Euskara ikasten laguntzeko materiala

Sortzailea -giri-, 2009ko Otsailaren 20a, 23:40:10

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

-giri-

Kaixo,

Euskara ikasten ari naiz nire kabuz eta ikasten laguntzeko material bila nabil, batez ere bideoak euskarazko azpitituluekin.

Youtube-n bidez zenbait gauza baliagarri aurkitu ditut, adibidez, hau bezelako bideoak:



Niretzat oso garrantzitsua da euskarazko hitzak entzun eta ikusi batera ahal izatea, bestela oraindik ezin dut dena ulertu eta.

Norbaitek ba al daki non aurki dezakedan hori bezalako materiala (nahiz filmak, marrazki bizidunak edo kantuak izan)?

Mila esker aldez aurretik eta barkatu akatsak.

Agur.

Aju

Epa, ongi etorri.

Inoiz eskatu izan dute horrelako materiala, baina egia esan, ez dago ezer dezenterik dohainik ikasteko :silba:

Gogoratzen dut norbaitek "Bakarka" izeneko zerbait eskatu zuela euskera ikasteko, interneten pixkat begiratu dut eta 2 liburu direla ematen du. Aipatu zuenak oso onak direla esan zuen. Suposatzen da euskara ikasteko erraztasun guztiak jarri behar direla, eta horregatik ona izango zen liburuok eskaneatuta jartzea interneten, baina badirudi nahiago dutela dirua atera :silba: Ezin zaie ezer leporatu, egia esan.

Erosteko moduan aurkitu ditut Lehen liburua eta Bigarren liburua



Kuriositatea daukat. IPa begiratu dut eta Erresuma Batukoa da. Erresuma Batukoa bertakoa zara ala beste nonbaitekoa?? Nolatan euskara ikasten??

IPan begiratu gabe inork ez zuen asmatuko ingelesa izan zintezkeenik. Euskal Herrian euskara ikasten hasten diren hasiberri asko baino askoz hobeto moldatu zara eskaeraren testua idazteko, akats gutxirekin :blink Meritu ederra daukazu zure kabuz horretara iritsi bazara. Jarraitu horretan!

jonnydbz

#2
Baliteke hemengoa izatea eta han ikasten egotea, edo gurasoak euskaldunak izatea, edo neska/mutil-laguna. Edo benetan giri bat da, oso arraro litzatekeena xD.

Justu gaur Garan artikulutxo bat irakurru dut. Antza denez laukote batek EGA (Euskara Gaitasun Agiria) ateratzeko material lagungarria jarri du (azterketa ereduak eta horrelakoak). Begira aritu naiz eta izena eman behar dela ematen du, erregistratu alegia. Eta ikusi dudanez materiala banatzeko moodle erabiltzen dute xD

Ni ez naiz erregistratu, baina proba egin nahi baduzue: http://www.egela.aek.org/

edit: aipatutako artikulua: Ereduak Interneten jartzea debekatu arren, EGA sarean ikasteko gunea martxan
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

#3
Joder, ba zureak kriston meritua dauka :blink Kanpokoa izan eta motibazio zehatzik gabe hizkuntzari heldu diozu, eta dexente menperatzen duzu, Bakarka horrek magia egiten ala? :blink

Gero negarrez ibiltzen dira euskara ikastera behartuta egon diren maisuak, eta hori urte askoan zehar lanorduak gutxitu zaizkielarik euskaltegietara joateko :silba: Umetatik euskara sartu ezean zaila da ikasteko, baina interesa jartzen duenak ikas dezake.

Eta Erresuma Batuko zein lekutakoa zara?

jonnydbz

Jeisti egingo dut Bakarka hori, zer den ikusteko, harrigarria iruditzen baitzait. Gainera "giri" bezalako hitzak ere ulertzen dituzu, horregatik aukeratu duzu nick hori?? Zorionak benetan ze oso-oso ondo idazten duzu euskaraz (ni baino hobeto agian), segi horrela!!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Aupa Giri^^

Ongi etorria euskararen gure txoko hontara eta batez ere eskerrak eman nahi nizuke nahiz ta erresuma batukoa izanda gure hizkuntz zoragarri hau menperatzeaz^^. Zuk galdetzen duzun material gutxi dago tamalez, baino gutxika gutxika fansub.ak egiten hari dira, adibidez DRAGOI BOLA GT igotako bertsioan badaukazu eskuragarri azpitituluekin(euskara-japoniera +euskarazko azpitituluak) gero ere FHARLOCKek prestatzen duen material dexente jatorrizko hizkuntzan euskaraz azpitulatua dago. Nik hemen baditut filme batzuk berez azpidatziak dituztenak euskaraz, begiratuko ditut ta DVD BIDEOan igoko nituzke nahi baduzu^^. Dena den aski ondo menperatzen duzu behintzat euskara idatzia, ta euskararen ulermena gehio lantzeko badakizu betiko lez hizkuntza bera entzutea dela, eta horregatik hemen material dexente eukiko duzu beti zure eskura ulermen hori askoz gehiago lantzeko^^.

Azkenik esan oso arro nagoela nola jada gure fronterak erautsi ditugun, orain EUSKAL ENCODINGS Europarako bidean sartu egin da!! JO TA KE!XD :egiptooo
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

-giri-

#6
Kaixo berriz!

Mila esker esan didazuenagatik.

Taichisan, aupa =). Oraintxe bertan begiratuko ditut aipatu dituzun gauzak, uste dut oso baliagarriak izango direla niretzat. Youtube-n dagoeneko ikusiak nituen Dragoi Bola bideoak, baina azpitituluekin ez. Beraz, benetan pozik nago azpidatzitako bertsioa ere eskuragarria bada, horrelaxeko gauzak zehazki nahi dudanak baitira.

Bueno, laster arte eta asteburu ona izan!

jonnydbz

You'll never walk alone!! Jajaja, aupa Xabi Alonso la ospera!!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Otsailaren 22a, 01:24:34
You'll never walk alone!! Jajaja, aupa Xabi Alonso la ospera!!
Egunen baten harrapatu Xabi Alonso eta hasi euskaraz hitz egiten, ea nolako aurpegia jartzen duen nongoa zaren jakinda :meparto: Eta bide batez galdetuiozu Athleticera ea noiz datorren, berandutzen dabilela eta :silba: Laster umea eskolan sartu behar du, eta hobe du hemengoren batean izatea, euskaraz ikas dezan. Umeagatik kezkatzen naiz e, ez beste ezergatik :silba: Filialeko San Jose judas horri ezer ez e, gainera euskaraz ere ez du jakingo :dry:

-giri-

#9
Kaixo Johnny eta Aju,

Bai, ez zara inoiz bakarrik ibiliko, eta aupa Xabi!

Bueno, galdera bat daukat Taichisanentzat: Fansub-eko web orrialdea begiratu dut baina ezin ditut aipatutako Dragoi Bola bideoak (euskarazko azpitulatuekin) aurkitu.

Esan al diezadakezu mesedez non aurki ditzakedan?

Mila esker.


-giri-

#10
Ez nengoen ziur Ajuren mezua niretzat zen, baina berriz irakurrita uste dut baietz...

AipatuEgunen baten harrapatu Xabi Alonso eta hasi euskaraz hitz egiten, ea nolako aurpegia jartzen duen nongoa zaren jakinda :meparto: Eta bide batez galdetuiozu Athleticera ea noiz datorren, berandutzen dabilela eta :silba:
Bale, ikusten badut egingo dut.  :laugh:

AipatuLaster umea eskolan sartu behar du, eta hobe du hemengoren batean izatea, euskaraz ikas dezan. Umeagatik kezkatzen naiz e, ez beste ezergatik :silba:
Ez, ulertzen dizut. ;).

AipatuFilialeko San Jose judas horri ezer ez e, gainera euskaraz ere ez du jakingo :dry:
Baina hau ez dut ulertzen, barkatu...

Aju

Aipamenaren egilea: -giri-  Noiz: 2009ko Otsailaren 22a, 04:20:11
AipatuFilialeko San Jose judas horri ezer ez e, gainera euskaraz ere ez du jakingo :dry:
Baina hau ez dut ulertzen, barkatu...
Liverpoolek Athleticeko gazte bat eraman zuen, eta orain 2. taldean dago mutil hori. Horregatik zen...

-giri-


darko

Kaixo giri, pozten naiz horrelako euskaldunak ikusteaz. Hemen agintean dagoen ia edonork hobe luke zure mailara iritsi, eta benetan ari naiz zoritxarrez.

Euskara gustatzen bazaizu interneten zerbait aurkituko duzu. Adibidez ekaitzaldi.blogspot.com orrian euskarazko abestiak dituzu eta eu.musikazblai.com orrian letrak.

Hemen bertan komiki batzuk badituzu, baina ahotsik gabe, hori bai. Beno ba, ondo segi eta ahal baduzu eutsi euskarari ;)

PD: Xabi Alonso Athleticera? Bai, Messi eta CR7 Realera datozenean.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Taichisan

Aupa Giri, dragoi bolakoa esan nizuna DRAGOI BOLA GT dauden atalak dira, Ajuren lehen bertsioa, dualean dago ta azpitituluak ere, prest DVD bat bezela erabiltzeko(auxe da, azpitituluak jarri edo kendu ditzazkezu), baita ere aste hontan bertan dragoi bola zren azken ova azpititulatu dute^^
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!