Mediafirek kaptcha eskatzen du

Sortzailea burrundaie, 2012ko Maiatzaren 16a, 23:00:57

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Badirudi Zumarrak arrazoi duela. Oraintxe, Doraemonen hogei bat atal jaitsi, eta bost aldiz inguru sartu behar izan dut zorioneko kaptcha nazkagarria. Beste forotan zerbait irakurri dut honen gainean... http://www.forocoches.com/foro/showthread.php?t=2746733#

jonnydbz

Arazo handiena hori bada, ez da hainbesterako...

PD: "MEDIAFIRE ha MUERTO"  :beldur:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

baronluigi

Captcharena ez da gauza berria. Aspalditik gertatzen da,baina aitortu beharra daukat hau dela bertsio berrira aldatu zirenetik ateratzen zaidan lehengo aldia.

Lehen ere kaptxa askotan erabiltzen zuten. JODWNLOADER bezalako programa automatikoei trabak jartzeko egiten dute. Mediafireren doako kontuak iragarkien bitartez lortutako diruarekin finantziatzen dira. Jdownloarrek fitxeroak linkak bisitatu behar izanik gabe jaisteko aukera ematen duenez, horri trabak jartzen saiatzen dira beti.

Aju

#3

Orain artean arazo bat bera ere ez eta One Pieceren 5 atalak bere izenarekin igo eta segituan kontua popatik hartzera. HEMENDIK AURRERA ALDATU IZENA SERIE GUZTIEI ORIGINALAREN ANTZEKO IZENA BADAUKATE.

zumarra

baronluigi

Nik abisatu nizuen. Aldi berean salaketa asko jasko ezkero kontua ezabatu egiten dute. Egia esan ezinezkoa da kontua ezabatu egingo diguten jakitea, zeren eta copyright-ik ez zeukaten kontuan ezabatu izanaren kasuak ezagutzen ditut nik.

Aju

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2012ko Maiatzaren 22a, 16:12:22

Eta zein da salaketak jartzen dituen inutila?. ETB kenduta ez dago egiteko arrazoirik daukan inor, norbere buruari harriak botatzea da. Sekula ez dut arazorik izan kontuarekin eta One Pieceren 5 atal izen originalarekin igo eta egun batzuetara gertatu da. Automazitatuta daukate bilatzaile bat. Horrexek izan behar du.

Taichisan

Aju, putada hitzela motel baino, jada bagenekien izen aldaketarena... asko arriskatu zara. Animo!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

baronluigi

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2012ko Maiatzaren 22a, 19:54:03
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2012ko Maiatzaren 22a, 16:12:22
Nik abisatu nizuen. Aldi berean salaketa asko jasko ezkero kontua ezabatu egiten dute. Egia esan ezinezkoa da kontua ezabatu egingo diguten jakitea, zeren eta copyright-ik ez zeukaten kontuan ezabatu izanaren kasuak ezagutzen ditut nik.
Eta zein da salaketak jartzen dituen inutila?. ETB kenduta ez dago egiteko arrazoirik daukan inor, norbere buruari harriak botatzea da. Sekula ez dut arazorik izan kontuarekin eta One Pieceren 5 atal izen originalarekin igo eta egun batzuetara gertatu da. Automazitatuta daukate bilatzaile bat. Horrexek izan behar du.

automatizatua dauka hasiera batetik, baina automatizatua izenak aldatuz engaina daiteke. Baina hala ere badaude askotan internetean zehar linkak bilatu eta salatzen dituzten konpainiak. Hori egiteko ordaintzen diete.

burrundaie

Egia esan, gero eta moskeatuago nitxok kaptcharen kontu horrekin! Ezin ezer jaitsi lasai Mediafiretik, beti gainean egon behar kaptcha zerri horiek betetzeko. Gero, ezabaketak eta, hor daude... ni behintzat zerbitzari horrekin aspertzen hasia naiz. Alternatiba argi bat egongo balitz...

baronluigi

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2012ko Ekainaren 04a, 00:16:24
Egia esan, gero eta moskeatuago nitxok kaptcharen kontu horrekin! Ezin ezer jaitsi lasai Mediafiretik, beti gainean egon behar kaptcha zerri horiek betetzeko. Gero, ezabaketak eta, hor daude... ni behintzat zerbitzari horrekin aspertzen hasia naiz. Alternatiba argi bat egongo balitz...

Egon bai, Putlocker, filetolink, speedfile...

Mediafirek behintzat nire partetik ez du xentimorik inoiz jasoko, ezta bere doako bertsioaren bitartez (iragarkiak erabiliz). Addbloc erabiltzen dut beti webgunea bisitatzerakoan xD.

burrundaie

Filetolink-ez ahaztu. Orain facebooken kontua eskatzen dik, eta hala ere, ezin jaitsi ezer. Orain file-upload probatzen ari nauk, zerbitzari alemaniarra oso jaitsiera azkarra duena. Tamalez, eta ez zekiat zergatik, kontua irekitzieko aukerak ez dik egiten behar bezala.

zumarra

Alemaniera dakizu, orduan. Ibili naiz begiratzen baina ez dut ezer ulertzen.

Bestalde, nekatuta nago zerbitzariak probatzen. Tamalez. Hasieran 4shared eta Glumbofiles (Filetolink, Jumbofiles, ere bai) zerbitzariei itxura ona hartu nien baina denak, lehenago edo beranduago, bere baldintzak aldatu dituzte eta pikutara joan da bertan egindako lan guztia.

Mediafirek 3 hilabete behar izan ditu captcha jartzeko erabakia hartzeko. Denbora gehiegi niretzat. Material gehiegi daukat dagoeneko bertan, berriz dena beste batera (nora, ordea?) mugitzen hasteko. Zoritxarrez, oraintxe oso ona dirudiena bi aste barru auskalo nolakoa izango den...

Mediafiren behintzat artxiboak ez dira ezabatzen ari (oraingoz, auskalo hurrengo hilabetean)  eta bertan segiko dut nik.

burrundaie

Nik crhome naigatzailea erabiltzen diat, eta orri guztiak (berdin ziok zein hizkuntzatan dagoen) gaztelerara itzultzen zizkidak. Zerbitzari honek urtebeteko iraupena agintzen dik (egia den edo ez, auskalo) eta jaitsiera ona dik ((kontuz! Adingabeak). Kontua irekitzeko aukera bai, baina saiatu arren ez diat lortu.

baronluigi

Seguraski, erabiltze ezezagunek fitxerorik igo ahal ezin izateko egingo zuten. Bue,gero sortuko dut facebookeko kontu faltsu bat probak egiteko xD