Amorebietako MANGAMORE 2012 asteburu honetan, eta Euskal Encodings hitzaldia!

Sortzailea Taichisan, 2012ko Urriaren 09a, 23:25:22

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Aupa guztioi, Bizkaia aldekoak zaretenok, manga eta anime zaleak, Amorebietan egiten dan MANGAMOREAri ezin diozue uko egin.
Ostiral honetan arratsaldeko 19:00tan nik hitzaldi bat egingo dut Manganimea eta Euskararen arloko hitzaldia egingo dut, eta noski Euskal Encodings gure taldeari buruz hitzegin eta gure materialaren bideotxo batzuk ere jarriko dira etortzen den gendeak ikusi ahal izateko ze nolako material "frikia" dakagun.
Asko gustatuko litzaidake batez ere esagutzen ez zaituztenoi esagitzea ostiral honetan, batez be oso onuragarri zaidalako gende berria esagutzea, naiz ta foroan bueltaka ta bueltaka ibili izan.
Bilbotik etorten bazarete TERMIBUSen badaukazue Amorebietara zuzenean doan autobusa autopistatik. Trenez etortzen bazarete Euskotren bidez ailegatu daiteke, Boluetatik edo dena delakotik hartuta. Eta Metroa erabili behar duzuenontzako hoberena da termibusera jun ta listo.
Espero dut behintzat edonor etortea hitzaldira, ez ezazue galdu!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!