Hemen serieari buruzko zalantzak jartzen joango naiz. Norbaitek lagundu nahiko balu, hemen du laguntasuna eskaintzeko lekua.
Atalak ikusi heinean akatsen bat ikusten badut, abixatzerik nahi?
Bai mesedez. Eztakit zenbat aldiz aldatu ditudan gauzak, baina beti izaten da zerbait. Egonik lagundu dit zuzenketa egiten. Japoniera nahiko ongi daki eta asko laguntzen du horrek.
Beno ba, hor doa ikusi ditudan gauzatxoak. Beti bezala, batzuk ortografia kontuak dira, puntuazioa edota iradokizunak. Azken hauekin nire iritziz esaldia nola hobetu daitekeen diot, ez du esan nahi gaizki dagoenik.
Ohartxo bat: "Esaldia etzanean dago" jartzen dudan lekuetan ez litzateke etzanean egon behar, edo hori uste dut.
1. atala:
Unea | Oharra |
02:36 | Benetan? eta gero? > Benetan? Eta gero? (esaldi hasiera larriz) |
02:59 | Apartamendu > Apartamentu |
05:32 | ... idazten ez bada bihotzekoak... > ... idazten ez bada, bihotzekoak... (baldintza eta ondorioa komaz banatu) |
05:44 | Beraz jendea... > Beraz, jendea (ondoriozko lokailuetan koma jarri ohi da) |
05:58 | ?... > ? (arraroa da ? ondoren ... jartzea) |
| A ze txepelkeria. > A zer txepelkeria. |
06:40 | Polizia hiritarrak > Udaltzaigoak (Udaltzaingo ez dakit itzulpen egokia izango den, baina polizia hiritarra ez dut inoiz ikusi) |
| Polizia hiritarrak identifikatu du dagoeneko gizona, Kurou Otohada, 42 urteko langabetua. > Udaltzaigoak dagoeneko gizona identifikatu du: Kurou Otohada, 42 urteko langabetua. (lehen esaldian ordena aldatuko nuke eta bi puntuak erabili) |
06:45 | Une honetan negoziaketan ari dira > Negoziatzen edo negoziaketa egiten (Negoziaketa izena da, eta izenetik ez da gerundioa ateratzen, aditzetik baizik: negoziatu edo egin. Bizkaieraz ondo legoke XD) |
06:54 | Hortaz berrogei... > Hortaz, berrogei... (ondoriozko lokailuaren ondoren koma) |
08:02 | Kasualitateak izan behar du! > Hau irakurtzean arraroa egin zait. "Kasualitatea izan behar da" jarriko nuke. |
08:18 | Esaldia etzanean dago. |
08:44 | Bi mila Yen nahikoak izango dira > Bi mila yen nahikoak izango dira. (yen xehez eta amaierako puntua) |
09:47 | Xarmangarria! > Xarmagarria! ('n' gabe) |
10:46 | Esaldia etzanean dago. |
11:56 | Goizetik zatoz > "Goizetik ez zatoz" edo "Goiz zatoz"? (ez dakit zer esanahi duen, gauez baita) |
11:59 | Bai, iritsi naiz, Ama. > ama. |
12:17 | Ama > ama |
12:26 | Bi esaldiak lerro berean daude. |
| Ez dut ezer nahi ama. > Ez dut ezer nahi, ama. (koma) |
12:33 | Esaldia etzanean dago. |
15:01 | Baina.. > Baina... (puntu bat faltan) |
15:20 | ... gauza hauek kontutan izatea > kontuan |
Eskerrikasko Jonny! Zuk bai begi zorrotza!
Batuan, akats batzuk egiten ditut bizkaiera dela eta. Goizetik, kontutan, eta negoziaketan, goiz, kontuan eta negoziatzen idatzi beharrean.
Gerundio okerrarekin ere arazoak ditut eta konpontzeko ahaleginetan nabil!
Bestalde, etzana dagoen lekuetan uste dut marmarrean edo pentsatzen ari dela. Zer uste duzu?
Ez horregatik. Egia esan ia gehienak ez dira garrantzitsuak, dena ederki ulertzen baita. Baina behin jarrita ikusi dudan guztia jartzea erabaki dut. Zer zuzentzea merezi duen zure esku uzten dut.
Aipamenaren egilea: Arsenicum Noiz: 2018ko Azaroaren 24a, 23:37:41
Bestalde, etzana dagoen lekuetan uste dut marmarrean edo pentsatzen ari dela. Zer uste duzu?
Pentsatzen diozuenean, egia esan, atal honetan Light ia beti pentsatzen ari da, eta azpidatziak ez daude etzanean, horregatik pentsatu dut erabaki duzula pentsaerak letra normalarekin jartzea. Ikusi dudanagatik, letra etzanak telebista/irrati ahotsetan erabili dituzu, gainontzekoa letra normalarekin jarri duzu.
Adibideak:
02:57-03:23 > Berriemaileak entzuten dira: etzana.
03:24-03:40 > Light (eta Ryuk) pentsatzen, ez baitute ahorik mugitzen: normala.
04:30-05:42 > Light pentsatzen/irakurtzen, ez du ahorik mugitzen: normala.
05:43-06:04 > Light hitz egiten, ahoa mugitzen: normala.
Ahoa mugitzen ez duen kasu guztietan pentsatzen ari da eta letra normalarekin dago. Normalean pentsakerak etzanean doaz, baina atal honetan ez duzu egin. Baina ez dakit nahita edo nahi gabe izan den.
Egia esan, zeuden moduan utzi ditut. Gaztelerara itzuli duen fansubak akatsak izan baditu tipografiarekin, horiekin jarraitu dut nik ere .
2. atalean ikusitakoak doaz hemen.
2. atala:
Unea | Oharra |
03:02 | hitzegin > hitz egin |
05:35 | berdin berdin > berdin-berdin (horrelako errepikakortasunetan marraz idazten da) |
05:46 | Baina oraindik eztakigu norbaitek hil egin baditu. > Baina oraindik ez dakigu norbaitek hil dituen. (eztakigu bereiz idatziko nuke. "baditu" baldintzazko aditza da, hor ez dut ondo ikusten) |
06:50 | eztakit > ez dakit |
07:47 | hitzegingo > hitz egingo |
09:50 | ezkutatze > ezkutaleku edo gordeleku erabiliko nuke |
14:52 | Programazioa etengo dugu > Programazioa etengo dugu. (amaiera puntua) |
| Barkatu eragozpenak\ > Barkatu eragozpenak. (puntua ikurra beharrean) |
14:54 | bait dugu > baitugu (elkarrekin idaztea hobesten dela uste dut) |
15:22 | sekulan > sekula (hau ez dago gaizki! baina sekula hobesten da) |
20:53 | zigorra ? > zigorra? (hitza eta ikur arteko hutsunea kendu, hau txorrada bat da XD) |
22:48 | Hurrengo atala > Hurrengo atala: (bi puntuak) |
| Akordioa > Akordioa. (amaierako puntua) |
Azken zuzenketa honen harira, aurreko atalean nola dagoen begiratu dut. Ezberdin dago, eta uste dut horrelakoetan uniformetasun bat erabiltzea komeni dela. Aurrekoan horrela dago:
Lehia
Hurrengo atala.
Horre hobe legoke:
Hurrengo atala:
Lehia.
Eskerrik asko Jonny!
Bait+dugu = baitugu idazten da bai.
Besteekin ere ados!
Ez horregatik! Gainera atal honetan uste dut, pentsatzen ari diren guztietan etzanean daudela. Hori kontuan izan duzu, edo jatorrizko subetan zeuden moduan utzi dituzu?
Mexikarrek utzi bezala, utzi ditut letra etzanak.
3. atala:
Unea | Oharra |
02:13 | Ikerketa bereziko Kuartela > Ikerketa Bereziko Kuartela |
02:34 | gehiagarririk > gehigarririk |
| bait dute > baitute |
03:20 | astebarruan > aste barruan |
03:29 | jai egunetan > jaiegunetan |
03:30 | astebarruan > aste barruan |
04:40 | krimen-kopurua > krimen kopurua (hau ez nago ziur, baina marra gabe dela esango nuke, nonbait ikusi duzu horrela?) |
05:42 | Krimen-kopurua > Krimen kopurua |
05:59 | krimen-kopurua > krimen kopurua |
06:30 | Goizetik heldu da gaur. > Goiz heldu da gaur. |
07:10 | Betiko lez > legez |
08:18 | Heriotzaren kausa 40 segundo barruan izaten bada,... > "idazten" izango da ezta? |
09:52 | astebarruan > aste barruan |
15:10 | ezpairik > ezbairik |
15:43 | enaiz > ez naiz |
15:57 | Enago > Ez nago |
17:18 | Eztago > Ez dago |
19:17 | hitzegingo > hitz egingo |
21:00 | euki > eduki |
22:44 | 11:45-tan > 11:45etan 11:45ean |
22:50 |
Jazarpena Hurrengo atala | > | Hurrengo atala: (bi puntuekin) Jazarpena. (amaierako puntuarekin) |
|
Aspaldiko partez, berriz hemen.
Euskaltzaindiako araua: Orduak nola esan (https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0035.pdf)
4. atala:
Unea | Oharra |
03:08 | ezta hala? > ez da hala? |
03:42 | kontutan hartuko nuke > kontuan |
03:46 | Eztago > Ez dago |
04:45 | kontutan hartu > kontuan |
04:56 | hasi ezkero > hasiz gero |
05:36 | Inork ideia izpirik ere... (zertarako existitzen garen.) > Aditza falta da: "Inork ez dauka ideia izpiririk ere..." edo "Inork ideia izpirik ere ez dauka..." |
07:50 | ?! > Ez dago gaizki, baina ohikoena !? erabiltzea da (foro honetan eztabaidatu zen aspaldi (https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=1341.0)) |
10:33 | Baina ezin duzu sekulan ikusi ez duzun norbaiten aurpegia. > Hemen aditza falta delakoan nago: "Baina ezin duzu sekulan ikusi ez duzun norbaiten aurpegia marraztu." edo "Baina ezin duzu egin sekulan ikusi ez duzun norbaiten aurpegiarekin". |
10:50 | etzekien > ez zekien |
11:41 | FBI-k > FBI-ko |
13:59 | astebarruan > aste barruan |
15:36 | Badakit Spacelandeko zenbakia ezagutzen duzu, ezta? > "Badakit Spacelandeko zenbakia ezagutzen duzula, ezta?" edo "Spacelandeko zenbakia ezagutzen duzu, ezta?" |
16:48 | airko > ariko |
16:49 | bahitu bat arrunta > bahitu arrunt bat |
20:31 | 11:45-tan > 11:45ean |
20:43 | 11:31tan > 11:31ean |
20:45 | behitzen > bahitzen |
20:58 | 11:45tan > 11:45ean |
22:49 | Taktikak\nHurrengo atala > Hurrengo atala:\nTaktikak |
3. atalean orduen zuzenketa bat gaizki jarri nuen eta orain zuzendu dut.
5. atala:
Unea | Oharra |
01:32 | Abenduak 20 - Goizeko 11:50 > Abenduak 20 - 11:50 (hemen ez orduak 0-23 zenbakiekin jartzen da beraz badakigu goiza dela) |
01:49 | Gazteleraz dago |
01:53 | Gazteleraz dago |
02:17 | ezpairik > ezbairik |
02:24 | kontutan > kontuan |
05:25 | oreso > preso |
05:33 | Abenduak 27 - Arratsaldeko 3:00 > Abenduak 27 - 15:00 |
08:02 | niganik > nigandik |
08:34 | hitzegin > hitz egin |
08:52 | Gazteleraz dago |
11:21 | Arratsaldeko 4:41 > 16:41 |
13:07 | hitzegin > hitz egin |
14:27 | Zer dela famili-batzar hau? > Zer dela eta famili-batzar hau? |
16:39 | hitzegitearren > hitz egitearren |
18:16 | lehen bait lehen > lehenbailehen |
18:40 | hitzegiten > hitz egiten |
19:28 | Orduan, L-k pertsona fidagarri eta gaizkiari aurre egiteko prest dagoen jendea baino ez zuen nahi kuartelean? > Hemen orainaldia (dagoen) eta iragana (zuen) nahasten ari da esaldi berean, orduan dagoen/du edo zegoen/zuen izan beharko litzatekela uste dut. |
22:39 | hitzegin > hitz egin |
22:49 | Tarratada\nHurrengo atala > Hurrengo atala:\nTarratada |
Urte erdi geroago bada ere, eskerrik asko Jonny zuzenketengatik. Duela urtebete nahi deskonektaturik nengoen Euskaltzaindiaren arauetatik eta *hitzegin, *eztakit *enago etabar idazten nituen. Egin ditut lehenengo bost atalen zuzenketak. Hurrengoekin jarraitu beharko dut, horrelako akatsak aurkitzen. Orduekin ere egunean jarri naiz, eta laugarren atalean, uste dut zuzenena 11:31n idaztea litzatekeela.
20. atala ia prest daukat. Hurrengo egunetan igoko dut, eta lehen bost atalak ordezkatu egingo ditut.
Bufaaaaa, honetaz guztiz ahaztuta nengoen. Egia esan ezer ikusteko betarik ez daukat. Berriz ikusten hasten banaiz, jarriko ditut zuzenketak.
Aipamenaren egilea: Arsenicum Noiz: 2019ko Uztailaren 19a, 17:29:35
Orduekin ere egunean jarri naiz, eta laugarren atalean, uste dut zuzenena 11:31n idaztea litzatekeela.
Baliteke, kasu ez da aruan ageri, hamaikak eta hogei eta hamaikan esatea izengo litzateke. Ez dauka itxura txarrik.