ADI ZERBITZARI HONEKIN!!!

Sortzailea burrundaie, 2012ko Uztailaren 02a, 19:25:23

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Nik uste diat, eta kaptchak gorabehera, inork ez duela zalantzan jartzen Mediafireren balioa. Hala ere, beste zerbitzariren bat, edo batzuk behar-beharrezkoak dituk. Lehengo eta behin, igoera guztietan bigarren zerbitzari bat komenigarria duk, zer gerta ere. Orain horretan ari gaituk, eta hor kokatu behar zein erabili bigarren zerbitzaria bezala. Mediafirek badu beste abantaila bat (nire ustez denetan onena): artxiboak normalean ez dituztela ezabatzen. Dena den, zerbitzari bakar baten dependentzia oso kontu txarra duk (Megaupload).

baronluigi

Aipamenaren egilea: JosuLeeJou  Noiz: 2012ko Uztailaren 04a, 17:26:48
Nik ez dodaz inoiz horrek UppIT, ziddu ta 2S erabili. Mediafire baino hobeak diez?

Kontutan hartu Mediafiren nahi dozuzen artxiboak jeitsi al diezela batera. Ta noizbehineko salbuespen batzuk kenduta, 300kb-tik 1mb baino gehiagora juten da artxibo bakoitza (1 edo 7 eukinda)

Nei 10 mb euskaltel abiadurarekin, jdownloader fitxeroko 20 konexio aldi berean jarrita, 1.10-1.20 MB/S abiadura joan ohi zaizkit jaitsierak.

Ippon

Nik ere arazoak dauzkat "uppit"era hainbat artxibo batera igotzeko.
Ajuri bezala gelditu egiten zait eta noberak jarritako guztia igotzen bukatzen ez badu, bat ere ez da gordetzen gainera.

burrundaie

Eskerrik asko informazioarengatik, Ippon. Kontutan hartuko diat!  :barre: