Espainiar eta latinoamerikar lurralderako DragonBoxa

Sortzailea Aju, 2006ko Apirilaren 24a, 22:44:55

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Barbadil

Niregatik pixkat gehiago atzeratzen baldin bada obeto zeren eMulea jarri dut eta ahaztuta nituen pare bat gauza ikusi ditut.  :wink:
Kupel txarretik...
ardo onik ez.

Mua_2001

Epa!! Lehenengo dvd-a jaitsi dut eta ikaragarri ondo dago!!! A ze kalitatea :shock: !!. Nire zorionik beroenak taldeari!!! Euskaraz ikusi ditut 6 atalak jeje. Taichisan & Aju lan bikaina egin duzute proiektu honetan!! Eskerrik asko!! :D


Aju

Eta jonnydbz-k ere bai, subtituluen zuzentzaileak; a zer nolako lana hartu duen, ez du utzi hitz bat bera ere zuzendu gabe  :D  Joder, ta ni oraindik jaisten DVDa, nire 128/300 super abiadurarekin, nork esango zuen oraindik konexio hau existitzen zenik...

Aju

Ah, gauzatxo bat. Akatsen bat edo beste dauzka oraindik DVD horrek, eta ez dakit azkenean nik esan dudana onartu zen ala ez, baina bai komentatu zen ez ateratzea dvd honen beste bertsio berririk DB osoa bukatu arte, ze nahiz eta foroetan v2 bezala jarri, taldekoontzako v3 bat da, eta v4a jaitsi beharrak (13GB alferrik jaitsita taldekoon artean) asko erretzen du eta esan genuen azkenerako uztea; DVD honek eraman digun denborarekin nekatuta geunden eta pasamos de ellos

Dena den akatsak pare bat subtitulok okerreko kolorea daukatela eta kredituetan aldaketaren bat egin beharra bakarrik da. Eta esan zidanez acayonek, kredituen kasuan XXXXXXXXXXXXX-Resto.rar artxibo horretako gauza bat aldatzea da, beraz ez dago zertan beste VOB guztiak jaitsi; ez dakit subtituluak ere horrela alda badaitezke.

Dena den esan beharra dago bi azpitaldetan banatuta gaudela taldean, eta talde batek dvd parrak eta besteak inparrak egingo dituela, erritmoa praktikamente bikoiztuz. Ea martxa hartzen dugun, ya audioak eta subtituluak egitea bakarrik da eta, ze menuak eta eginda daude

Barbadil

Beraz jeitsi beharreko bertsioa aurreko postean jarritako eLinketakoa da?

Ea WinMX putre horrekin bukatzen dudan ze nazkaturik nago, ez du ezer jeisten naiz eta gau eta egun utzi :evil:
WMV formatuko atal batzu aurkitu ditut baina fuente pare bat bakarrik ditu. :cry:
Kupel txarretik...
ardo onik ez.

Mua_2001

Post honetako elinkak v2 bertsiora aktualizatuak daude? Nik seguru ez negoelako animelliure forotik deskargatu nituen elinkak. Ajuk aipatzen dituen akats horiek oso txikiak dira  :P


Aju

Kagoen, pena da ba WMVeko atalek fuente gutxi edukitzea... beno, dagoenarekin egingo dut lan

Oraintxe jarriko ditut bertsio honetako elinkak uploadsen

Mua_2001

taichisan & Aju ze moduz doa taldea? bigarren dvd-an hasi zarete lanean? ala deskantso bat egingo duzue (merezitakoa) .  :D


Aju

DVD bakoitzeko deskantso bat hartu beharko bagenu... XD

Kasualitatea da hori galdetzea, ze hain justu atzo gauean idatzi zen taldekoon subforoan 2garren DVDko material guztia bukatuta dagoela, DVDa generatzea faltako da ze estrukturazioa eginda dago lehen DVDrako eta DVD guztietarako izango da berdina + o -

Datorren hilaren 5erako 3garren DVDko material guztia egon behar da entregatuta, asike lasai, bagabiltza lanean, eta atsedenik gabe, lehenengo DVDan galdutako denbora guztia berreskuratzen  :D

Eta komentatu didatenez subtituluekin azkarrena momentuz jonnydbz omen da, euskerazko subtituluekin  :D

Taichisan

Nik azkenean dvd2ko audio guztiak(banituena egina) birmontatu inzan behar nituen RAW berriak zirela eta, orain banabil 3.dvdaren azkenengo audioekin 30ean listo euki behar ditut eta asike Ajuk esan duen bezala, bagabil lanean eta gogor gainera(jakinda gehienak DRAGON TEAM ez ezean beste proiektuak ditugulaXD)asike....GO GO DRAGON TEAM!XDDD Agur!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Arrazoia daukat, 20 pertsona baino gehiago gara eta pare bat kenduta beste guztiek aparte beste proiekturen bat, eta ya dena esaten hasita, ia guztiek bat baino gehiago XD

Gainera fijatzen bazara denek daukate euren foro propioa

Mua_2001

eskerrik asko informazioarengatik:) eta eskerrak edizio paregabe honengatik . Gero arte  :D