Binakako txapelketa

Sortzailea getxoztarra, 2007ko Abenduaren 28a, 00:22:52

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

getxoztarra

Iragarri dabe binakako txapelketa zelan izango dan ta Eulate kanpoan geratu da! Berak merezita zeukan lekua txapelketan ba?a egia esan poztu naz, nahiago dot beste atzelari batek jolastea Eulatek ba?o. Oso joko nekagarria deko ikusteko. Hementxe dagoz bikoteak eta zelan antolatuko dan binakako txapelketa hau. Aurten interesgarriago jarri da hasierako ligaxka.

Bikoteak

Asegarcekoak. Olaizola II.a-Zearra, Olaizola I.a-Beloki, Bengoetxea VI.a-Ruiz, Koka-Begino.

Aspekoak. Titin III.a-Laskurain, Irujo-Lasa III.a, Gonzalez-Barriola, Xala-Pascual.


Lehiaketako sistema

Final-laurdenetako ligaxka. Enpresa bakoitzeko bikoteek bi aldiz jokatuko dute beste enpresako bikote bakoitzaren aurka. Guztira zortzi jardunaldi izango dira eta bikote guztiak elkartuko dituen sailkapen bakarra osatuko da. Lehen lau bikoteak finalerdietarako sailkatuko dira.

Finalerdiak. Ligaxka bidez.

Finala. Martxoaren 30ean, oraindik zehaztu gabeko pilotaleku batean.


Egutegia
Lehen partidak. Abenduaren 4a, Donostian: Olaizola II.a-Zearra / Titin III.a-Laskurain. Abenduaren 6a, Eibarren: Koka-Begino / Gonzalez-Barriola. Olaizola I.a-Beloki / Martinez Irujo-Lasa III.a (zehazteke). Xala-Pascual / Bengoetxea VI.a-Ruiz (zehazteke).


Araudia

Ordezkapenak. Lehen fasean pilotari batek bere enpresako kide bat baino gehiago ordezkatu ahal izango du. Kide bat partida guztietan ordezkatuta ere ez luke titular izaterik lortuko.


Arsenicum


Ez dot ezer jakin!!

Aspeko Aurrelarietan sorpresa barik, baie atzean... Go?i ta Eulate kanpoan.  Laskurain txapelketan!! Zorionak Laskurain! Ta Aspe be zoriondu behar da in deuen apustuagaitik.

Irujo-Lasa 2004ko azpitxapeldunak, Gonzalez-Barriola (udako torneo baten oso oso ondo ibili ziren), Titin Laskurain (Kontuz!) ta Xala Paskual (batek daki).

Asegarcen sorpresa barik.

Aspeko erreserbak luxuzkoak: Zubieta, Eulate eta Go?i III
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

getxoztarra

Asperen beste luxuzko erreserba bat Eugi egurra emoten dabilena aspaldi honetan ta ondo egongo zan ikustea zelan emoten eban ka?a. Behintzat BBK masters-ean sartu dabe eta ez dau huts egin. Aupa Eugi! Egurre!!!

getxoztarra

Lesio pilla eukitzen dagoz pilotariak. Ordezko batzuk titularrak ba?o partidu gehiau jolasten dagoz, hori kontutan hartu barik Eugi oin titularra dala Lasa IIIagaz batera Irujoren lesioagatik. Eta ordezko hau ere ordezkatua izan da! jajaja

getxoztarra

Lehenengo itxulia amaituta dagonean Gonzalez eta Barriola 4 garaipengaz dagoz eta Titin III-Laskurain 3gaz. Asegarceko bikote danak 2 garaipengaz geratu dira ta emaitza txarrenak lortu dauzen bikotea Eugi-Lasa IIIak osatzen dabena da garaipenik barik ondino, ia itxura hobetzen badaben behintzat bigarren itxulian.
Niretzako ligillan orain buru diren bi bikoteak dira faboritoak lesiorik ez badabe eukitzen, ia zortea dagon eta finalera heltzen diran, polita izango zan.

getxoztarra

Gonzalez-Barriola 22-21 Olaizola II-Mendizabal II

Oso partidu ona izan da eta emozioa euki dau azken momenturarte. Pilotari danak maila ona emon dabe ba?a batez ere Aimarrek, oso oso ondo jolastu dau. Azken tantoa berak galdu dau ba?a halan da guzti be partidu bikaina Aimarrena. Eta Gonzalez eta Barriolaren beste remontada bat, 21-16 galtzen zeudela pilota arin bat atara dabe eta Gonzalek sake luzeak ataraz 3-4 tanto sartu dauz.

Badirudi Gonzalez ta Barriola sailkatuta dagozela hurrengo faserako. Aupa!

getxoztarra

Zelako partidua emon dabe gaur Tele5-n, norbaitek jakin nahi badau zer dan kasta! partidu hori ikusita nahikoa izango da. Bengoetxea etaRuiz-ek dana emon dabe partidua aurrera eroateko, nahiz eta partidu hasieratik Bengoetxeak ezker besapean lesio muskular bat euki. Aurrean Titin egoala ikusita bazirudien partidua amaituta egoala ba?a bikote nafarrak dana (dan dana!) emon dau, partiduari emozio handia emonez. Ez dot emaitzarik jarri badaezpada norbaitek grabatu badau ba bajatu ta ikusterakoan emozioa eukitzeko. Ahal bada partidu hau emulen jartzeko modukoa da.

getxoztarra

Ez dakit Aimarrek eta Oierrek oso garbi jolastu baeben ligillako azken partidua...
Oier oso txarto ibili zan pilotakada errezak hutsegiten eta normalean ba?o gitxiau gozatzen...ta Aimarrek ere ez eban askorik lagundu Oierri.
Oin finalean benetako bikotea ikusiko da, ia behintzat partidu polita dan.