Dragoi Bola Z [291/291][x264][MEGA]

Sortzailea Aju, 2014ko Otsailaren 11a, 14:16:06

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

karraspito


   Bai, Deathlock, hori JDowloader-ekin bakarrik zerikusia daukadala dirudi, ez da igotzailearen ardura.

   Hain pozik nago Dragoi Bola euskeraz ikusteko posibilitatea izateagatik. Mila esker berriro, ez du axola 345 alditan esaten badut, hori ez du erakusten ezta 1% zenbat eskertzen dudana (ez dakit ongi azaldu naizen, ez dut euskeraz hitzegin azken 7 urteotan).

   Bide batez, ez nituen gogoratzen euskarazko bikoizketak dauzkan akats guztiak. Adibidez (baina azkoz gehiago daude) Gokuk Freezer Namek-en hil ondoren, narratzaileak hamar urte pasa direla esaten du. Baina geroago, Gohanek Krilin ta Maron topatzen dituenean, bost urte dituela esaten dio Maroni. Orduan, Namek-egon zenean -5 urte zituen, ezta? Hahaha

Aju

10 hilabete dira. Bikoizketak pila bat akats dauzka, gehienak frantsesen erruz baina beste batzuk (zuk emandako adibidea adibidez) itzultzailearen erruz.

intxi

#107
Eskerrik asko, zure lanarengatik, liruragarria! Serie osoa, bejon deizula!! Mila eskerrrrrr

karraspito

   Kaixo berriz ere. Bukatu berri dut serie guztia ikusten, ta orain esango dizkizut detektatu ditudan akatsak, zure informaziorako:

   - 160. kapitulua: bideoa 3.54 minutuan gelditzen da ta irudia ez da itzultzen 4.59 minuturaino.
   - 274. kapitulua: beheko barran klik eitten baduzu 24. minutuz aurrera, gutxi gora behera, bideoa mozten da ta soinua hasieratik entzuten da berriro. Hau ez da oso garrantzitsua, kapitulu bera bukatzen den ondoren gertatzen delako, baina hantxe dago akatsa.

   Hoietaz aparte, azken berrigoera egin zenuenean, igotako kapitulu berri batzuk akatsak zituzten, bertsio zaharrak ez ezik. Hementxe dago zerrenda. 286. kapituluan izan ezik, ezin dizut zehazki esan non dagoen akatsa. Gogoratzen dudan bakarra bertsio zaharra erabili nuela da, berria akatsen bat zeukalako:
   - 179 (v1 erabili nuen v2-ren ordez)
   - 183 (berdin)
   - 194 (berdin)
   - 199 (berdin)
   - 248 (berdin)
   - 271 (berdin)
   - 286 (berdin): honetan badakit akatsa 10. minutu inguruan dagoela, Videl Gohan-i berarekin haserre dagoela esaten dionean.

   Ta hori da dena. Mila bider mila esker berriz ere, ezin dizut hitzekin esan zenbat gozatu dudan serie hau euskaraz berrikusten (azken kapituluak lehenengoz ikusten, hain zuzen ere). Ongi izan.

Aju

Eskerrik asko zuzenketa guzti hauengatik ba. Bufff, mordoa dira, ez dut ulertzen zergatik.

karraspito


   Nire ustez, inportanteenak 160. ta 274. kapituluak dira, alternatibarik ez daukatelako. Besteak ez dute hain garrantzi handirik, lehenengo bertsioa daukazulako, soinua zenbait milisegunduren akatsarekin (hori da aldatu zenuena azken eguneraketan, ongi ulertu banuen). Edonola ere, gauzak oraintxe bertan dauden moduan, ni pozik baino pozagoa nago, ta infinitoraino eskertzen dizut.

   Agurrak.
   

Aju

Aipamenaren egilea: karraspito  Noiz: 2015ko Maiatzaren 31a, 01:51:08

   Nire ustez, inportanteenak 160. ta 274. kapituluak dira, alternatibarik ez daukatelako. Besteak ez dute hain garrantzi handirik, lehenengo bertsioa daukazulako, soinua zenbait milisegunduren akatsarekin (hori da aldatu zenuena azken eguneraketan, ongi ulertu banuen). Edonola ere, gauzak oraintxe bertan dauden moduan, ni pozik baino pozagoa nago, ta infinitoraino eskertzen dizut.

   Agurrak.

Gauzak egiten direnean ongi egin behar dira :barre: Berriro jaisten nabil DVDak, batzuk disko gogorretik ezabatuta baineuzkan, eta prest dagoenean berriro igoko ditut. Dena den kezkatuta nago ze dezentetan gertatzen zait atalak estropeatzea, ez dakit zeren errua den...

Xoxobon

Mundu berri baten hazia gure bihotzetan daramagulako.

Aju

Serie osoa biltzen duen harian dago, batzuk berritu egin behar izan ditut akatsak zeuzkatelako eta 160a horietako bat da.

Xoxobon

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2015ko Uztailaren 01a, 15:15:45
Serie osoa biltzen duen harian dago, batzuk berritu egin behar izan ditut akatsak zeuzkatelako eta 160a horietako bat da.

Bale, ordun link berria ondo dago ez?

Eske JDownloader gustatzen etzaidanez dlc-a ireki nuen eta loturak notepad batean kopiatu nituen. Horregatik duela hilabete batzuetako linkak dauzkat. Publikatu dituzuen aldaketak eguneratu ditut notepadean baño noski, mezurik egon ezean ezin jakin aldaketarik egon den ala ez.

Eskerrik asko :)
Mundu berri baten hazia gure bihotzetan daramagulako.

berrio

Aupa Kuadrila!!
Lehenbizi eskerrak eman hartu duzuen lanagatik. Bigarrenik, uste dut megako link-a kenduta dagoela, Megan bertan esaten duenez. Berritu ahal izango bazenute edo zeozer egin, eskertuko nuke mila bider.

Milesker!!

Aju

Aipamenaren egilea: berrio  Noiz: 2015ko Uztailaren 30a, 10:15:22
Aupa Kuadrila!!
Lehenbizi eskerrak eman hartu duzuen lanagatik. Bigarrenik, uste dut megako link-a kenduta dagoela, Megan bertan esaten duenez. Berritu ahal izango bazenute edo zeozer egin, eskertuko nuke mila bider.

Milesker!!
Eguneratuta. Hobe duzu beste hari hau erabiltzea berau erabiltzen baitut erreferentzia bezala aktualizazio bat ateratzen dudanean.

berrio

Milesker Aju!!

Kaitok bedeinka zaitzala

Ondo izan!!