Haragijaleen krisia

Sortzailea Aju, 2010ko Ekainaren 12a, 00:24:13

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Zapping pixkat egiten nagoela, ETB3an hau aurkitu dut. Hasita dago, eta egia esan oso itxura ona dauka. Ea laster ematen duten berriro.

baronluigi

Joder, justu honi buruz gai berri bat irekitzera nijoan. Nik ere zapping egiten ikusi dut zure ordu berberean, eta oraintxe amaitu den arte ikusten egon naiz.

Zertaz dijoan ez dakitenentzat, CALICO ELECTRONICO pertsonairen sortzaileek sortutako lehen  luze-metraila  da hau. Eta euskerazko bikoizketa, ahots asko errepikatzen badira ere, ikaragarri aparta. Oso dibertigarria izan da pertsonaia asko euskal herriko ahoskera ezaugarriekin entzutea (Untxia Azpeitiako ahoskerarekin, kaimanak nafarreras xD, protagonista gipuzkeraz (eta kasualitatea izango da, baina justu aktorea nire herrikoa da))

A ze parreak bota ditudanak. Egia esan banekien filme hau existitzen zela, eta hasiera batean ikustego gogo handia izan nuen, baina denborarekin ahaztu egin nintzen berataz...gaur arte. Pena bat inork grabatu ezin izana. Ea berriro errepikatzen duten noizbait.