(http://img337.imageshack.us/img337/2178/deathnotelogoxh9.png)
MANGA EUSKARAZ
(http://img517.imageshack.us/img517/3863/deathnotejc5.jpg)
SINOPSIA
Light Yagami japoniarra ikasle bikaina den arren, asper-asper eginda bizi da. Baina egun batean, lurrean botata, ?Death Note? (Heriotzaren koadernoa) dioen koaderno bat aurkituko du. Bertan norbaiten izena idatzita, hau hil egiten da. Lightek hasieran ez du sinetsiko, baina laster ohartuko da Detah Note-a benetakoa dela. Orduan erabakiko du koadernoa mundutik gaizkia ezabatzeko erabiliko duela. Handik gutxira jasoko du Ryuk shinigamiaren (heriotzaren jainkoa) bisita.
Gaizkileak era bitxian hiltzen hasten direnean, ordea, polizia ikertzen hasiko da eta mundu osoan kasuak argitu dituen ?L? detektibe misteriotsuaren laguntza eskatuko du. L eta Kira (Light-i jendeak eman dion izena), munduko bi gizaki azkarrenak alegia, batak bestea agerian jartzeko borroka latzean hasi dira.
Eta dena Ryuk bere munduan aspertuta zegoelako...
FITXA TEKNIKOA Izenburu Originala: ?????, desu n?to
Produkzio urtea: 2004-2006
Liburukiak: 12
Egoera: Bukatua
Egilea: Tsugumi Ohba (istorioa) / Takeshi Obata (marrazkiak)
Argitaletxea: Jump Comics
Nazionalitatea: Japoniarra
Pertsonaiak: Light, Ryuk, L, Near, Misa
PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK Gauzatzea: .rar artxiboak
Arduradunak: Itzulpena:
DarkoEdizioa:
Darko eta
BeleBeltz Maiztasuna: ahal den erritmoan
Tamaina: MB gutxiko atalak
Hizkuntza: euskara
ZUZENEKO DESKARGA / ONLINE IRAKURRI1. liburukia: Asperraldia (001-007)001: Asperraldia (http://www.divshare.com/download/3081544-906)
002: "L" (http://www.divshare.com/download/3081546-31f)
003: Familia (http://www.divshare.com/download/3231255-782)
004: Korronte elektrikoa (http://www.divshare.com/download/3351994-c41)
005: Begia (http://www.divshare.com/download/3557762-fa5)
006: Kontrola (http://www.divshare.com/download/3722705-c3c)
007: Helburua (http://www.divshare.com/download/3922266-80c)
2. liburukia: Topaketa (008-016)008: Emakumea (http://www.divshare.com/download/4032943-bf3)
009: Zuloa (http://www.divshare.com/download/4143471-0d6)
010: Gurutzatzea (http://www.divshare.com/download/4288056-a13)
011: Bat (http://www.divshare.com/download/4411889-2d3)
012: Jainkoa (http://www.divshare.com/download/4553273-7cd)
013: Atzerako kontaketa (http://submanga.com/d/2282)
* Banakako ataletan akatsen bat ikusten baduzu, esan beldurrik gabe eta zuzenduko da.
Hirugarren atala igota.
Eskerrik asko darko!!!
Eskerrikasko, eskerrikasko, eskerrikasko!
Hau gero ta hobeto jartzen dabil!!
Aupa, galderatxo bat daukat manga honi buruz. Jakingo duzuenez Glenatek manga hau argitaratu du, baina 13. tomoa ez du aterako, itzulpen lana handitu eta ondorioz prezioa igoko zelako. Jakin daiteke zer daukan 13. tomo horrek, besteak baino askoz luzeagoa al da??
Death Notearen erregelak, datuak... Ez dizut datuen adibide bat emango ze jendeari mangako graziaren zati bat izorratuko nioke
Putakumiak, manga ona dala emuten dau ta salmenta itzelak izan ditxulakuan nau, ta ez daz diru apur bat gastetako prest?? Anda ke... Gainera amaiera kaketara, Glenat puntu asko jeisten dabil...
Mila esker darko, asko gustatzen zait zure lana!
13.tomoari buruz, Ajuk esan duen bezala da, dena testua da, baina ez da jarraipen bat. 12.liburukian bukatzen da istorioa. Ba?a egia da, diru pixkat gastatu zezaketen... :no
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2007ko Abenduaren 28a, 01:57:05
Putakumiak, manga ona dala emuten dau ta salmenta itzelak izan ditxulakuan nau, ta ez daz diru apur bat gastetako prest?? Anda ke... Gainera amaiera kaketara, Glenat puntu asko jeisten dabil...
Eman bakarrik ez, niretzat behintzat istorioa kontatzeko era maisulana da, eta marrazkiak ere bikainak dira. Pena da euskaraz manga argitaratzeko potrorik edo gogorik inork ez izatea, baina horretarako gaude gu XDDD
Aizue... 13. liburukia gaztelaniaz deskargatzeko ba al dago inon? Nik raw japoniarra badaukat... :whistling
4. atala jaisteko prest hemen goian.
5. atala igota dago.
Jeisten eskerrik asko!!! :vueltasss
Irakurri dut eta gero eta gehiago gustatzen zait, oso jende azkarra agertzen da bertan :xD
6. atala ere igota.
Demasa!XD espero dut akats bat ere ez egotea zeren 5. eta 6.atala imprimatuko ditut gaur arratsean , dana segidan irakurtzeko lehen liburukia amaitzen danean^^
Mertxi!!! Irakurtzeko gogo pilla daukat :vueltasss
Uaaaaaaaaaaaaaaaaaaa!! Baina zer dago gordeta mezu hortan???
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2008ko Otsailaren 10a, 15:03:24
Uaaaaaaaaaaaaaaaaaaa!! Baina zer dago gordeta mezu hortan???
:xD Hurrengo ataletan jarraituko du...
Mila esker kapituloengatik!! :yahoo
Lehen liburukiaren amaiera jaisteko prest, 7. atalean.
Primerakoa, baina oraindik ez da agertzen zer duen aurreko atalako mezuan :behikorri
8. atala igota dago lehenengo mezuan.
Hemendik aurrera garbitzeko orririk zailenak BeleBeltzek garbituko ditu :egiptooo
Primeran, azkenean ikusi dut zer zegoen izkutuan, primeran egin duzu mezuen itzulpen hori :thumbsup
9. atala igota.
Eskerrik asko!! Jaisten jarri dut :vueltasss
10. atala jaisteko moduan dago.
Eta hemendik aurrera, BeleBeltzen ekimenari esker (eskerrik asko), Euskal Encodingsen berrikuntza bat sartuko da :vueltasss. Manga hau online irakurtzeko aukera izango duzue, deskargatu gabe ere. Lehenengo postean duzue helbidea.
PD: kuriositatez jonnydbz, aurreko atala irakurri al zenuen? XD
Aipamenaren egilea: darko Noiz: 2008ko Apirilaren 19a, 00:31:51
PD: kuriositatez jonnydbz, aurreko atala irakurri al zenuen? XD
Zer uste duzu?? Noski baietz!!! :msn-wink Putakume galanta Light hau, jejeje...
Ta orain 10.a irakurtzera noa, eskerrik asko!! :thumbsup
:bye1
edit: irakurrita, badaezpada ere, jejeje.
Kriston lan ona egiten ai zeate Belebeltz eta Darko!!
Edizioa eta itzulpena primerakoak dira!
10.atala irakurrita. Joo... liburuki osoak irakurri nituen erderaz, ez nintzen goatzen hain interesgarri geatzen zianik kapitulo solteak!! :no
11. atala igota, ondo izan.
Jeitsita eta irakurrita. Primeran dago!! :thumbsup
Emakume honek ze paper hartzen duen ikusteko irrikitan nago.
Eskerrik asko!!
Primeran! Mila esker, jeisten! :vueltasss
Azken atala ere jeitsita, eskerrik asko! :aznn
12. atala igota, ondo izan.
Jeitsita eta irakurrita, eskerrik asko! :thumbsup
Eskerrik asko!!! Zelako zortea duten batzuk... interesgarria jartzen ari da hau. :vueltasss
13. atala igota.
Hemendik aurrera Submangara bakarrik igoko dira atalak, bertan deskargatzeko aukera ere badagoelako eta Divshareko iragarkiak saihesten direlako. Ondo izan.
Orain jeitsi dut!! Eskerrik asko :thumbsup
Norbaitek berriro igo dezake? divsharek arazo batzuk izan zituen duela hainbat hilabete, eta igoera zaharrak galdu egin dira...