Uztail10-14rako TDT edo se?al ondun baten laguntza behar dut

Sortzailea Aju, 2006ko Uztailaren 07a, 22:55:42

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Uste dut lehenago honek azalpen bat behar duela.

Beno, oraindik inori ez diot komentatu hau, arsenicum-ek bakarrik zekien, ah, eta jonnydbz-k.

Jakingo duzue ETB DBZ ematen dabilela, eta honek erabat a kontratiempo harrapatu nau. Pentsatzen ibili naiz audio guztiak hartzea ETBtik kalitate onean, ahal dela TDTtik, ze Selectako DVDen antzeko audio kalitatea lor daiteke TDTtik, eta audioak montatu xvid eta x264 bertsioetako bideoentzako (konpartitzen ari diren bideoetarako), eta audio hutsak jarri emulean jaisteko. Gero tutorial para korkis bat jarriko nuke foroan nola jarri audio berria, prozesuak atal bakoitzeko asko jota 3 minutu eramango lituzke.

Ez neukan asmorik egiteko baina realistak izanda, aurikularrekin entzunda audioak, alde ederra dago, eta beno, ikusita adibidez metalizerrek zenbat bertsio izan dituen releasekoak XD, ez nuen nahi beste 16Gb berri jaitsiarazterik, eta hobeto erizten diot proposatzen dudanari, eginda dauden bideoak aprobetxatu, (atalaren tamainaren 90%a aprobetxatu, alegia) audio hutsak jarri eta bakoitzak monta dezala berea, 3 minututan atalak eginda daude.

Zer egin? Ba bakoitzak nahi duena, kalitate hobean eduki nahi baduzu jaitsi audioak, eta konforme bazaude dauden bezala atalekin, ez jaitsi.

Nik beste opzio bat besterik ez dizuet ematen, 82 atal dauzkat montatuta momentuz eta oraintxe bertan dauden bezala (duela 10 urte edo gehiagoko vhsetako audioak orionatk-ek hartuta) distribuitzen jarraituko dut, eta laster taichisanek orionatk-en beste audio asko bidaliko dizkit eta audio horiek erabiltzen jarraituko dut ETBko emisioak harrapatzen ez duen bitartean releasea.

Aukera bata zein bestea aukeratzen baduzue ere, orionatk-en audiodun atalak jaistera behartuta egongo zarete, hortik hartu beharko baitituzue bideoak audio berria jarri nahi baduzue ere.

Mesedez, nahiz eta montajeak egin zuentzako audio berriekin, ez jarri emulean konpartitzen, egon daitezela orionatk-en audioen atalak, ez egoteko 2 bertsio batera, badakit inevitablemente jarriko dituen norbait agertuko dela, baina zenbat eta gutxiagok egin, hobeto.

Badakit beti egoten dela listilloren bat audioak berak jartzean, atalak bereak balira bezala jarriko dituena, eta ikusten badut hau gertatzen dela hartuko ditut neurriak, montatzen ari naizen ataletan japonierazko tituluaren goi partean hutsune asko geratzen da normalean, ez? Ba bertan toketxo bat emanda en plan 'atal hau eta aurreko guztiak ez dira XXXXXenak, euskal-encodingsenak baizik. XXXXXek lapurtu eta bereak balira bezala jarri ditu. Eskerrik asko XXXXX inoren lana zuretzat adjudikatzearren', eta kortinilla ezabatzen badu bideoan sartuko dut nonbait, eta ea hortik nola irtetzen den.

Lehenengo atala eszepzio bat izango litzake, hau bideo berriarekin jarri beharko nuke, ze lehenengo 90 segunduetako audioa faltan zegoen vhsetan eta subtituluak itsatsita dauzka bideo aktualak, eta zati horretako audioa lortuko denez, soberan daude.

Esan nahi dut nik orainarteko atalak jarraituko dudala distribuitzen, duela urte asko grabatutako vhstatik orionatk-ek ateratzen dituen audioak hain zuzen, eta ahal den einean aterako ditudala audioak. Eta aurrerantzean ere orionatk-ek hartzen dituen audioak erabiltzen jarraituko dut, releasea harrapatu arte ETBko emisioak behintzat.

Beno, kontua da arsenicumi komentatu niola audioak hartzeko, eta berak TDT dauka eta TDT bidez hartzen ditu. Oraindik ez dugu ezer zehaztu nola pasatu audioak ze modem 56k dauka eta denbora asko litzake messengerretik pasatzeko audioak, eta metodo hori baztertu egin behar da; dena den berdin da, ziur konponduko garela, osea, audioak badaudela.

Datorren astean arsenicum faltan egongo da, eta beraz, datorren asteko audioak ezingo ditu hartu. Neuk ere har ditzaket, euskaltelen zuntza daukat eta dezente hobeto hartzen da seinalea antena normaletik baino, baina hala ere izugarrizko aldea dago TDTtik zuntzeko seinalera. Eskertuko nioke TDT daukan forokoren bati datorren asteko audioak hartzea, eta inork ez baldin badauka ere TDT, baten batek har ditzala mesedez analogikotik; TDT daukan baten bat konprometitzen ez bada hartzera, nik fijo hartuko ditut zuntzetik, baina baliteke egunen baten huts egitea, eta badaezpada norbait eduki nahi dut hor atzean.

Post totxo-totxo eskakizun baterako, gero horrela agortzen zait saldoa hain arin sms-ak bidaltzen XD

Barbadil

Audi berriak nik behintzat jeitsiko ditut, kalitatea hobetu daiteken bitartean eta gainera ataleko 3min bakarrik izanda  :D



Audioak nik ezingo ditut hartu, ez dut ez TDT ez ezer eta bideoa definitibamente kaput egin duela uste dut. :cry:



Etxe berrirako 3 hilabete geratzen zaizkit eta bertan TDT jarriko dutela uste dut. Grabadore hoetako bat erosi beharko dut :D . Okerrena neskari gastu hori esplikatzea izango da (kapritxo bat da eta  :oops: )
Kupel txarretik...
ardo onik ez.

Taichisan

Kaixo guztioi, banago bueltan^^

Neuk ere DBGTrekin bezala egingo diat, dvd-bideoan grabatu atal guztiak eta horrela kalitate hobeagoa izango dute^^ uste dot 6 atal eman dutela aste ontan ezta? ba beno, neuk astelehenetik aurrera  grabatuko ditut atalok eta audioak artu ere(horrela bertsio analogikoa eta dragon kutxa bertsioa izango genituzkeXD)^^

Ezer gehiago esan barik, geroarte!!



P.D: DBZ baino hasi ahalko ziren ematen dragoi bola, garrantsitzua bait da zentzuraren aldetik ez duzue uste?
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Aipamenaren egilea: "taichisan"DBZ baino hasi ahalko ziren ematen dragoi bola, garrantsitzua bait da zentzuraren aldetik ez duzue uste?



Keba, leyenda urbana asko daude esanez autonomiketan zentsura dezente txikiagoa zela, baina ez da horrela, Salvaten DVDen antzekoa izango da.



Zentzu partetik bai, eske zeini okurritzenz aio lehenengo GT, gero Z, eta nork daki, gero DB ematea??? Me da a mi ke relleno bezala erosi zutela Z eta azkenean emaitzak ikusita luzerako izango dugula... hobe

Taichisan

Espero dugu bai, emaitza onak eukitzea benetan eta atal guztiak berrematea(baina one piece ematen ere DBZ ematen dutenean, maite kuttunaren ordez^^)eta azkenik dragoi bola ematea dena eukitzeko.



DB-ren zentzurak batzuk bai dira mangafilmseko berdinak, baino badira zentzura gehiago ere dvdeetan kasue gidazue... hurruti joan barik 14.atalean galiziako bertsioa ikusita(hobbesena) gokuk Neska- Lamia ekartzen dionean eta iratxo dortokak lamia dela konturatzerakoan, esaten dio behintzat ia PUF PUF egin ahal badu bere titietan, galizieraz badago, eta salvaten/mangafilmseko dvdeetan zentzuratuta dago, asike...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

knohibi

Niri ideia ona iruditzen zait, oraindik ez ditut atalak dvd-an grabatu eta ya audio berriekin grabatuko nituzke.



Galdera bat egiteko aprobetxatuko dut (nahiko off-topic da), norbaitek daki non eskuratu ditzaket japoniar audioak?

Taichisan

EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

JAJAJA, ke buena,... :lol:



Eta bideo japoniarrak nondik lor daitezke??
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Vegetal

emuletik.... ta emule www.emule-project.com -tik jajaja



Baina zentsura dela eta euskarazko audioa bideo japoniarrarekin ondo nahasiko al da??? Edo "Z"n ez dago zentsurarik?



Ah, por cierto, nik ez dut modurik TDTtik audioa hartzeko.. :oops:

Baina gauza bat.. hasi direnetik birritan puteatu naute... lenengoan 2.en atala ta 3.en atala segidan eman zituzten ta ezin izan nuen 3ena ikusi. Ta bestean 15minutu lehenago hasi zen atala.



Asi ke kontuan izan ETBko "maniobrak" sorpresarik ez izateko :?

Aju

Jeje, fijatu bazineten, atalak futbol partiden atsedenaldian hasten ziren... Kontraprogramazioa...

Ronbin

Zentsurari buruz diozuen hori.... gaztelerazko bertsioak euskarazkoak baino zentsura gehiago dauka. Ez dakit madrilgo edo andaluziako kateetan nola izango zen, baina antena 3-n ikusi genituen atalek zentsura gehiago daukatela egia da.



Hau argi ikus dezakegu selectak salgai jarri dituen dbz-ko dvd-etan. Antena 3-k zentsuratutako eszena batetan katalanezko audioa sartu dute (bertan ez baitzen zentsuratu). Gokuk esaten duen esaldia katalanez edo gazteleraz berdin esaten dela aprobetxatuz egin dute hori.

jonnydbz

Eske antena 3en anime mutilatu egin zuten, berezko zentsura baino gehiago eginez
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Shadowblade

A3-an dena zentsuratzen dute, egia esan DB A3 ikustea benetako suplizio bat izaten zan ejjeje



hi jonny, hi ez al hauen oporretan ba?
e gura dau Herrixak???

Stargate Euskaraz!!!!!

Taichisan

Robin, dbzko zentzurari buruz esaten duzuna bata ez da egia.

Zentzura guztiak berbikoiztu egin dira(suposatzne da hizkuntz guztietan izan dala) baino gazlteaniazko audioa zentzura gehiago dutenez ba 2bolumenean ikusi egin dugu nola den (baita lehengoan ere)berbikoizketa hori, etabai katalunian egitend a baino ahotsak aukeratzerakoan begiratzen da originalak(gazteleraz)diren ia parekoak izatea ez egote ko alde askorik eta ia ez igartzeko.

Alde horretan Selektak egiten duena plea batzuk aurrezteagaitik ez zait ondotxo iruditzen, serie hau(eta seiya santy, campeones eta hauek) Jonu media hartuko balituzke zihur egon ber bikoizketa bat egingo lukete serie osoa eta hobeago geratuko litzateke...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Aipamenaren egilea: "Shadowblade"hi jonny, hi ez al hauen oporretan ba?
Bai, ondion oporretan nau, baina wifixaz be oporretan egon neike ez?? XDD
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa