HAGANE NO RENKINJUTSUSHI manga euskaraz

Sortzailea jonnydbz, 2006ko Uztailaren 27a, 19:52:31

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz

Aupa.



Hari hau irekitzen dut galderatxo bat egiteko. Ez dakit ezagutzen duzuen manga hau, agian FULLMETAL ALCHEMIST bezala ezagutzen duzue. Japonian gutxienez 61 kapitulu atera dituzte, eta 14 tomo argitaratu (zabalik dago oraindik). Gauza manga hau (ez animea) euskarara itzultzea erabaki dut, niretzat bakarrik bada ere, itzuli egin behar dut. 61 kapituluak ingelesez dauzkat eta bertatik itzuliko ditut, lehena itzultzen hasia naiz. Proiektu hau lasai-lasai eta patxada osos egiteko asmoa daukat, presa gabe.



Galdera hauxe da: norbaitek interesik al du manga hau edukitzeko (formatu digitalean noski)?? Horrela bada komentatu, eta zerbait eginda daukadanean jarri egingo dut.



Bide batez beste gauzatxo bat galdetuko dizuet, ea norbaitek manga japoniarraren skanak dituen kalitate onean, nik lehen 12 tomoak jeisten ari naiz, baina uste dut ezingo dudala fitxatgia zabaldu.



Oraindik pertsonaien izenen kontua ez daukat ondo erabakita, ezizenak esan nahi dut, izen-deiturak ez dira aldatuko noski. Adibide bat, historiako ezer ezagutaraztera emanten ez duena, FULLMETAL ALKIMISTA edo ALTZAIRUZKO ALKIMISTA artean zein jartzea erabakitzea alegia. Horrela ezizen guztiekin. Hori bai, edo denak aldatu edo bat ere ez, beraz manga ezagutzen duzuenok ideren bat izango duzue nondik doazen tiroak (Orbain, Luxuria,... XDD). Gai hau ere komentatu nahi baduzue, aurrera.



Bihar, ostirala, oporretan noa, beraz, gai hauei buruzko erantzunak abuztuaren 16-17rarte ez ditut irakurriko seguruenik. Laburtuz, 3 galdera hauek erantzuten badidazue, deputamadre egongo zan:



- Manga hau euskaraz eduki nahi duzu?

- Manga japoniarreko skanak dauzkazu edo lor ditzakezu?

- Ze iritzi duzu manga honetako pertsonaien ezizenen itzulpenari buruz?



PD: ez dakienarentzat eta interesa duenarentzat:

- Joan zen ostegunean animea gazteleraz estreinatu zuten 2 kapitulurekin, egun horretatik bertatik eskuragarri dago eMulen kalitate ezinobean.

- Urriaren 27an manga gazteleraz argitaratzen (oraingoan paperean XD) hasiko dira Normaren eskutik 7 eurotan ale bakoitza.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Hombre, ba ni animearekin oso engantxatuta egon nintzen bere garaian, serie gutxik lortu dute harekin bezala engantxatzea (azken 2 atalek seriea destrozatu bazuten ere...  :? ) eta beti nabil manga irakurri behar dudala esaten, baina beti gerorako uzten dut, ze diotenez nahiko desberdinak dira manga eta animea... asike... egiten bada, ni zain egongo naiz eta irakurriko dut  :D



Altzairu Alkimista deitzea hobe, dena den ikusi nola itzuli duten erderara eta har ezazu itzulpen hori erreferentzia bezala, ze 'altzairu' eta 'fullmetal' ez dira berdinak. Eta los 7 pecados capitalesen itzulpenak ya... jejeje

FHarlock


jonnydbz

Erderaz Alquimista de Acero da (animean), baina ezizenen kontua uste baino zabalagoa da, 7 bekatuez aparte, alkimista nazionalak daude (fullmetal, flame,...), malo-malotea (scar), eta orain gogoratzen ez ditudanak + oraindik ezagutzen ez ditudanak. Baina kasu hau "o todo o nada" izan behar da, ezin da bat Altzairu(zko) [edit] edo Metalen [/edit] deitu eta bestea Flame. Koherentzia gordetzearren diot "todo o nada".



Eta ezagutzen ez dutenentzat istorio hau guztiz gomendagarria da, bai anime bai manga (manga hobea da ;-) ). Eta zurekin bat nator, amaiera ikustean ia nire buruaz beste egiten dut, baina filmearekin apur bat konpontzen da.



Ale, ondo pasa oporrak (dituzuenok), zuen erantzunak espero ditut.



PD: ziurrenik Nekomajin ere itzuliko dut, skan oso onak baititut.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Barbadil

Gustora irakurriko dut euskaraz, gazteleraz tomo batzu besterik ez ditut eta.



Dena euskaratuta hobe, altziruzko alkimista edo altziru alkimista
Kupel txarretik...
ardo onik ez.

Shadowblade

nik uste dena euskararatu beharko litzatekeela

FULL METAL ALCHEMIST = Altzairuzko alkimista

FLAME ALCHEMIST = Sugar alkimista

ENVY = Inbidia



eta holan danak, zuk iada bazakitzun nire eritzixa baina bueno jejejej!!
e gura dau Herrixak???

Stargate Euskaraz!!!!!

Taichisan

Neuk irrikasz nago ikusteko Fullmetal alchemist euskaratuta(nik pentsatu egin dut animearen tomaren bat euskaraz bikoiztea ere), oso telesail ona niretzako gainera.

Ixzenei buruz neuk itzuliko nituzke batzuk ere, Altzairuzko alkimista ona iruditzen zait edo Beirazko alkimista ere^^
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Black Jack

Agian nire iritzia emateko berandu nabil, baina hala ere nire ustez alkimisten ezizenak dauden bezala utzi beharko lirateke. Honen arrazoia niretzat oso simplea da, hauek ingelesez daude, ez japonieraz, eta japoniar hizkuntza itzuli behar da. Beraz ezizenak dauden bezala utzi behar lirateke.



Ez dakit ongi esplikatu naizen, baina ulertuko didazuela espero dut  :wink:



P.D.: nire lehenengo post-a denez konnichi wa edo horrelako zerbait esan beharko nuke...
Twice I destroyed the light and twice I failed. I left ruin behind me when I returned, but I also carried ruin with me...

jonnydbz

Azkenean ez dakit honekin aurrera jarraituko dudan, ze uste baino lan gehigo da, baina saiatuko naiz. Gainera hemendik gutxira Normak manga aterako du eta itzultzeko errazagoa izango da. Espero esandakoa betetzea, hemendik denbora batera zerbait eginda izatea. Lehen atala euskaratzen hasi naiz, baina gero itzulpenak mangaren eskanetan jarri behar dira ta hori da kostatzen dena.



Beno oraindik ez dakit zer egin izenekin, agian daudenetan utziko ditut, horrela buruausteak kenduko ditut...
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

FHarlock

Aipamenaren egilea: "Black Jack"Agian nire iritzia emateko berandu nabil, baina hala ere nire ustez alkimisten ezizenak dauden bezala utzi beharko lirateke. Honen arrazoia niretzat oso simplea da, hauek ingelesez daude, ez japonieraz, eta japoniar hizkuntza itzuli behar da. Beraz ezizenak dauden bezala utzi behar lirateke.



Ez dakit ongi esplikatu naizen, baina ulertuko didazuela espero dut  :wink:



P.D.: nire lehenengo post-a denez konnichi wa edo horrelako zerbait esan beharko nuke...



Ongietorri.



Ez nago ain zihur, eta zergatia azalduko dut. Japonian, mundu okzidenterako interes haundia dago, eta komertzio internazionalerako interes haundia. Horrek, ikastoletan, ingelesa serio ikasten arazten zaie. Emaitza, japoniar medioa, eta bereziki, japoniar gazteak eta generazio zaharrekoak ez direnak, produktua zuzentzen zaienei, elebiledun funtzionalak dira. Bi hizkuntzak era berean ulertu eta erabil dezakete.



Europan, elebidetasun hori, eskandinar herrietan ematen da, beraien arteko elkar erlazioak ugari direnez, hizkuntz komunikaiotzat dute, baina beren herrikoa ez dute galtzen uzten.



Dinamarkan egon nintzenean, edonorekin hitzegin ahal izan nuen ingelesez inongo arazorik gabe. Disko eta komiki dendetan inongo arazorik gabe komunikatu nintzen, kalean edonorekin, gazte zein zahar, MacDonaldsean, tabernetan, museotan, bolatokian...



Gainera, zinema eta telebista ez da bikoizten, azpitulatzen da. Komikiak eta liburuak, inglaterrako edizioak erabiltzen dituzte inongo arazorik gabe. Han egin nintzen Galaxy Express 999 eta Mermaid Scar edizio amerikarrarekin, han ikusi nuen zineman X-men eta Mision Imposible 2... daneseraz azpitulatuak. A ze barreak telebistan espainiar filme bat bota zutenean.



Zoritxarrez, espainian, elebidetasuna ez da oso ohikoa, ikasi, ikasi egiten da azkenaldian, baina nibela ez da funtzionalegia. Orain gazteagotik ikasten dutela, ikusiko dugu. Gero, erabiltzeko aukerak hurriagoak dira, han kanpoko kanal ekonomikoak eta bestelakoak ikus entzutera ohituta daude, amerika eta mundu okzidentalerako intereak, gazteak musika ingelesez entzutera darama, eta abestiak ingelesa edukitzera bertan japoniarrarekin nahastuta.



Ni elebidenun naiz, espainiar eta euskera. Ingelesaz maneiatzen naiz, baina ez tituloa lortzeko aina. Han ez da horrela.



Kasu konretu bat, Bobby indiar musikala, 1967, 2h45min. Lanak eman zidan honen muntaia, enpalmeak desastre zetozen eta kalanbrazo gaiztoak (zeluloidetik polisterrera pasatu direnetik, estatika era gaiztoan hartzen dute).



Azpituloak, indieraz hitzegiten zutenean itzulita zeuden, baina nibeleko pertsonai bat agertzean, errespetuz, ingelesez hitzegiten zitzaien. Han ingelesa ia denek dakite kolonia izan zirelako. Ba hauek itzuli gabe zeuden... ingelesko azpituloak itzuli zituztelako bakarrik, eta ingeleses ez zeuden ingelezko dialogoak azpitulatuak. Eta beno... itzulketa hiztegian en mano eginikoa, "soy absolutamente cansado" bezalako perlak minutuan 10.



Kasu horretan, bi hizkuntzak bakarra bezala hartu behar dira.



Beste adibide bat, Kanada, han egindako filme berean frantseza eta ingelesa erabilia izan daiteke, aldi berean, ?bata edo biak itzuliko zenituzke?



Japonian, ingelesa era horretan erabiltzen da, berez, hemen elebidetasuna ohikoa izan harte, eta kutsu hori eman ezin zaion harte, ingelesa japoniar lanetatik itzuli behar da ere, nik uste.

jonnydbz

Aupa, aurretik euskeraz itzultzeko idea nuen, eta izen batzuk itzultzeko frogak egin nituen:



ALKIMISTAK



FullMetal/Acero - Altzairu Alkimista (horrela hobeto ze Hagane altzairu esan nahi du, eta zuzenean deitzeko hobeto Altzairu Altzairuzko baino)

Flame/Llama - Sugar Alkimista

Armstrong/Frazo Fuerte - Beso Sendo Alkimista

???/Sangre de Hierro - Burnizko Odol

...



GAIZKILEAK



Scar - Orbain



OMUNKULUAK



Lust/Lujuria - Haragi (Haragikeria) edo Luxuria (nahiz eta biblian horrela agertu, uste dut ez dagoela guztiz onartua, baina egia esan hobeto gelditzen da)

Gluttony/Gula - Sabel (Sabelkeria) edo Gula (aurrekoaren kasu berbera)

Envidia/Envidia - Bekaitz (Bekaizkeria)

Greed/Avaricia - Zikoitz (Zikoizkeria) edo Zeken (Zekenkeria) (bietako edozein ondo gelditzen dela uste dut)

Wrath/Ira - Sumin (Sumindura)

Sloth/Pereza - Nagi (Nagikeria), Alfer (Alferkeria) (Nagi nahiago dut)

Pride/Soberbia - Harroputz (Harropuzkeria)



Batzuk kenduta, besteak ondo gelditzen direla uste dut. Zer iruditzen zaizue??
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Black Jack

Hummm...FHarlock arrazoia eman behar dizut. Hala ere ez nauzu konbentzitu izenak eta ezizenak aldatu behar direlako garaian.



Ongi, ingelesez dagoena ere itzuli egin behar da, ados (zure esplikazioa irakurri eta gero batik bat). Baina izen propioak eta ezizenak kutsu berezi bat mantentzen dute. Adibide sinple bat jarriko dut: Spiderman, Spiderman edozein hizkuntzetan Spiderman bezala gelditzen da (nahiz eta berari erreferitzeko "hombre ara?a" esan, bere ezizena Spiderman da).



Gainera, nik dudan anime bertsioan (uste dut Anime Underground fansub-arena dela) ezizen eta izen hauek ingelesez mantentzen dituzte



P.D.: Eskerrik asko denoi ongietorriagatik  :oops:
Twice I destroyed the light and twice I failed. I left ruin behind me when I returned, but I also carried ruin with me...

jonnydbz

Itzultzekotan, bakarrik ezizenak itzuliko dira, izen abizenak daudenetan utzita.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Black Jack

Honekin duda bat sortu zait: Lust, Envy, Gluttony, etab. izenak ala ezizenak dira?



Porcierto, jonnydbz, mangak japonesetik itzultzen dituzu? bestela ni laguntzeko prest nago (ingelesetik bada behintzat)
Twice I destroyed the light and twice I failed. I left ruin behind me when I returned, but I also carried ruin with me...

FHarlock

Aipamenaren egilea: "Black Jack"Hummm...FHarlock arrazoia eman behar dizut. Hala ere ez nauzu konbentzitu izenak eta ezizenak aldatu behar direlako garaian.



Ongi, ingelesez dagoena ere itzuli egin behar da, ados (zure esplikazioa irakurri eta gero batik bat). Baina izen propioak eta ezizenak kutsu berezi bat mantentzen dute. Adibide sinple bat jarriko dut: Spiderman, Spiderman edozein hizkuntzetan Spiderman bezala gelditzen da (nahiz eta berari erreferitzeko "hombre ara?a" esan, bere ezizena Spiderman da).



Gainera, nik dudan anime bertsioan (uste dut Anime Underground fansub-arena dela) ezizen eta izen hauek ingelesez mantentzen dituzte



Jartzen didazun kasua, bere garaian gaizki itzuli zirelako ohitu gara ingesleseko izenetara, eta bere esanaia asimilatu dugu denbora pasa ahala, bereziki telebistako adaptazioetan asi zen transformaketa hau, bikoiztaileek heroi hauen izanak itzulita zailago zutelako bikoizteko.



Gainera, kasu honetan, Spiderman izen gehio da ezizen baino. Peter Parkerren identitateak duen izena da, ez Peter deitzeko ezizena. Spidermanen ezizenak Spy eta Redes dira. Azkenekoa asko gustatzen zait.



Honi gehitzen zaio, modernotasun gaizki ulertu bategaitik, ingeles hitzak gero eta erabiliagoak direla, zinerako azkenaldian, titulo internazionalak ez dira askotan itzultzen, kriterio okerrak erabilita eta bageza hutsagaitik.



Baina gogoratu nahi dizut, pertsonai iconicoekin gertatzen dela bereziki, eta itzul errazak ez badira. Ez dut inoir ikusten Captain America itzultzen espainian. Hor jarraitzen dugu hombre elastico, la cosa, antoncha humana, lobezno (Carcayu beharko luke, baina...), Chica maravillosa, Bestia, Picara, tormenta, viuda negra... Ikusi, ezinen direnean, itzulketa ia ez du inoiz huts egiten.



Eta beste batzuk, itzulitakoaz ahazten hasi gara, Viaje a las estrellas (Star Trek), La guerra de las Galaxias (Star Wars), La masa (Hulk), Flecha Verde (Green Lanter)...



Gainera, bereziki, ezizenak bereziki dira itzuli beharrezkoak, fat, brains, eta horrelakoak min ematen didate. Ezizenari ez duen kategori kutsu bat meaten zaio. Ze min egin zidan Thunderbirds-eko azken filman Brains entzutean gazteleraz, Burmuin ohituta euskeraz.



Izen propiak dira itzultzen ez direnak, Peter Parker, Pedro zerbait izan leike. En fin, gogoratu Bruno Diaz dela Ciudad Gotica-ko defendatzaile sutsua eta batzutan Gatubelarekin liatuta egon da. Eta beno, nor gogoratzen da Dan Denfesor erabili zuten garaiaz, itzuli nahi, baina izutu nahi ez, eta DD mantendu beharrean...



Itzulketa arau batzuk daude, kriterio zehatzekin, eta betetzekoak dira azkok paso egiten badute ere. Anime Undergrounekoak zubitik salto egiten badute zuk ere? Gaia aztertu sakon, eta erabaki horren arabera, ez beste batek zer egin duen arabera, gaizki egin ahal izan du.



Nire ustez, gauzak ahal den obeto egin behar dira, besteek nola egin duten kontuan eduki gabe. Beraiek gaizki lan egiten badute, beraien arazoa da.