Arazoa DBren audioarekin

Sortzailea Aju, 2011ko Ekainaren 21a, 22:46:27

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Azaltzen hasiko naiz.

Dragoi Bolaren release berri bat egiteko asmoa daukat. Bideoa Dragon Box japoniarretik aterako dut zuzenean eta x264 codec-arekin egingo dut. Audioa Selectako audioetatik ateratuko dut. Probak egiten nabil eta fps-ekin arazo bat daukat.

Bideoa: Dragon Boxa, japoniarra izanda, 23.976 fps-ra doa, eta bideoak 24:39 irauten du. 25 fps-ra aldatzen badut, 23:36 irauten du.

Audioa: Euskarazko bikoizketa, hemengoa denez, 25 fps-ra doa. DGIndexekin audioak ateratzean 25 fps-ra doala markatzen dit, baina audioak 24:39 irauten du, bideoak 23.976 fps-ra bezala.

Pentsatu nuen agian okerreko etiketa jarri diotela, eta berez audioa 23.976ra doala; 23.976->25 bihurketarekin 23:36 irauten du, baina uste dut azkarregi doala, ez dela bere abiadura naturala, pixkat "voz de pito" moduan entzuten dela. Endingaren hasieran igartzen diot nik desberdintasun handiena. Nire ustez abiadura naturala audioa DVDan datorren moduan da, baina 25 fps markatzen ditu eta 23.976 fps-ren iraupena dauka. Ez dut ulertzen :haserre:

Zuen iritzia jakin nahi dut, eta 3. atala era bietara igo dut.

25 fps.
23.976 fps.

Zein da zuen ustez audio "ona"?

PD: Ez dakit zer osti daukan megauploadek, baina bideoak 42MB/s-ra igotzen dizkit, 6 segundutan barra guztia beteta dago :wow: Linkak ez badabiltza esaidazue, tranparen bat izan behar du-eta :dumbb:

jonnydbz

Jeisten jarri ditut, baina nik badakit Selectekoek audioa mantsotu behar izan zutela, beraz, hori ezin daiteke izan abiadura naturala. Audio "onak" Salvat eta Mangafilmsekoak dira, baina hor sentsuren lana dago. Bestela konparatu audioak orionatk-ren atal batekin, ea zein den naturala.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Nik gauza baten zalantza dakot, ez da suposatzen Selectak ateratako materiala ez zen DB boxeko kalitate berbera?? Bideoa diot. Zeren orduan ez legoke arazorik ripeoa hortik egiteko zuzenean eta burua ez nahastea ahinbeste.

P.D: Audioen ftpen zerak niri ere askotan zapuzten dizkidate muntaiak, eta ez dakit nola pasatu batetik bestera, Aju zu badakizu ze programa behar den horretarako?
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Selectako DVDen arazoa PALen direla da, japoniarrak NTSC dira. Ordorioa: Selectakoek frameak nahasten dituzte bideoak iraupen bera izateko.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2011ko Ekainaren 22a, 11:07:22
Nik gauza baten zalantza dakot, ez da suposatzen Selectak ateratako materiala ez zen DB boxeko kalitate berbera?? Bideoa diot. Zeren orduan ez legoke arazorik ripeoa hortik egiteko zuzenean eta burua ez nahastea ahinbeste.

P.D: Audioen ftpen zerak niri ere askotan zapuzten dizkidate muntaiak, eta ez dakit nola pasatu batetik bestera, Aju zu badakizu ze programa behar den horretarako?
Bideo originala boxekoa da, ba

Aju

#5
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2011ko Ekainaren 22a, 14:01:04
Selectako DVDen arazoa PALen direla da, japoniarrak NTSC dira. Ordorioa: Selectakoek frameak nahasten dituzte bideoak iraupen bera izateko.
Bueno, orduan zeinekin geratzen zarete? 23.976 edo 25 abiadurakoarekin?

Endingaren hasieran ez zaizue iruditzen 25ekoa azeleratuegi doala? Edo agian ohitu egin naiz bestearekin?

PD: Oraintxe konturatu naiz alderantziz izendatu nituela. 25ekoa 23.976koa da, eta 23.976koa 25.

Aju

Badakit aurkakoa izan beharko litzatekeela, baina niri normala bideoa 23.976ra eta audioa Selectako dvdtan datorren moduan (25) egiten zait normala, audioa modifikatuta azkarregi doala egiten zait.

jonnydbz

Ni iritzi hau da. Ahotsen aldetik ez dut alde handirik nabarmentzen, baina Orionatk-ren releasearekin konparatuz 25 jartzen duena mantsotuta doa, beraz, niretzat audio ona 23.976 jartzen duena da. Gainera 25 jartzen duena guztiz desinkronizatuta dago.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2011ko Ekainaren 22a, 21:16:10
Ni iritzi hau da. Ahotsen aldetik ez dut alde handirik nabarmentzen, baina Orionatk-ren releasearekin konparatuz 25 jartzen duena mantsotuta doa, beraz, niretzat audio ona 23.976 jartzen duena da. Gainera 25 jartzen duena guztiz desinkronizatuta dago.
Ni besterako nago ba, endingean ahotsa nahiko azeleratuta igartzen diot, berez horrela ez dela.

Taichisanek Selecta sinkronizazioarekin esmeratu zela dio, ba

jonnydbz

Nik orionatk-ren atalekin tarteka entzunez konparatu dut (suposatzen da hauek jatorrizko audioa dutela) eta gutxien irauten duen atalarekin bat datorrelakoan nago, baina nahi bezala egin ezazu. Baina ondo sinkronizatuta egon dadila XD
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa