ADI ZERBITZARI HONEKIN!!!

Sortzailea burrundaie, 2012ko Uztailaren 02a, 19:25:23

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Zumarra, begiratuiok zerbitzari honi!! Printzipioz behar dugun guzti-guztia zeukak!!!!!! :osopozik:

Oraindik probatzen ari nauk, baina GB bat paseko artxiboak onartzen dizkik eta jaitsiera egungokoa duk. Horrez aparte, artxiboak jaso eta karpetatan antolatu litezkek. Iraupenaz, berriz, ez duk deus ere aipatzen.

http://uppit.com/

Aju

Ba hor 500mbeko muga daukala dio. Nolakoa da jaitsiera eta igoera-abiadura?.

zumarra

Ajuk dioen bezala 500 mb. arteko artxiboak jartzen du. Probatu duzu haundiagoak?

Ondo etor liteke, adibidez, Scooby-Doo-ren Misterioak igotzeko (350 mb. inguru), 4S-n ez bezala, erregistratu gabe deskargatzeko. Borratzeko epea jakitea ere interesgarria litzateke.

Nik, zerbitzari berri guzti hauekin dudan susmoa hau da: ikusten dutenean mugimendua hasten dela, orduan jartzen dituztela pegak (artxiboak borratu, captcha, etab.) ea Premium-a erosten dugun...

Probatuko dugu, aber...

burrundaie


Web orrian, artxiboak igotzeko lekuan hauxe jartzen du:


"Seleccione un archivo para subir - Tamaño máximo de archivo de 1024 MB - archivos de Split permitido


Él se leнdo y Aceptado El TOS "

Nik egia esan, ez dut probatu tamaina horretarako artxiboekin. Igoera eta jaitsierak egundokoak dauzka.





zumarra



Izango da Gb. 1 erregistratu eta gero? Oraindik ez dut egin eta.

burrundaie

Hala izango duk, niri 1024 mega agertzen zaidak, behintzat!

Aju

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2012ko Uztailaren 02a, 20:54:55
Hala izango duk, niri 1024 mega agertzen zaidak, behintzat!
Baietz konfirmatzen dizuet. Gauean probatuko dut.

zumarra


burrundaie

Ni oraintxe bertan ari nauk pelikula hori bera deskargatzen aproba egiteko eta batere arazorik gabe ari zaidak jaisten. Hori bai, linkak launaka jaisteko moduan jarri diat. Bakar batek ere ez dit huts egin...

burrundaie

Egiaztatua. Upittekin deskarga ondo ateratzeko, gehienez linkak launaka jaisteko moduan jarri j downloader. Proba guztietan 2,70-3,10 mb-eko abiadura eman dit eta batere arazorik ez dut izandu jaisteko.

Aju

4'37GBeko fitxategi bat 1023MBeko zatietan zatitu dut, baldintzetara moldatzeko. Denak batera jarri ditut igotzen eta oker dabil, 620MB igotzen nabilela jartzen du eta bukatzen duenean ez atzera ez aurrera geratzen da.

burrundaie

Nik gaur gauean egingo diat aproba, ea GB bateko artxiboak igotzeko gauza den ala ez. Zerbait esango dizuet.

Aju

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2012ko Uztailaren 03a, 07:02:06
Nik gaur gauean egingo diat aproba, ea GB bateko artxiboak igotzeko gauza den ala ez. Zerbait esango dizuet.
Arazoak bi baino gehiago igotzean datoz, ikusiko duzu.

zumarra

Ezin jeitsi Mystikal. Nik segiko dut 2S edo Ziddu-rekin.

JosuLeeJou

Nik ez dodaz inoiz horrek UppIT, ziddu ta 2S erabili. Mediafire baino hobeak diez?

Kontutan hartu Mediafiren nahi dozuzen artxiboak jeitsi al diezela batera. Ta noizbehineko salbuespen batzuk kenduta, 300kb-tik 1mb baino gehiagora juten da artxibo bakoitza (1 edo 7 eukinda)