BI ANAI
(https://pics.filmaffinity.com/bi_anai_dos_hermanos-468455884-large.jpg)
FITXA-TEKNIKOA
JATORRIZKO IZENBURUA: BI ANAI
EKOIZPEN-URTEA: 2011
IRAUPENA: 104 min.
AKTOREAK: Bingen Elortza, Aitor Koteron, Kandido Uranga, Amaia Lizarralde, Klara Badiola, Loreto Maule�n, Ohian Lopetegi
ZUZENDARIA: Imanol Rayo
HERRIALDEA: EH
SINOPSIA
Etengabe errepikatzen den naturaren sasoi-gurpilean txori, katagorri, suge eta antzarek bi anaien -Paulo eta Daniel- istorioa kontatzen digute. Urtea joan urtea etorri, beti bestelako eta aldi berean beti berdin agertuko den Obabako irudimenezko lurralde hori, baina, gizakien arteko handinahi, irrika eta grinen agertoki krudela da. Paulo eta Daniel anaia atzeratua dira giza-krudelkeria horren biktimak. Gizakiok errenditzen gaituen naturaren lege zaharrean bildurik, Paulo eta Danielen munduko ibilera itogarriak txori, katagorri, suge eta antzaren fabulen munduarekin egiten du bat, eta ikuslearengan efektu zoragarria lortzen gainera: ihesaren eta kontsolazioaren sentipen askatzailea.
ARGITALPENAREN EZAUGARRIAK
GAUZATZEA: DVBrip
TAMAINA: 1,53 GB
BIDEOA: XviD/Kbps:2020/720X576/5:4
AUDIOA: AC-3/ ESTEREOA/48000Hz/224 kb/s
ARDURADUNA: BURRUNDAIE
HIZKUNTZA: EUSKARA
AZPITITULUAK: EZ
https://drive.google.com/open?id=1gH3FLbN7HY57Dr0AQbuyQEVADYt0p4SX
Prestatzen ari zara edo link-a jartzea ahaztu?
Eskerrak grabatu duzun. Atzo 22:30-tan konturatu nintzen.
Bestalde, atzo eguerdirako Doraemon: Green planet jartzen zuen etb3-ko programazioan (gauean ikusi nuen) baina ez dut topatu Doraemonen wiki-an... Akaso "Animal Planet" izango zen. Auskalo.
Barkatu!!!! Esteka jarri beharrean aktoreen izenak jarri nizkian!!!!! Dagoeneko konponduta. Eskerrik asko abisatzeagatik, deskargatzeko moduan zegoela uste nian eta. Ederki gaude ba ederki gaudenez, hankak minberatuta eta burua eskastuta.... :giveup:
Mila esker, gizon!
Gora gure mendigoizale nagusia! :barre:
Aupa lagunok.
Atzo iluntzean eta gaur goizean ahalengindu naiz filma jeisten baina ez dut lortu. Inork egiazta dezake honen lotura ongi dagoen ala ez? Esker mile.
milesker !!!
Ieup! Hainbatetan saiatu arren, ezin izan dut MEGAtik zuzenean jaitsi. Jar al zenezakete esteka, mesedez, JDrekin jaitsi ahal izateko?
Hortxe daukazu baina MEGA-ko irudian sakatuta berdin berdin deskargatzen da...
Hau ere eskura berriz!