Lantzamenduetarako lan proposamena

Sortzailea jonnydbz, 2007ko Apirilaren 07a, 21:31:12

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz

Beno pentsatzen egon naiz apur batez igoerak egiteko eran, ez oso sakonki baina zerbait esaten hasteko bai behintzat. Bi aukera ikusi ditut, baina bat ez da oso eramangarria:


  • Lehena denok dena izatea emulen igotzeko. Ikusiko duzuenez hau da oso eramangarria ez den aukera. Nire kasua komentatuko dizuet. DBZ (120 + 1 + 8), OVAk (4), One Peace, Stargate Infinity (2), Dinosauruak (1) eta marrazki bizidunen abesti batzuk (15) ditut emulen, guztira 30,5 giga. 186 gigatik 15 bakarrik ditut libre. Horrekin esan nahi dut hemendik aurrera ezin izango dudala den-dena emulen eduki. Nire kasuan beste jende asko egon daiteke, eta horregatik beste bigarren aukera otu zait.

  • Bigarren aukera, bakoitzak emulen jarriko dituen atalak taldeko jendearen artean banatzea. Adibidez, demagun 5 garela (ze ez dakit gehiago izango garenik):

    • Bi DBZ-z ardura daitezke, atal asko baitidira eta aurrera doan proiektu handiena delako. Atalak banatu daitezke, esaterako, parrak eta inparrak.
    • Bat One Peace-ez, ze oraindik atal gutxi dira baina jarraipena izango duela dirudi.
    • Bat motzak izango diren muntaientzat.
    • Bat pelikulentzat.

    Hau proiektuetan oinarritutako banaketa da, baina zorizko banaketa ere egin daiteke (aleatorioki).

    Pentsatu behar den beste gauza bat zera da, zein izango da gauza bakoitzaz arduratuko dena?? Beste era batera esanda, nortzuk izango dira DBZ-ko biak, One Peace-ena eta abar??? Beste bi aukera ikusten ditut (eta ondorioz hirugarren bat):


    • Lehena: Proiektu baten interes berezia dutenek, horretaz arduratzea. Adibidez, hasieran ni Ajurekin konprometitu nintzen DBZko atalak emulen edukiko nituela, eta ez nituela kenduko (orduan disko gogorra ia hutsik nuen :embarrassedd). Interes handia nuen horretan eta horregatik konprometitu nintzen, berak ordainetan slota ematen zidan atal berriak zeudenean. Horrela beste norbaitek One Peace-en interes handia izan dezake, beste batek Kochikame-n, beste batek Arkadiako muntai azpititulatuentan eta horrela muntai guztiekin (ez ditut denak jarri behar... :dead). Modu honetan denok pozik egongo ginateke (paradisua izango litzateke, betiere dena banatzeko interesatuak baleude)
    • Bigarrena: fitxategiak bolondreski edo diktatorialki, banatzea izango litzateke. Ulertzeko

      • Bolondreski: bolondres bat atal hori konpartituko du: "beno, hau nik konpartituko dut"
      • Diktatorialki: atalak irtetzen diren heinean, zerrenda bat jarraituz, banatu; "txiko ta tokao y a apetxugar kon ello".
    • Hirugarrena aurreko bien nahasketa litzateke, hasieran interesdunen artean banatuko litzateke, eta gainontzekoan bigarren eran.

Eta beste alde batetik atalen argitaratzea da, nire ustez hobe da gutxinaka ateratze 20naka baino. Huste dut gai hau ere eztabaidatu beharko dela.

Eta azkenik iraunkortasunik ez duten proiektuekin zer egingo dugu?? Adibidez Dinosauruaken kasuan hiru atal bakarrik daude aspalditik (eta gainera ez jarraiak), horiekin zer egingo da?? Mantendu?? Nahi denean emuletik kendu??

Ausnarketarako zerbait badago hemen. Ea zer iritzi duzuen

PD: hemen idaztea nahiago izan dut, kaosa den beste postean baino. Gainera lantzamendu taldean gaudenok erabaki beharko dugu hau nola eramango dugun aurrera. Bestea jendea taldean apuntatzeko bailo beharko lukeela uste dut.

:bye1
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

MikelEiza

Lehenengo aukera posible balitz oso ona litzateke, baina zoritxarrez ez dut uste epe luzera bideragarria denik. Beraz nire ustez bigarren aukera egokiagoa da. Baina bigarren aukera horrekin ez dakit nola bana ditzakegun atalak. Suposatzen dut gustuko dugun serieren bat badago hori behintzat jaitsiko dugula eta bide batez emulean jarri. Baina horrela bakarrik eginez gero, proiekturen bat fuente gabe gera daiteke eta hori ez da onuragarria.
Beraz, atal horiek gure artean banatzeko moduren bat hautatu beharko dugu, baina ezer erabaki aurretik zenbat garen eta zenbat proiektu eramango ditugun zehaztea hobe dela uste dut. Horregatik, bakoitzak etorkizun ez oso urrunean igoko dituen serieak zeintzuk diren esatea komeni dela uste dut, horrela hauen banaketa zertxobait planifikatzeko, zenbat atal zenbatero irtengo diren, nork mantenduko duen emulean eta abar.
Gainera iraunkortasunik ez duten proiektuekin zer egin ere erabaki beharko genuke jonnydbz-k esan duen moduan.
Oso ondo egin duzu hemen idazten beste posta nahiko aldrebestuta baitago.

Aju

#2
oraindik ez dut post dena irakurri, ba?a ni DBZ eta One Piecerekin bai arduratuko naiz, logikoena da.

EDIT: eta ya dena irakurri, argi dagoena da baten batek zeozer montatzen badu, bera izan behar dela fuenteetako bat,  zabaltzeko guztietan interesatuena bera baita eta bera molestatuko baita momentu baten slota nori eman eta nori ez, adibidez ni egunotan beti egon naiz pendiente jonnydbz eta orionatk zer ari zaizkidan eskatzen, ze batek beste askok daukaten zeozer eskatzen badit, nahiago dut besteari eman slota momentu horretan.

DBZ eta One Piecetaz aparte, lehenengo ikusi egin behar da jendeak zeren interesa daukan eta zerena ez, eta ea horrela guztion gustuak betetzen diren, eta hala ez bada eta hautaketa oso deskonpentsatua bada, eskaera gutxien izan duten artxiboak gauza gutxien asignatu zaizkionetako bati eman beharko zaizkio, uste dut hori de kajon dela.

Pertsonalki, berdin zait zer jaitsi/igo behar dudan, edozer dela ere jaitsiko dut (bai bai, legearen barruan dauden me lavo las manosen bideoak ere bai  :undecidedd merezi ez arren), ba?a hori bai, astelehen baten jartzen badira nik jaitsi behar ditudan gauzak, ostiral/larunbatarte ez kontatu nirekin ze ez nago etxean.

Azken gauza bat, hemen jartzen dut hau berak ikusi ezin duela aprobetxatuz. Kasualitatez txarto konfiguratu banuen bere fitxa eta taldeen baimenak eta ikusten badu... atzerago edo aurrerago egunotan bezala jarriko da eta bestela ere esan egingo diot.

Igotzen gaudena lizentziatzen bada, UTZI BANAKETA  :lol Fuerte eman dio lizentziarenarekin, lehen erreprimituta zeukan baina behin esanda ya denoi esaten dabil, aspect ratioarena ere bai, ta ni ya ez nago tipoa aguantatzeko, bat bera ere ez diot pasatuko hemendik aurrera lizentzia eta aspect ratio kontuan, eta 'me lavo las manos'ena se la guardo, niretzako ya ez da taldekoa, akoplatu lastre bat da, ikusi da gauzak pixkat okertzean el sueco egingo duela.

Gai honetan hitz egin nahi baduzue (orionatk eta arsenicum, utzi kutxilloak  :lol :lol) zabaldu berton beste hari bat eta hemen ez idatzi, ze ya uste dut zeozer serioa pentsatu behar dela.

EDIT2: Joder, tipo hau terminatorreko gaiztoa ba?o txarragoa da, hor dabil webcachearekin probak egiten eta zeozer interesgarria topatzen badu, emango digun ko?azoa ez da txikia izango taldean derrigor erabiltzeko

jonnydbz

Argi dago, muntai bat egiten duenak horretaz arduratu nahiko duela eta emulen jarrita edukiko duela, ze azkenean horretarako egin du: emulen jartzeko. Eta hori kontutan eduki beharko da banaketa egiteko ere.

Eta banaketa eginda, norbait badago tokatzen zaiona baino gehiago jartzea nahi duena, aurrera, dena jarri nahi badu ere, ez?? jajaja. Horrelakorik egongo ote da??
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

orionatk

Dinosauroei buruz. Kakao bat dago serie horrekin. Taichisan, Arsenicum eta hiruron artean grabatu genuen, baina ni garai hartan ez nekien ripeoak egiten eta oso txarto atera zitzaizkidan. Audioak, hori bai, ondo daude. Ziurrenik hiruron artean osorik edo ia osorik izango dugu. Ez dakit kalitatezko bideorik hortik egongo diren muntairen bat egiteko, baina momentuz, eskatuko nizueke konpartitzen zaudetenak kentzeko, ez badizue axola.
Datorren asteburuan geratu gara Taichisan, Arsenicum eta hirurok nire etxean materiala elkartrukatzeko eta ordenatzeko, ea zer agertzen den hortik^^

MikelEiza

AipatuPertsonalki, berdin zait zer jaitsi/igo behar dudan, edozer dela ere jaitsiko dut (bai bai, legearen barruan dauden me lavo las manosen bideoak ere bai  merezi ez arren), ba?a hori bai, astelehen baten jartzen badira nik jaitsi behar ditudan gauzak, ostiral/larunbatarte ez kontatu nirekin ze ez nago etxean.
Berdina diot niri ere berdin zait zer jaitsi igo, baina ni ere astegunetan ez nago etxean. Hala ere deskarga zuzenean badago jaitsi ditzaket eta ostiral gauen etxera itzultzean emulean jarri. Deskarga zuzenera igotzeari dagokionez, probak egingo ditut ea nolako abiaduran igo ditzakedan auzokoaren konexioarekin.

AipatuIgotzen gaudena lizentziatzen bada, UTZI BANAKETA  Fuerte eman dio lizentziarenarekin, lehen erreprimituta zeukan baina behin esanda ya denoi esaten dabil, aspect ratioarena ere bai, ta ni ya ez nago tipoa aguantatzeko, bat bera ere ez diot pasatuko hemendik aurrera lizentzia eta aspect ratio kontuan, eta 'me lavo las manos'ena se la guardo, niretzako ya ez da taldekoa, akoplatu lastre bat da, ikusi da gauzak pixkat okertzean el sueco egingo duela.
Niri berdin zait lizentziatua badago ala ez, bakoitzak ikusiko du jaitsi edo erosi nahi duen.

AipatuArgi dago, muntai bat egiten duenak horretaz arduratu nahiko duela eta emulen jarrita edukiko duela, ze azkenean horretarako egin du: emulen jartzeko. Eta hori kontutan eduki beharko da banaketa egiteko ere.
Erabat ados.

AipatuDatorren asteburuan geratu gara Taichisan, Arsenicum eta hirurok nire etxean materiala elkartrukatzeko eta ordenatzeko, ea zer agertzen den hortik^^
:lmaosmiley3 Hortik gauza mordoa irten liteke, baina hobe da apurka apurka igotzen hastea eta bat amaitzerakoan beste batekin hastea zeren eta bestela gauza ezberdin gehiegi egongo da gutxi batzuen esku. Nik aste honetan spiderman eta bere lagunak-en dauzkadan kapituluak ripeatuko ditut eta hori egin ostean ez daukat material gehiagorik eta beraz baten bati bere muntaietan laguntzeko prest nago.

Aju

Aipamenaren egilea: BeleBeltz  Noiz: 2007ko Apirilaren 08a, 15:07:50
hori egin ostean ez daukat material gehiagorik eta beraz baten bati bere muntaietan laguntzeko prest nago.
Ez ahaztu Yoma

MikelEiza

jeje ahaztu egin zait :whistling. Ea materiala lortzen dudan eta honekin hasten naizen. Bideoa eta audioa, biak dauzkazu?

Taichisan

Nik pentsatu dut, daukadan materiala, selekzionatzea telesailak "osorik" eduki arte, zeren ikusi dut txarto joan dela eta kakao bat sortu dela hauen guztiaren alboan(baino normala da ,azken finean den dena grabatzen dogu etaXD).

Nik adibidez, emuletik kenduko nituzke material guztia nirea da, eta telesailak: Doremiren magia, Megaman, Seabert, Kalimero, Kiteretsu eta Dinosauroak izango litzake, osease ia ia guztia, zeren ez daude oraindik osaturik eta badakigu esakariak beti oso impazienteak direla eta ez dutela gure lanagatik begiratzen(eta guztiz normala, geuk gero kontsumitzaile gizxa berdin egiten bait dugu etaXD).

Asike neuk behintzat arduratuko naiz KOCHIKAME,Filmeetaz(animazio zein erreal), One Piece eta MAite kuttunaz(hauxe oraindik ez dut sartuko ia ia osorik eduki arte).

EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2007ko Apirilaren 08a, 15:32:27
... azken finean den dena grabatzen dogu etaXD).
...
Asike neuk behintzat arduratuko naiz KOCHIKAME,Filmeetaz(animazio zein erreal), One Piece eta MAite kuttunaz(hauxe oraindik ez dut sartuko ia ia osorik eduki arte).
Bai, den-dena grabatzen duzuela konfirmatu egin duzu  :xD :xD
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

jonnydbz

Aupa pe?a, gauzatxo bat. Atzo etxera heldu nintzanian Donostitik emule jarri ta konturatu nintzan giga t'erdi libre bakarrik naukela... Derrigorrez ya euskal-encodingseko gauzak kentzen hasi biherko naz. Garbiketa txiki bat in dot, baina laister ya arazo larrixak eukikot. Jakin deizuen bakarrik.

Lehendik komentau ginun muntatzaile bakoitzak bere gauzak mantenduko zituen. Orduan besteok zer mantenduko dugun esatea falta da. Lehenego jakin beharra daukagu zeintzuk gauden egoera horretan talde barruan.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

MikelEiza

Nik momentuz leku arazorik ez daukat. Duela aste pare bat grabatu nituen jaitsita neuzkan fitxategi mordo bat, baina grabatu baino lehen ni ere nahiko gaizki ibili nintzen espazioz.

Nik emulean jaitsi dudan ia guztia daukat eta momentuz gehiagorako espazioa badaukat baina egunen batean ni ere zu bezala ibiliko naiz eta ongi dago jakitea bakoitzak zer mantenduko duen.

orionatk

Nik espazio arazorik ez, luzerako seguruenik. Orduan dena mantenduko dut emulen.

Aju

nik ere ez daukat espazio faltarik, ba?a bai internet arazoak, eta hau asko txarragoa da  :cryy

Dena den, proiektu hau erabili ere ez da egiten, asike... igual onena, fuente gutxien dauzkan gauzak bakarrik mantentzea izango da

jonnydbz

Eta zer da iturri gutxien duena?? Denak berdintsu dabiltza eta...
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa