Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: baronluigi Noiz: 2013ko Urriaren 19a, 21:07:57

Izenburua: Koldo Mitxelena eta euskerazko edukiak
Egilea: baronluigi Noiz: 2013ko Urriaren 19a, 21:07:57
Atzo Koldo Mitxelena kultur etxean egon nintzen lehen aldiz nire bizitzan, eta bertan dauden audiozko eta bideozko edukiak ikusi ahal izan nituen. Euskerazko bideo asko ez nituen ikusi, baina musikako eduki ugari dituzte. Euskal diska pila, gaur egungoak eta aspaldikoak. Bittor Aieperen bi diska hartu nituen adibidez, lehen kassetean nituenak eta MP3 eta FLAC formatuan ripeatu ditut. Astelehenetik Ostiralera Donostian ikasten dudanez, eta egunero 1-2 ordu libre ditudanez, leku honetan denbora dexente pasako dudala uste dut xD :txistu:
Izenburua: Er: Koldo Mitxelena eta euskerazko edukiak
Egilea: Buruaburu Noiz: 2013ko Urriaren 20a, 11:32:20
Euskarazko musika gehiena Ekaitzaldin dago, Bittor Aieperen diskak ere.
Izenburua: Er: Koldo Mitxelena eta euskerazko edukiak
Egilea: jonnydbz Noiz: 2013ko Urriaren 20a, 11:37:35
Ekaitzaldiko link gehienak hilda daudela uste dut.
Izenburua: Er: Koldo Mitxelena eta euskerazko edukiak
Egilea: Buruaburu Noiz: 2013ko Urriaren 20a, 11:52:21
Ba orain begiratu dut Bittor Aiaperen linkak eta ondo daude. Egia da Ekaitzaldin link batzuk hilda daudela baina gehienak ondo daude.
Izenburua: Er: Koldo Mitxelena eta euskerazko edukiak
Egilea: baronluigi Noiz: 2013ko Urriaren 20a, 21:19:17
Aipamenaren egilea: Buruaburu  Noiz: 2013ko Urriaren 20a, 11:52:21
Ba orain begiratu dut Bittor Aiaperen linkak eta ondo daude. Egia da Ekaitzaldin link batzuk hilda daudela baina gehienak ondo daude.

Ekaitzaldik hilabeteak daramatza itxita, eta bertan oraindik eskuratu daitezkeen diska zahar gehienak ez daude kalitate gorenean ripeaturik ( MP3 320 kbps edota FLAC formatuan). Horregatik hartu nituen.
Izenburua: Er: Koldo Mitxelena eta euskerazko edukiak
Egilea: jonnydbz Noiz: 2013ko Urriaren 20a, 21:47:09
Beno, Ekaitzaldin aste honetan diska batzuk igo dituzte.