DBZ remasterizatuta eta HDn apiriletik aurrera

Sortzailea jonnydbz, 2009ko Otsailaren 08a, 21:11:21

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

YUJUUUUUUUUUUUU!!!!Bihar estreinatzen direz biak!! zelako irrika lehen atalak ikustekooooooooooooorl!!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Rawak noizko egongo direla uste duzue? Badakizu, nik oraindik ez dut esperantza galdu :silba: :meparto:

Taichisan

Gaur bertarako eukiko dozu, japonian 9etan emititzen dute, gaueko ordu biak hemen, ordun goizerako zihur asko egongo dela ,ta ni jaizteko irrika bizian nabil!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Illidan


jonnydbz

#34
Momentuz aurkitu dudana, eta jeisten nabilenak:

[HorribleRaws] Fullmetal Alchemist - Brotherhood - 01 (640x360).wmv
[Zero-Raws] Dragon Ball Kai - 01 RAW (704x396 DivX6.8.0).avi

Ea kalitate hobeagokoak irtetzen diren.

Openinga ez dago gaizki, niri gustatu zait.

edit: DBKren bertsio gehiago daude, orain konturatu naiz (KLIK)
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Ni atzo zuzenean ikusi nuen DBKAI!!XD ez didazue sinestuko baino egia da, izatez FUJI TV ikusi dezaket programatxo bati esker, ez da flipantea baino behintzat japoniar telebista zuzenean ikusteko aukera aparta.

DBKAItaz esan openinga, kortinilla eta endinga flipanteak iruditzen zaizkit, pentsatzen segitzen dut hoberena telesaila kalitate horrekin egitea zela baino bueno. OSTa benetan asko gustatu jat, oso ona da, mitikoaren parekoa. animazioan ikusi egin ditut pare bat gauza uste dudala berriak direzela, ez bait ditut sekulan ikusi(oin ez dakiz zeinek diren, batez ere gokuren lehen planoko aupegi bi uste dut), askoz ere amenoagoa da errellenoa kenduta, ta 26 ataletan saiyanen saga kampora, fijo, hori bai izango dela ona benetan. Azkenik esan badirudiela saga bakoitzeko opening ta ending bana egiteko asmoa dutela, ikusten baduzue eta lehen opening onetan freezer soilik batean agertzen da ta vegetari emoten dio garrantzi gehio, naiz ta endingean goku super saiya ikusi...ta datorren urterako Selecta visionek erosi ta azkenik gaztelaniazko bikoizketa dexentea entzuteko aukera eukiko degu, ia FORTAk erosi ta euskaraz bikoizten duten berriz, baino ongi!! ez DBGT bezala!XD
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Ronbin

#36
Opening-a asko gustatu zait, aber RAW-a jaisten dudan. Taichisanek dioen bezala, badirudi opening hau vegeta menderatu arte erabiliko dutela.

EDIT: Bueno, RAWa ikusi dut, ta gustatu zait. Irudien kalitatea nahiko ona da 20 urte dauzkan serie batentzako behintzat. Nik ere uste dut hobe litzatekela guztia opening-aren estiloarekin berriro marraztuko balute, baina bueno.

jonnydbz

#37
Joder, zer txarra den jarri dudan raw-a, beste batzuk jeisten hasi naiz. Eta FMArena badakit zergatik den HorribleRaws, iragarkiak kendu gabe... beste batzuk jeistera orain (1440x810ko bereizmenekoak daude).

DBKz ikusi dudanaz, ez zait gustatu Freezer agertzea hasieran, spoiler potoloa da. Kortinillak maiz aldatuko direlakoan nago, atalean agertzen diren pertsonaien arabera agian.

Aju, zer diozu, zerbait egiterik badago??

edit: jajaja, FMAren raw-ean Doraemoneko Erraldoi ondo abesten agertzen da xD
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Apirilaren 05a, 20:08:40
Aju, zer diozu, zerbait egiterik badago??
Aber, nik baietz esango nuke... Baina lehen atalarekin ezin zarete exijenteegiak izan, ze izan kontuan Bardocken OVA bi minututan jartzen dutela eta DBren laburpena ere bai, beraz, hainbeste mozketarekin zail da ganorazko ezer egiten (gehienbat fondoko musika ere hainbeste moztuta, ezinezkoa delako igarri gabe moztea).

Orain DBko laburpenarekin nabil, eszena bakoitza banan-banan hartzen... Gerokoa errazago izango da.

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Illidan


Aju

Desfase progresiboa da, eszenak azkarrago doaz, eta ezin naiz 10 segundurik behin konponketak egiten ibili. Asko izorratzen dit ba?a dagoen bestean utzi beharko dut. Errezatu ETBk erosteko...

Aju

Beno, azkenean eszenak konparatzen joan naiz, bata ordenadorean eta bestea portatilean jarrita, eta desfasea ez da progresiboa, eszena guztietan ahalik eta frame kendu dituzte.

Lehen atala ia eginda daukat, taichisanek filtro bat nola erabili komentatu zain nago, DBren laburpenari musika berria jartzeko fondotik.

Hainbat gauza komentatzeko. Sentitzen dut fondoko musikan hainbeste mozketa egitea, baina eztago beste erarik. Elkarrizketak asmatzen nahikoa lan dauzkat. Musika gabeko eszenetan perfekto gelditzen da, baina gutxitan gertatzen dira halako kasuak... Eta uste nuen fondoko musikarena putada izango zela, baina mila bider txarragoa da hizketan egon eta fondotik kolperen bat batera egotea, ze esaldi garrantzitsua bada, sartu egin behar duzu, eta kolpe hori lekuz kanpo gelditzen da... Oraingoan lortu dut disimulatzea baina 99 posibilitate gelditzen dira halako putada bat topatzeko. Honenbestez esan behar dut 100 atalok 100 master egitea direla :meparto: :meparto: Kaka bat eginda dago zatiren batzutan, baina kriston lana dauka. Ni behintzat inpresio nahiko eskasarekin gelditu naiz, japonieraz ezer ulertu gabe azkarregi doala egin bazitzaidan, euskarazko audioarekin zeresanik ez... Dena doa arrapaladan.

Ikusiko dut nola doazen hurrengo atalak eta jendearen interesa. Egia esan sartu ditudan ordu pila ezingo dizkiot sartu edonoiz (orain oporretan nagoelako), beraz, hau bai dela zaila egunean eramatea.

Nire asmoa mp4 baten egitea zen, baina fps-en arazoarekin ez nintzen konturatu ?? Dauzkadan euskerazko audioak 25fps-ra daude, eta rawa 23.976ra doa. Nik ez dakit badagoen erarik mp4ak fps-z aldatzeko konprimitu behar izanik gabe, eta euskerazko audioa kaka bat gelditzen denez 23.976ra pasata... Bideoa da aldatu beharko dena. Horregatik raw bat aurkitu dut Divx 6.8.0rekin konprimituta, eta momentuz huraxe erabili beharko dut.

DVDek ez dute bideoa erreproduzitzen 1280x720 resoluzioduna delako, eta DVDen maximoa 720x576 delako. Nik behintzat ez daukat asmorik xvidekin konprimitzeko. Serie hau egiten badut, kalitateagatik egiten dut espreski. DVDan ikusi nahi duenak badauka bertsio zaharra. Kriston lana dauka, eta aurrekoaren laburpena da... nik uste dut oso justifikatuta dagoela DVDei soporterik ez ematea eta kalitatea primatzea.

Baten batek mp4ak fps-z aldatzen badaki, abisatu mesedez.

jonnydbz

Ba Selectako dvd-ak ikusten audioa ez zait hain desgraziatua iruditzen, audioa aldatuz nire ustez berdin-berdin egin daiteke eta bideoa birkonprimitu beharrik ez.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

#44
Nik openinga behintzat nahiko aldatuta somatzen izan dut 25ra entzutean. Proba egin daiteke.

EDIT: Galdera bat. Azkenean 2 raw ezberdin aurkitu ditut, batek ordua dakar goian ezkerrean, eta bestean NST dakar goian eskuinean. Kasualitatez ezta egongo garbirik? Telebistan emana denez, logoren batek egon beharko du... Dena den, bakoitzak jarri dezala mesedez aurkitu duen raw onenaren linka, ea daukadana baino hobea den.