Ba hori, zalantza hori daukat.
Nik "?!" zela uste nuen, baina gazteleraz ere horrela idazten dela ikusten nabil, eta "gogoan dut" euskeraz alderantziz zela, baina arraroa egiten zait "!?".
Nire ustez ez direla existitu ere egiten, baina nik beti lehena idazten dut. Euskaltzaindiak zerbait esan beharko luke honen inguruan XD
Aipamenaren egilea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduradunaEuskaltzaindiak ez du ezer arautu gai horretaz; baina ohiko erabilera !? da.
Nik biak ondo zeudela uste nuen eta hala dirudi, agian ohikoa erabiltzea hobe.
Kaka, banekien hau gertatuko zela. Aldatu egin beharko ditut. Eskerrik asko erantzunengatik.