Euskal Encodings Bazkaria Ofiziala

Sortzailea Taichisan, 2012ko Otsailaren 20a, 15:45:20

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum

Danak batzen bagara FBI-a agertuko zaigu bertan! :barre:
Nik badekot kotxea, behar izan ezkero jendea batu dezaket.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

burrundaie

#16
Nik Aian jatetxe ona eta merkea ezagutzen dut. Asteburuko menua 15 eurotan kafea barne. Lekua oso polita da eta autopistatik ez dago urruti, bertan dago Pagoetako parke naturala. Niri ez zait inporta hala erabaki ezkero, antolatzea. Eskatzen dudan bakarra fulamentua da. Hau da, hogei apuntatzen bagara, gero  lau ez azaltzea. Hala ere pentsatzen dut proposamen gehiago egongo direla. Ea jendeak zer nahiago duen.

baronluigi

Ba ni ez kontuan hartu datozten 3 hilabetetarako, ze irlandara noa praktiketara :rock:

Taichisan

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2012ko Otsailaren 24a, 12:53:38
Nik bi arazo dauzkat:

1) Polenari alergia diot, hil beharrean jartzen naiz. Normalean apirila orduko agertzen da, baina batek daki eguraldi zorookin, gogoratzen dut aste santu bat alergiarekin ere.
2) Ez daukat ez kotxerik ez ezer.

Zure arazo berdinak ditut, baino Arsenicumekin jun gintezke ta protekzioagaz!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Taichisan

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2012ko Otsailaren 24a, 14:48:04
Nik Aian jatetxe ona eta merkea ezagutzen dut. Asteburuko menua 15 eurotan kafea barne. Lekua oso polita da eta autopistatik ez dago urruti, bertan dago Pagoetako parke naturala. Niri ez zait inporta hala erabaki ezkero, antolatzea. Eskatzen dudan bakarra fulamentua da. Hau da, hogei apuntatzen bagara, gero  lau ez azaltzea. Hala ere pentsatzen dut proposamen gehiago egongo direla. Ea jendeak zer nahiago duen.

Bai noski, fundamentua behar da. Nik badakit behintzat 3 bagaudela, ni barne... Eta egia esan esperientziak elkartrukatzeko momentu egokienak izaten dira bazkariak, horregatik esaten dogunok kompromesua hartuta izango da, ez besterik.

Nola deitzen da esan dozun jatetxea, Burrundaie? :omgomg:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

Jatetxeak Arruti du izena eta Aian bertan dago (herriko plazan). Gu askotan joaten gara Arrutinera bazkaltzera asteburuetan eta oso dotorea izan gabe (herri txiki bateko jatetxe tipikoa), txukuna eta aukera askoko menua izaten dute. Bikote batek eramaten du, eta oso jatorrak dira. Ingurua zoragarria da (Aia, populazioz herri txikia izan arren, lurraldez Gipuzkoako zabalena da eta bertan dago Pagoeta parke naturala, Laurgaineko burdinola zahar-berritua... Baina polenaren asuntoaz ez dakit nik, han mendi eta baso besterik ez dago eta...

Aju

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2012ko Otsailaren 24a, 23:51:17
Jatetxeak Arruti du izena eta Aian bertan dago (herriko plazan). Gu askotan joaten gara Arrutinera bazkaltzera asteburuetan eta oso dotorea izan gabe (herri txiki bateko jatetxe tipikoa), txukuna eta aukera askoko menua izaten dute. Bikote batek eramaten du, eta oso jatorrak dira. Ingurua zoragarria da (Aia, populazioz herri txikia izan arren, lurraldez Gipuzkoako zabalena da eta bertan dago Pagoeta parke naturala, Laurgaineko burdinola zahar-berritua... Baina polenaren asuntoaz ez dakit nik, han mendi eta baso besterik ez dago eta...
Horri begira ez egon, joan finkatzen gauzak eta ikusiko dugu. Hemendik hilabete edo bira agertuta egongo dela ziurra da, baina ezin zarete horri begira egon, jarri data bat eta zorteak erabakiko du nire presentzia.

jonnydbz

Neu fetxaten arabera esan dezaket, orain agenda nahiko beteta daukat, baina bazkaldu eta atsalde-pasa egiteko tartea euki dezaket.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Egotaku-san

Nik seguraski ikasten egongo naiz apirilean baina Bilbon edo Bilbotik hurbil bada ez dut arazorik denboratxo bat egoteko. Baina Gipuzkoara joateko ba zailagoa izango litzateke...

MikelEiza

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2012ko Otsailaren 25a, 00:53:14
Neu fetxaten arabera esan dezaket, orain agenda nahiko beteta daukat, baina bazkaldu eta atsalde-pasa egiteko tartea euki dezaket.
Ni ere antzera nabil, baina data jartzen baduzue saiatuko naiz egun hori libre hartzen, esperientziak mereziko du eta.

kutxipoo

Ba pizza bat Euskal Encounter-ean!! XD
Ondo pasa azkenean gelditzen lortzen badozue.

burrundaie

Bazkaria dela eta nik pauso hauek emango nituzke gauzak zehazte aldera:

1.Datorren igandera arte utziko dugu jendeak proposamenak egin ditzan.
2.Proposamenen artean (bat baino gehiago egon ezkero beti ere...) jendeak bat erabaki. Horretarako beste aste bat utziko dugu.
3. Data batzuk aukeran jarri eta berdin, beste aste bat gehenoi komeni zaiguna aukeratzeko.
Bitarte horretan, zerrenda bat zabalduko dugu, zenbat izango ginatekeen ikusteko eta benetan merezi duen jakiteko. Ze, igual gerta liteke azkenean bazkaria mus partida bihurtzea... XD

Taichisan

Oso ondo iruditzen zait proposamena Burrundaie, ni apuntatu noski, eta Arsenicum ere zeren bestela ezin naiz edonora joan jajaja.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!