Lantzamendu taldea

Sortzailea Aju, 2007ko Apirilaren 03a, 14:33:01

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Beno, deskarka direkta hutsean bakarrik igotzeak ez du asko konbentzitzen ze edonon gertatzen da eta foro hau ez da eszepzioa izango: gero emulen erdiek baino gehiagok ez dute ezer jarriko. Horregatik lantzamendu talde bat egitea pentsatu dugu. Printzipioz talde honetan deskarga zuzena erabiliko litzateke gauzak igotzeko/jaisteko, ze gero talde honetako jendea emulen fuente bezala agertzea nahi dugu, eta hori ahalik arinen egitea nahi dugu.

Taldean sartu nahi duen jendeak esan dezala hemen. Errekisito bakarra pertsona hori praktikamente emule 24h bat izatea da, ze bestela ulertuko duzuen moduan, ez du ezertan kolaboratzen.

Subforo bat sartu da eta talde horretakoek bakarrik ikus dezakete. Lehen komentatzen egon gara taichisan, arsenicum eta ni, eta komentatu ez dugun gauza bat da aber guztia jaistera behartuta gauden; uste dut argi dagoela ezetz, baina gauza dezente jaistea eskatzen da, eta ez bakarrik norberari interesatzen zaiona eta besteari paso.

Taichisan

Nik prest nago, baino nire arazo larriena da ezin dudala 24h-tan emulea jarrita eduki, ripeatzeko orduan klabatu eginten baiz zait gero ordenagailu berria(eta kuriosoa da zeren emulea jartzen denean da gehienetan al alarga, klabatzen danien)...Dena den ahal dudan guztia egingo dut, hori zin dagizuet!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Ya, ba?a proportzioan zeu zara igoko duena gehien, ez dut uste zure kasua gorroneatzea denik hain zuzen

MikelEiza

Ni neu prest nago jeitsitakoa emulean konpartitzeko, baina nire emulea ez dago 24h lanean, gauetan anaiak itzali egiten baitu lo egiteko. Hala ere goizean lanera doanean berriz jartzen du eta gauean berriz itzali. Asteburuetan juergan joanez gero gauetan ere piztuta dago. Gainera Ajuk bere muntaiak eskura pasatzen badizkit jaitsi beharrik ere ez daukadanez, hauetariko batzuk deskarga zuzenera igo ditzaket.

jonnydbz

#4
Ni 24 orduak hor nago ia beti, eta egia esan ia DBZ guztia hor daukat, OP ere jeisten ari naiz eta Stargate. Hori ez da foroan dagoen dena izango, baina bai asko. Hori bai disko gogorrarekin gero eta arazo gehiago ditut, ze hemengo gauzetaz aparte beste gauza batzuk ere jeisten ditut, baita nire anaiak ere. Eta ezin ahaztu DB-BOXa,... Foroan ateratzen dena ezin dezaket mantendu, baina ahal dudana egiten dut, baina gutxinaka gauzak kentzera behartuta egongo naiz, guztiok bezala.

Egin daitekeen beste gauza bat hau da. Hasieran materiala emulen jarri, ateratzen dena, baina adibidez denbora batera kendu, serie horretako atal gutxi batzuk mantenduz. Horrela jeisten berandu hasten den jendeak ezin izango ditu atal guztiak lortu eta bi gauza lor daitezke:


  • Koletilari eta emuleko iruzkinei esker, jendea Euskal Encodings deitzen den zerbait existitzen dela konturatuko da (oso tentela ez bada). Lehenago edo beranduago foro hontara jo beharko du iturri eskaerak egiteko (honetarako azpi-foro bat sor daiteke). Honek foroaren eta taldearen ezagutza bultza dezake, jende berria ekarriz, eta partehartzea lortuz.
  • Iturriak eta atal kopurua gutxi izanda, eta jendeak eskaerak eginten baditu, kontzientziazioa ere lor daiteke, fitxategiak emulen mantentzeko. Hala ere, gorroiak beti egongo dira.

Jarri doten hau ondorio posible bat da, agian dena kaketara joan daiteke. Baina ziur nago, orain bertan DBZko iturri oso guztiak emuletik kenduko bagina, foroan jende pila bat sartuko zela zer gertatzen den galdetzera...

Nik uste talde hontan satzeko baldintzak betetzen ditudala, zuen esku uzten dut ni onartzea edo ez.

PD: emulen badago norbait earwen [www.euskal-encodings.com] deritzona, eta niri gutxienez igoera pila bat egin dit, norbait ezagutzen al du, ze iturri ona izan daikeela uste dut.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

orionatk


FHarlock

Genuen arazoetarako bat konpontzeko modua izan daiteke, artxiboa igotzen zaiatzen zen baina inoiz ez zen lortzen kopia birtual bat bera ere osatzea.

Niri berdin dit metodo bat edo bestea erabili, baina zihurta dadila artxiboa osatzen dela, banatzen dela, eta disponibilitate minimo bat zihurtatzen zaiola hilabete batzuetan.

Niri ardura didana, ez lehen hilabetera zabaltzen den edo ez, neurriz igota planing bat eramanda, emule ongi konfiguratuta, hori lor daiteke, gauza da lehen hilabete pasatakoan, ea nola antolatzen garen iturriak mantentzeko.

Lehen dena jeisten nuen (DBZ kenduta) iturri ugari eta zabalkuntzan laguntzeko, igotzen zutenei igoera pisua arintzeko, baina ikusitakoak ikusita, hemendik aurrera interesatzen zaidana jeitsiko dut, ahal dudan gehien igotzen saiatuko naiz, kopia bat aina igota, kontzientzia garbi edukiko dut, eta beharra badut, diska gogorretik artxibo horiek kendu.

Eta taldearentzako lanean zaudetonoi, slot permanente eta betikoa, limite gabekoa duzue beti niregandik jeisteko.

Ea nola antolatzen duzuen hau, ea oberagoko den.

darko

Nik konexio kaxkarra dut, eta nahita ere ezin dut asko igo edo jaitsi. Hala ere, jaisten ditudan artxiboak, beti, jaitsi baino gehiago igo arte mantentzen ditut. Batzuk ghiago eta besteak gutxiago. Earwen horrek niri ere asko igo dit, eta nik berari ezer ez nahiz eta slota eman nion.

Nik ere slotak emanda dauzkathemengoei, baina nola jartzen dira limiterik gabe?
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

FHarlock

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2007ko Apirilaren 04a, 13:25:04
Nik ere slotak emanda dauzkathemengoei, baina nola jartzen dira limiterik gabe?

Emule ofizialak slotak limitatuta dauka, bat emateko, besteari kendu.

Emule morphek bere konfigurazio partikularrean, limitar slots, jarri ez, eta ongi dago reservar slot reservado, horrela, ez du itxaron behar ematen daudenei bukatzeko slotekoi ematen hasteko.

Arsenicum

Aipamenaren egilea: FHarlock  Noiz: 2007ko Apirilaren 04a, 01:09:54

Niri ardura didana, ez lehen hilabetera zabaltzen den edo ez, neurriz igota planing bat eramanda, emule ongi konfiguratuta, hori lor daiteke, gauza da lehen hilabete pasatakoan, ea nola antolatzen garen iturriak mantentzeko.

Lehen dena jeisten nuen (DBZ kenduta) iturri ugari eta zabalkuntzan laguntzeko, igotzen zutenei igoera pisua arintzeko, baina ikusitakoak ikusita, hemendik aurrera interesatzen zaidana jeitsiko dut, ahal dudan gehien igotzen saiatuko naiz, kopia bat aina igota, kontzientzia garbi edukiko dut, eta beharra badut, diska gogorretik artxibo horiek kendu.

Eta taldearentzako lanean zaudetonoi, slot permanente eta betikoa, limite gabekoa duzue beti niregandik jeisteko.

Ea nola antolatzen duzuen hau, ea oberagoko den.

Elink horrek jarri zenituen lekua ez zan aproposa. Upload barruan badago filme errealen sekzioa elink horrek jartzeko.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

FHarlock

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2007ko Apirilaren 06a, 00:56:57
Elink horrek jarri zenituen lekua ez zan aproposa. Upload barruan badago filme errealen sekzioa elink horrek jartzeko.

Ea harrapatzen dugun zer egin nahi nuen, ez zen elink igoeraren abisua, filme horiek dagoeneko anuntziatuak daude. Elink zerrenda hori beste gauza oso ezberdina zen, zein tituloetan nork zituen iturri osoak konpartitzen baten zerrenda zen, taldekoen artean duenak, erantzun edo editatuz, artxibo bakoitzaean esatea du iturri dela, iturri osoen kontrol bat eduki ahal izateko.

Horrela zer lortzen den? Zihur jakitea artxibo bakoitzak gutxienez iturri oso bat duela, norbaitek osatu duela eta igotzen zebilenak ken dezakeela nahi badu igotzetik beste bat igo ahal izateko. Norbait diska gogorrean espazioa behar izan ez gero, artxiboak borratu baino lehen, jakin ahalko du beste iturririk baden. Elink moduan jarri nituen, norbaitek errefortzua egin nahi bazuen, erraz izan zezan elinka jeisten hasi ahal izateko.

Baina argi jaso dut mezua, argiegi akaso, hemen hilabete bakarra daramaten artxiboetaz paso egingo da, hilabete izan du jeitsi nahi zuen jendeak jeisteko, jeitsi ez baditu, izan nahi ez duelako da. Izorra dadila, astia izan dute. Aste batzu egon direla konputagailua apurtuta, ez da gure arazoa. Diska hustutzen joan den einean jarri dituela jeisten, tokia izan zezala bere momentuan.

Igoera talde bat, artxiboak banatzeko eta artxiboen banaketa ahal bezain denbora luzean disponibilitatea izan dadila da. Hilabetera paso egin behar bada, haue ez da igoera taldea, hau lantzamendu taldea da, eta koordinatzen ez bada, ez dira artxiboak osatuko, txiripaz ez bada edo guztien artean a la fuerza bruta lortzen ez badute konturatu gabe.

Nik ez dut lantzamendu talde baten beharrik, behar dudana, norbaitek zerbait igotzen badu, koordina dadila kendu aurretik osatu eta banatu dela zihur jakiteko, eta ez dit balio, artxiboak 200 mega ditu eta nik 210 igo ditut, kopia bat osa ez izana zihurrena da, zati berdinak errepikatuta, emuleri esan bai dakioke artxiboko lehen eta azken zatiak jeisten zaiatzeko prebisualizazio bat egin ahal dadin, eta hemen, zoritxarrez, gehiegitan gertatu izan den gauza da artxiboak ez osatzea. Eta ez esan, hilabete izan dute jeisteko, jarri zen egun berean jarrita inoiz osatutakoak gehiegi izan dira talde honetan. Artxibo gehiegi batera igota, emaitza artxibo gehiegi serbitzatzen zaudela da, eta bat bera ere ez dela osatuko.

Esan lantzamendu talde bat antolatzen ari zaretela eta ez igoera talde bat igoera berriak eta oker daudenak konpontzen arduratuko denak, eta nik ez nukeen zerrenda horiek prestatzen hasiko nire denbora galduz. Nire denbora baliotsua da eta galdu baino obe gauza erabilgarrietan erabiltzea.

Jendeak jakin behar du, elinka foroan aurki badaiteke, jeitsi daitekeelako da, bestela, hor jarriko da, ez dagoela dagoeneko eskuragarri.

Arkadiaren aldetik igotzen diren materialak, elinka duten bitartean, denak jeitsi daitezkeela zihurta dezaket, iturri oso bat zihurtatzen dut gutxienez, eta osatuz joan direla zihurta dezaket. Espero dut jeitsi dutenek, kopia bat igo arte mantenduko dutela, baina ez bada ala, zuek osatzeko parada izango duzue, kopia bat zihur egongo bai da beti. Jeisteko izaten uzten dutenak, forotik erretiratzen dira. Bideo musikalak ala erretiratuak izan dire, bideoan foroko zuzenbidea aldatzeko dudalako bertsio berri bat eginez.

Euskal enkodings-en artxiboak, zihurtatuta daukat, batzuk inoiz ez direla osatu, eta nahiko daudela ezin jeitsi daitezkeenak. Zihurta dezaket, osatu diren batzuk, kexuak egon izan direlako da, ez berezko funtzionamendu normal bati esker, igo duenaren atzetik norbait egon delako osatu dira, eta osatu ondoren oraindik eskuragarri badaude, jeitsitako batzuek ni tarte, artxiboaren bizi irapenaz arduratu direlako da.

Zihurta dezaket, saiatu naizela artxiboak osatzen igotzaileek zihur eduki zezaten ni kopia osoa izanda iturri oso bat egongo zela denboa luzez eta igoera ahalmen dexente batekin, beraiek horrela ken ahal zezatela artxibo hori inongo ardura gabe beste edozer igotzeko, eta saiatu naizen arren, artxibo jakin batzuk oraindik ez dira inoiz osatu.

Ni lehen ahal nituen artxibo gehienak jeisten nituen, DBZ kenduta, dvd badelako eta ongi zabaltzen delako, zail zabaltzen zirenak primatzeko, interesatu edo ez, gero iturri bezala egoteko eta igo zuenari beste artxibo bat igo ahal zezan. Ikusitakoak ikusita, horien kopia oso bat igo ondoren borratzen joango naiz, interesatzen zaidana bakarrik jeitsiko dut, dvd-ra pasatzen joango naiz nire diska gogorra eta konexioa lehen bezala ez sakrifikatzeko konpromezu falta ikusi bai dut, eta arduratzeaz besteak gauzak konpontzen ez zutela nekatu naiz.

Lantzamendu talde honek, oraingoz dituen idei eta arauekin, ez nau batere konbentzitzen, gero eta gutxiago. Espero dut, ausnartzen joango direla antolamendu on bat finkatuz, baina finkatzen ez den bitartean, ez kontatu nirekin.

Emule era dinamikoan konfiguratuta, igoerak era antolatu baten eginda, iturriak koordinatzen, artxiboak ongi zabaltzea eta bizi irautea lor daiteke, ez da behar lantzamendu talderik lehen egunetan azkarrago joan dadin.

Aju

#11
Aipamenaren egilea: FHarlock  Noiz: 2007ko Apirilaren 06a, 02:05:32
Hilabetera paso egin behar bada, hau ez da igoera taldea, hau lantzamendu taldea da

Konforme, lantzamendu taldea deituko da.

Aipamenaren egilea: FHarlock  Noiz: 2007ko Apirilaren 06a, 02:05:32
Lantzamendu talde honek, oraingoz dituen idei eta arauekin, ez nau batere konbentzitzen, gero eta gutxiago. Espero dut, ausnartzen joango direla antolamendu on bat finkatuz, baina finkatzen ez den bitartean, ez kontatu nirekin.

Zein motatakoak konbentzitzen zaitu, taichisan blogetik harrapatu eta bere igoerei jarraipena egingo zaiola esan eta horrela jarraitzen badu elinkak ezabatu eta igoera betatuko zaiola esan eta gero amaieran 'ez dut haserretu nahi' esaten duen batek agian?

Ez zaitu konbentzitzen lantzamendu taldeak? Konforme

Ah, noizbait uste baduzu zure mezuren bat ezabatu dudala, esaidazu neuri, eta gero aklaratuko dugu ni izan naizen ala ez. Jakizula honak asko izorratu didala eta nekatu naizela 'beno, hau ez zen horretarako baina behingoagatik bada, daudela' esatea gaiztoaren papera ez egitearren eta azkenean besteak hori esatea aprobetxatu

orionatk

AipatuEmule era dinamikoan konfiguratuta, igoerak era antolatu baten eginda, iturriak koordinatzen, artxiboak ongi zabaltzea eta bizi irautea lor daiteke, ez da behar lantzamendu talderik lehen egunetan azkarrago joan dadin.

Bai, beharrezkoa da. Oso beharrezkoa. Beste gauza bat da zu ados egotea ala ez, baina ez zara foroko erabiltzaile bakarra, eta askok nahitaezkoa ikusten dugu.

Taichisan

Bueno ba, orduan lantzamendu taldearen artxiboak trukatzeko non jarri beharko ditugu??zeren neuk material dexente dekot igotzeko jada, eta pixkanaka pixkanaka mediafirera igotzen nagoena.

Eta mesedez, hau guztientzat, errespeta gaitezen guztiok, bakoitzak bere ideiak baditu ere ,tal de moduan konsenso bat lortzeko gaude emen debatitzen, taldea oso beharrezkoa da geroxeago " a la larga" artxibo guztiak  taldeko guztiek euki eta distribuitu dezaten, ia guztiok adoz gaude, ez da mayoria absoluta baina bueno, ikuste nda behar dela, asike taldeak hotzegin du. Ez gaitezen moskeatu zeren ez gaitu inora eramango hori(ya daukagu dexente mobidsa bakoitzak bere bizitzan, baita ere emen horrela segitzeko), orduan FHARLOCK, modu honez esaten dizut eta honegatik ez moskeati, lasaiago ibili behar zarela mutil, denok maite dugu euskal encodings, lan pilo eta ordu asko inbertitu ditugu guztiok honetan(eta ondino geratzen zaiguna)eta horregaitik gauza guztiak taldean debatitzeko dira, eta beti taldearengan pentsatzen, inoiz ez kasu partikularretaz^^...
Oixe esan eta gero, hasi gaiztezen bakoitzak materiala igotzen gehiago sabaltzeko EUSKAL ENCODINGSen dei nagusia!^^
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Material gehiegi dago, gaudenon artean den-dena emulen luzaroen mantentzeko, nire ustez ezinezkoa da. Gainera gero eta material gehiago dago. Ezinbestekoa da material hau jeisten duen eta foroan parte hartzen ez duen jendearen laguntza. Horiek gabe Euskal Encodingsen etorkizuna oso iluna izango da.

Hala ere. jende berria ikusten dut noizean behin eta etorkizun hobea ikusten diot. Kanpoko jendearen laguntza behar da. Eta berriz diot, artxiboak kentzen joatea ere ezinbestekoa izango da. Norbait baldin badago ezin izan duena atalen bat jeitsi, foro honetara etorri beharko du iturri eske, dagokion igoera foroan [ITURRI ESKAERA] etiketa batekin adibidez.

Jendea foroan parte hartzen badu, kontzientziazio lana bakarrik etorriko da eta hori da orain behar duguna. Hori lortzeko Euskal Encouterra erabil daiteke, iaz bezala, baina ez dakit iaz arrakasta handirik izan zenik. Aurten doazenak nire ustez ez lukete material guztia eraman beharko, serie bakoitzeko atal batzuk baizik. Horrela norbait atal gehiago dauden galdezka joan ezkero erantzun errexa dauka: "Bai, www.euskal-encodings.com-en gehiago duzu". Ea horrela jendea animatzen den foroan sartzera.

Eta taldea nola deituko den bost axola niri eta zein izango den azken hebura. 10en artean ezin dira mirariak egin (talde horretan 10 bagaude), horretarako kanpoan dauden beste 100en lagutza behar da. Horrela agian zerbait egin dezakegu, bitartean dagoenarekin konformatu beharko gara/dute.

Egun ona izan.

:bye1
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa