 42 pulgadako telebistak gero eta gehiago izango direla. Telebista normalean pixelak igartzen badira ASPekin, pentsa ezazu hor. HD garaian ASP oso atzeratua da, eta mundu guztiak pentsatzen du berdin, gaur egun edozein fansubek erabiltzen du AVC: animeunderground, tusdivx, thephoenix... Adibide bat emango dizut: hartu narutouchihako narutoren kapitulo bat. 233mb pisatzen du eta 1280x720 resoluzioan dago. Pixelazioa zer denik ere ez, eta DVDaren kalitatea aspaldi gainditu zuen bideoak. Ezetz lortu ASPekin halako kalitaterik ezta 640x360ra ere (4 aldiz datu gutxiago dira). Pasada bat da AVCrekin egiten daitekeena.

ASPen desagerpena AVCren konpresio denboraren hobekuntzak determinatuko du.

jonnydbz

Nik diodana da ez dudala uste desagertuko denik, agian hemendik 30 urtera bai, baina ez bereala hori ziur. Eta niregatik egin nahi duzun dena MKVn, nik ez dut arazorik izango-eta. Berriro diot nahiago dudala kalitatea, eta gainera gutxiago pixatzen badute hobeto ;)

Portzierto zer gertatu da the phoenix team-ekin??
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Zerbait gertatu dela entzun duzu? Nik ez dakit ezer, baina ez zait hain arraroa egiten. Ez dut interesgarriarena egin nahi, baina hasieratik arazoren bat izango zutela suposatzen nuen. Zertarako banatzen zara tusdivx bezalako konmunitate "potente" batengandik? Ze beharrizan daukazu? :silba:

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

orionatk

Nigatik, AVC. Lasterrago edo geroago daukagun dvd irakurgailua izorratuko zaigu eta berria erosi beharko dugu. Nik uste hobe pixkat etorkizunera begiratzea.

jonnydbz

Hala ere bakoitzak egin dezala nahi duen moduan ez?? Ni ez naiz inor esateko zuei nola egin behar dituzuen gauzak. Gainera ez daukazue zertan denok berdin egin, batek ASPn egin dezake eta besteak AVCn.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

shanks_op

esan duzuenaz gutxi gora behera ulertu dut, baina jakizue MKV irakurgailua (dvd) existitzen dela, hau da, MKV bideoak dvd-an ikus daitezkela
http://www.antiscreeners.com/node/475 
pepito tolejo ataca de nuevo!!!! EITB no tokes los cojones espa?ol!!

Aju

#9
Aipamenaren egilea: shanks_op  Noiz: 2009ko Urtarrilaren 09a, 16:20:41
esan duzuenaz gutxi gora behera ulertu dut, baina jakizue MKV irakurgailua (dvd) existitzen dela, hau da, MKV bideoak dvd-an ikus daitezkela
http://www.antiscreeners.com/node/475 
Bai bai, egon badago MKVak irakurtzen dituena, h264ak irakurtzen dituena etab. Baina bizitzan beste gauza asko bezala, jende normalarentzako garestiegiak. Estandarizazioak merketzea ekarriko du.

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Urtarrilaren 09a, 15:39:57
Hala ere bakoitzak egin dezala nahi duen moduan ez?? Ni ez naiz inor esateko zuei nola egin behar dituzuen gauzak. Gainera ez daukazue zertan denok berdin egin, batek ASPn egin dezake eta besteak AVCn.
Noski, oraindik denbora falta da estandar oso bihurtzeko, konpresio kalitatea oraindik ez da hain ona Divx7en kasuan, eta Xvidek ere ateratzen duenean oraindik izango du zer hobetua, baina bada garaia gai honetaz serio hitz egiteko. Gero jendeak egin dezala nahi duena bakoitzaren lanarekin, baina hain juxtu honegatixe zabaldu dut hari hau, izan nituen bi esperientzirengatik.

Gogoratzen zarete DBZren pelikulak OGM formatuan atera nituenean eta hasiera batean DBZ x264ekin konprimitzeagatik izan nituen kexak, AVI eta Xvid bertsioak eskatuz? Garai hartan hori gertatu zen, eta telebisatuta dago orain ere horixe gertatuko zaidala. Gertatu zenean uler nezakeen x264en kexak izatea ,oraindik jende gutxik erabiltzen zuen eta (hala ere, jakingo bazenute zer emango nukeen DBZren release hori x264ekin eginda izateagatik?), baina orain estandar bihurtzen dabil, eta ezin diogu gaiari bizkarra eman eta Xvid primatu bere konpatibilitateagatik (pare bat urte barru berak ere konpatibilitate bera izango du).

Nik pertsonalki uste dut denbora tarte bat utziko dudala AVC konprimitzaile berrien kalitatea eta konpresio denbora ikusteko, eta gero AVCrekin hasiko naiz. Bere garaian jendearen eskaerari kasu egin nion, baina orain ulertu beharko didazue Xvid formaturako bertsiorik ateratzen ez molestatzea, ez dauka zentzurik, jada hau ere estandarra da eta. Eta alderantziz ere errespetatuko dut.

"Arazoa" hor dago, eta atzeratzen joan gaitezke guztia, baina zenbat eta atzerago, etorkizunean are bideo gehiago izango ditugu codec desfasatuan, kalitatea galduz. Orain erosoa dirudi, baina etorkizunean ziur ?egin nuenean denbora gehixeago dedikatu eta hobeto egin izan banu? esango dugula, hau azterketa garaia bezala da, ?gehiago ikasi izan banu?? XD (jonnyri dedikatuta (neu naiz halakoa, ez jonny, ez nahastu XD))

jonnydbz

Aipamenaren egilea: shanks_op  Noiz: 2009ko Urtarrilaren 09a, 16:20:41
esan duzuenaz gutxi gora behera ulertu dut, baina jakizue MKV irakurgailua (dvd) existitzen dela, hau da, MKV bideoak dvd-an ikus daitezkela
http://www.antiscreeners.com/node/475 
Honek kafetera moderno baten itxura dauka xD.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Fijatzen hasita, MKV eta h264 biak onartzen dituen lehen DVDa da, bai. Suposatzen nuen KISSek aspalditik izango zituela, ze badakit banaka onartzen zituen dvdak zituela.

shanks_op

pepito tolejo ataca de nuevo!!!! EITB no tokes los cojones espa?ol!!

darko

Nire etxeko DVD aparatuak bi urte ditu eta, hondatzen ez bada, besterik ez da sartuko. Gainera, ezin jakin etorkizunean Blu Ray edo beste formaturen bat sortuko den. Beraz, nire iritziz bideoa prestatzen duenak nahi duena egin dezala baina aukeran nahiago dut kalitateari gehiago begiratzea (gero bideo gutxi jaisten baditut ere).
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik