Ordenagailua izorratu zait

Sortzailea Aju, 2006ko Urriaren 24a, 14:29:00

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Ba ya basta esan du antza, ta honek oso itxura txarra dauka...



Ordenagailua piztean ateratzen duen pitada tipikoa egin ostean, piezak eskaneatzen hasten denean, memoriak aztertzean 'Checking' egoeran geratzen da ta ez du aurrera egiten. Behin pasatu zitzaidan eta memoriak ranuraz aldatuta konpondu zen, baina atzo 2 ordu egon nintzen saiakerak egiten eta horrek ez du balio.



Konpontzera eraman dut, baina panorama oso oso eskasa dauka honek.



Ordenagailuak 6 urte dauzka, eta nahiko obsoleto geldituta zegoen. Duela urtebete disko duro bat erosi nuenean ere apenas aurkitu nuen ezer, 2 webetan bakarrik zeuden nire ordenagailurako karakteristikak zeuzkaten disko duroak, eta bertan ere modelu bat eta bi.



Piezaren bat izorratu bada, zail edukiko dut berria erosten. Ordenagailua popatik hartzen joan bada, aitak esan zidan desiraten zegoela ordenagailua apurtzeko eta lohietara botatzeko, eta berririk ez zidala erosiko ni por el forro. Atera konklusioak. Atzamarrak gurutzatu behar pieza guarro baten arazoa izateko, eta hala izatekotan ere batek daki...



Gauzak honela, ezingo dut ezer konpartitu, besteren bat pasa beharko nizkioke gauzak, eta txarrena: rawik ezin jaitsi!!!!!!!!!!!!!!! Rawik gabe, iturria ixten da,  kagoen, DBZko 222, GTko 3 eta One Pieceko 35 inguru neramatzanean... Eta kriston atal pilla 50% gehiagorekin...



Ba hori, panorama oso oso oso eskasa, agian ezer gehiago ez distribuitu ez jaisteko moduan egongo naiz. ea txorrada bat den... Behintzat ordenagailuak arrankatzen zuen... Plaka basea izorratu bada, hemengo baten batek zaharren bat soberan eduki ezean... Ya fijo egin ere ez dituztela egiten. Fijo inork ez duela edukiko baina... PC133 edo 133MHzkoa da, ez nahastu prozesadorearekin mhz horrengatik. Imaginatu zelako zaharra zen XD Baina emulerako espreski zen ordenadorea 120GBekin, nahikoa eta soberan.

Arsenicum

Nik badauzkat 256 MB ko SDRAM bi memoria txartel PC 133 jartzen du baten, PC-13 bestean eta uste dut 133 MHZra ibiltzen zirela biak. Balio badizute esango didazu. Plaka basea be badaukat. Prozesadorea erre egin zitzaidan eta plaka eta memoria guztia aldatu behar izan nuenez ganbaran gordeta dauzkat pasadan urtetik edo.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

buaaaaaaaaaaaaaaa, ba edo memoria eta plaka basearen arazoa dalakoan nago, el amo zara!!!!!!!!!!!!!!!!

Barbadil

Garbigunetik 133 bat erreskatatu nuen (agian 2) eta garajean daude usteltzen. Egoera onean daude. Etxe berrian sare bat montatzeko pentsatua nuen baina nere bikotea ikusirik ordenagailuei dien fobia seguruenik ez dudala beharko.

Behar baduzu abisatu bestela nik uste garajean jarraituko dutela edo a lo malo garbigunera bueltatu.



Por cierto, jendeak garbigunera zer botatzen duen ikusteko da: 256Mb Ram-eko modulo bat, 20Gb-ko HD-ka (duela urte pare bat ez zegoen gaizki, Xbox-arentzat primerakoa), Spectrum128 bat (alimentazioa ez duenez ez dakit ibiltzen den baina dago inpekable)...
Kupel txarretik...
ardo onik ez.

Aju

krimena egiten zait 265mbekoa memoria botatzea. Nire ordenagailuak 128mb zeukan eta 256koa erosi behar izan nuen. Joder, 3 ranura dauzkat, 3x256mb ez legoke batere txarto!

Aju

Azkenean ez omen du ezer apurtuta eduki, konfigurazio errorea izan da, ez dakit nolatan ez baitut ezer ikutu, ba?a bueno, egin dudan libradarekin berdin zait XD



Gauzak horrela, piezen faltan ez nago, eskerrik asko eskaintzearren. Bueno, Barbadil, zurekin igual zerbait komentatu behar dut, ze zure kasua ez da soberan edukitzea, botatzeko edukitzea baizik, hori egin baino lehenago hobe niri eman XD



Ostiralean jarriko dut DBZ