Inkesta
Galdera:
Zein telesail nahi duzue lehen igotzea?
Aukera 1: POKEMON
boto: 2
Aukera 2: BLUE DRAGON
boto: 3
Aukera 3: MONTANA
boto: 3
Aukera 4: XIAOLIN ERRONKA
boto: 2
Aukera 5: FOFOUR
boto: 0
Aukera 6: LEGENZ
boto: 1
Aukera 7: HAMTARO
boto: 0
Aukera 8: LAMU
boto: 3
Aukera 9: RANTARO
boto: 0
Aukera 10: KAZETARI AUSARTAK
boto: 1
Aukera 11: G.I. JOE SOLDADUAK 2. DENBORALDIA
boto: 1
Aukera 12: TXEF TXIKIA
boto: 1
Aukera 13: ZOROAK ZORO
boto: 1
Aukera 14: KITERETSU, NOBITAREN LEHENGUSU AZKARRA
boto: 1
Aukera 15: SAMED, IRATXO MAGIKOA
boto: 1
Aupa guztioi.
Aspaldi oso "OFF" nago hemendik ezer igo gabe, eta gauza da Animazio telesail askotxo ditudala ripeatu barik eta denbora da berriz "ON" egoteko.
Nire lehen proiektua DOREMIREN MAGIA telesailaren denboraldi guztiak igotzea izango da, ikusi dudanez Lehen, laugarren eta bostgarren denboraldiak osorik ditut, bigarrenekoa lehen erdia falta zait (ez dakit zergaitik) eta hirugarrenetik bakarrik 47. atala. Dena den hori ripeatzen ta igotzen hasiko naiz.
Gauza dator Doremirekin amaitzean zeinekin segi, eta gauza da material askotxo dudala, ordun zerrenda bat jarriko dizuet eta zuen botoekin lista horren ordena egin ahal izango dugu.
Hauek dira telesailak:
- POKEMON (1. eta 5. denboraldiak) +3
- LEGENDZ +1
- SAMED, IRATXO MAGIKOA
- FOOFUR
- G.I.JOE SOLDADUAK (2.denboraldia)
- LAMU (segitu utzi nuen ataletik) +1
- HAMTARO (azkenerarte segi amaitzeko)
- RANTARO +1
- KAZETARI AUSARTAK
- KERORO SARJENTUA (dudan material guztia baina muntairik gabe, atal asko bait dira) +1
- ZOROAK ZORO +1
- KITERETSU, NOBITAREN LEHENGUSU AZKARRA (kerororen antzera, material asko da eta)
- TXEF TXIKIA (uste dut tamalez ez nuela osatu, beste norbaitek eukitzekotan ikusi beharko dugu guztion artean osatzen dugun)
- XIAOLIN ERRONKA ( falta diren denboraldiak) +1
- BLUE DRAGON (utzi nuen puntuan segitu baina muntairik egin gabe) +2
- KONG, ATLANTIDAKO ERREGE TELESAILA
- MONTANA +1
- BARKLEYTARRAK
Eta hau da dena uste dut, begiratzen segituko dut ia zerbait uzten dudan baina oraingoz esaidazue bakoitzak nahiko zenukeen ordena telesail hauek igotzeko, zuen esku dago zer igoko den lehengo. :evil:
Barkleytarrak ??? ez zait ezaguna egiten. Merezi badu emaiozu lehentasuna.
Zerrendatik lehenak nire seme alabentzako POKEMON, BLUE DRAGON eta XIAOLIN erronka, dudarik gabe. RANTARO ere ondo baino hobeto dago.
Barkleytarrak aspaldiko telesail laburra zen, Simsondarren aitzindaria zela esan genezake, Harriketarren antzera baina txakurrak ziren hauek.
(http://www.skooldays.com/images/sa1009.jpg)Hemen ikus ditzakezu nortzuk diren:
nik uste Pokemon dela zerrenda horretako interesgarriena :osopozik:
Kaixo berria naiz foroan eta zorionak eman behar dizkizuet egin duzuen lan guztiagatik!! Bestalde gaiaren inguruan Montana telesaila igotzea asko interesatuko litzaidake honen bila urteak nijoa eta
Nire bozka Lamurentzat XD
Kaixo! Zerrenda horretan oso serie onak daude. Pokemon, Keroro, Blue Dragon eta Zoroak Zoro besteak beste. Baina momentu honetan gehien interesatzen zaidana Legendz da. Asko eskertuko nizuke serie hori igotzea.
nire bozka montanarentzat!
Beno, ikusita askok bozkatzen zaudetela, bozkatu dezakezue orain. Botazioa 15 egun iraungo du eta partaide bakoitzak 3 boto emateko eskubidea izango du, ezin izango dira botazioak aldatu.
!5 egun barru ikusiko dugu Doremiren magiaren ostean igotzeko plan berria. :osopozik:
Nire bozka emanda!
Komentatzeagatik, Txef Txikiaren rawak dauzkat hortik.
Aupa guztioi.
Badakit azken urteotan ez naizela asko pasatu hemetik ta lan eskasa egin dudala komunitate honengatik, baina pasadan egunean lanetik kanporatu ta nituen telesail guztien dvdak begiratzen hasi nintzen. Ikusi dut dvd batzuek apurtzen hari direla gutxika gutxika ta horregatik DVDFABen bitartez mp4 formatura ripeatzen nabil poliki poliki material guztia (naiz ta komunitatean daukagun material piloa eduki, prioritatea igota ez dagoena da, noski).
BLUE DRAGON telesailatik hasi naiz zeren disko horiek, ez dakit zergatik, ia guztiak puskatzen hasi dira ta osoa nuen telesail honetan atal batzuk ezinezko dira berreskuratzeko. Gaur lehen denboraldia ripeatzen amaituko dut, eta segidan bigarrenari ekingo diot, baina ez dakit non edo noiz igotzen hasi, egia esan.
Gero badaukat ideia Kiteretsurekin eta Txef Txiki-rekin segitzea, gero KONG, Muka muka, Doraemon (2005), Montana eta Barkleytarrekin amaitzea lehenengo tanda gixa. Ripeoak gordin doaz, hau da, inolako mozketa gabe, grabatu nuen bezala, norbaitek txukundu nahiko balitu atalok, arazorik ez legoke ;)
Inork igoerekin lagundu ahalko banindu, eskertuko nioke!
Aipamenaren egilea: Taichisan Noiz: 2017ko Maiatzaren 16a, 12:11:37
Gero badaukat ideia Kiteretsurekin eta Txef Txiki-rekin segitzea
Hori! Hori!
Lan ederra egiten ari zaretena!! Ea Txef Txikia eskuratzen dugun! Zerrenda luzatuz, Dennis & Gnasher eta Mutanteen liga gaineratuko ditut, niri ahaztu aurretik... jajajajja